Argitalpenak

SAN FERMINETAN LESAKAN

Irudia
Liburu honen egilea: John Andueza
Azaleko irudia eta diseinua: Lander Ayllon eta Unai Arana
Argitaletxea: Elkar

Liburu honek, DBH 4E gelako nerabeen egunerokotasuna kontatzen du: Protagonistak Ximon eta Danel dira, baita Ximonen neskalaguna, Amaia, ere. Danel begi urdinak ditu eta neskek goapoa dela esaten dute. Zoritxarrez, Danel oso lotsatia da neskekin hitz egitean, eta bere lagunminak eta Amaiak lotsa hori kentzen lagunduko diote. Danel oso azkarra da baina 2013ko ekainaren 4an, hiru suspentsorekin bueltatzen da etxera. Ximon, berriz, zabala da, hau da, denekin konpontzen da ondo. Denbora osoan ari da pentsatzen eta kirolari ona da. Amaia, Ximonen neskalaguna da baina batzuetan Danelena dela ematen du, beti baitago berarekin eta normalean laguntzen. DBH 4E gelak DBH 4ko ikasbidaia antolatu behar du, Donostiako Bilintx insitutura, zehazki. Eta lan asko egin ostean lortutako dirua galdu egiten da. Susmo txarrak dituzte DBH4ko ikasleengandik, izan ere, ikasturte amaieran DBH4ko ikaleak …

Kiribil amaigabea

Irudia
Egilea: John GreenArgitaletxea: AlaiArgitaratzedata: 2017Bilduma: GanbaraIzenburua: Kiribil amaigabea 



Piket jauna desagertuta dago, aberatsa da eta enpresa erraldoi baten jabe da. Bertako poliziek, 100.000 dolarreko saria ematen dute hura aurkitzen laguntzen duenari; horregatik, gure protagonista, Aza, bere lagun min Daysirekin hura aurkitzen ahaleginduko da. Horretarako Davisi, Pikceten semeari, laguntza eskatuko diote, berarekin harremana duela asko galdu duten arren. 
Aza, detektibe lanetan ibiltzeaz gain, bere eguneroko bizitzarekin aurrera egin beharko du, eta egia esan ez da erreza izango, bere aita hil zenetik, bere baitan kontsumituta ibili delako, eta nahiz eta medikura astero joan, ezin du arazo hau konpondu. Lortuko al du gure protagonistak bere arazo pertsonalak eta Piket jaunaren misterioarekin aurrera egitea? 
Niri liburua asko gustatu zait, hasieran, norabide bat duela ematen duelako, eta gero, istorioak beste bide bat hartzen du. Bestalde, liburuko atalak ere, oso apropo…

Haritz zahar baten heriotza

Irudia
Izenburua: Haritz zahar baten heriotzaEgilea: Migel A. MintegiArgitaletxea: Alaia argitaletxeaArgilpen data: 2018

Haritza, basoko zuhaitz zaharrena da. Beraz, gauza asko ikusi ditu eta kontu asko dakizki. Bat-batean, piztia ezezagun batzuk iritsiko dira basora, pisti hauek munduko animalia zakarrenak eta arriskutsuenak dira, gizakia. Egurginak basoa suntsitzen saiatuko dira. Horrezkero, dena aldatuko da Haritz Zaharraren bizitzan. Sekula ikusi eta imajinatu ez duena ikusi eta jasango du hil arte. Zoritxarrak, pozak, beldurra… Eta ustekabe handiak! Denen alde eta kontra, hil arte borrokatuko du Haritz Zaharrak. Zeintzuk izango dira Haritz zahar honek pasatuko dituen abenturak?Hilda amaituko ote du gure haritzak?
Nire iritziz liburu honek egiten dituen deskribapenei esker istorioa zure buruan erreala egitea lortzen du, bestalde oso liburu luze bat ez denez oso erraz eta arin uler daiteke. Horrez gain kapitulu bat amaitzean airean uzten duen misterioak, liburuarekin jarraitzeko zirrara piz…

Seximenduz

Irudia
Egilea: Fernando MorilloIzenburua: SeximenduzArgitaletxea: ElkarArgitalpen data: 2007   
Unai eta Aitor dira ipuin honetako protagonistak. Unai oso lotsatia da batez ere nesken arloan ez duelako inoiz neska batekin hitz egin. Aitor ostera guztiz kontrakoa da, esperientzia asko du nesken arloan eta oraingo honetan Unaien beldurrei aurre egiten saiatuko da.
Unaik istorioanoztopo asko izango ditu, Aitorrek gauza gehiegi esango dizkiolako aholkatzeko orduan, ligatzeko estragietan... Bestalde, istorio honetan, Unai Amagoia izeneko neska batez maiteminduta egongo da. Eta Aitorren aholkuak kontuan izanda maitemintzen saiatuko da, ahal den neurrian noski. Lortuko ote du Amagoia maitemintzea? Beste norbait etorriko da Unaien atzetik berekin egon nahian?
Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan gaur egun gertatzen diren pentsamendu asko agertzen direlako. Horrez gain, ulerterraza da, abenturak zuk bizi dituzula dirudielako. Animatu liburua hau irakurtzera eta ikusiko duzu zenbat ikasiko duz…

Piramideetako sekretua

Irudia
Piramideetako sekretua
Brightfield, R,: Piramideetako sekretua, Elkar, 2010
Amaia, oso langilea eta batere beldurtia ez den pertsona da. Bestalde, hari Egiptoko kulturari edota zehatzago, faraoiei eta piramideei buruzko gauzak ikertzea ikaragarri gustatuko zaizkio. Baina istorio honetan, hura ez da izango gai horri buruz ikerketak egitea gustatzen zaizkion pertsona bakarra, izan ere, Andreari, bere lagun minari ere, asko gustatuko zaio. Horrez gain, Amaiaren osaba, mundu mailan oso errekonozituta egongo den arkeologoetako bat izango da. 
Egun baten, Amaiak dei bat jasoko du eta dei hori bere osaba Brucena izango da. Dei honekin, Brucen helburua Amaiari proposamen bat egitea izango da. Proposamen hori zehazki, berarekin Egiptora ikerketa batzuk egitera joatea izango da. Azken honen aurrean, Amaiak bere osabari, bidaia horretara Andrea ere, joan ahalko litekeen galdetuko dio eta osabak bi aldiz pentsatu gabe Amaiak egindako eskaera onartuko du. Horrela, hirurok, Amaia, osaba Bruce eta Andr…

Skaterrak ohar kritikoa

Irudia
SKATERRAK ERTZEANIdazlea: Mikel Valverde Izenburua: Skaterrak ertzeanArgitaletxea: GiltzaArgitarapen eguna: 2013Liburu honetan Adrian deituriko mutiko gazte bat agertuko da. Gazte honi eskaitean ibiltzea gustatuko zaio. Bere amak beste kirol bat egitera behartuko du berak nahiko ez duen arren. Adrianek ez duela nahi esango dio eta amak azkenean ez du behartuko, baina bere anaia bere lagun taldearekin ateratzera behartuko du. Adrianek bere anaiarekin ateratzeak ez dio zentzurik ikusiko beraien arteko harremana oso txarra delako. Imanolen skater kuadrilakoek ondo ikusiko dute Adrianen anaia beraiekin ateratzea. Imanolek eta beraien kuadrilakoek anaien arteko harrenana hobetu egingo dela usteko dute, azken batean skatea delako bi anaien mundua eta gehien gustatzen zaien kirola. 
Baina zuek, bi anaien arteko harremana hobetuko dela uste al duzue?


Nire ustez liburu hau oso egokia da gazteentzako, bertan gazteen hainbat bizipen agertzen direlako. Horrez gain, bere anaiekin txarto eramaten de…

Eraztun ospetsuaren arrastoa

Irudia
Eraztun ospetsuaren arrastoaLiburuaren izenburua: Eraztun ospetsuaren arrastoaIdazlea: Jordi SierraArgitaletxea: IbaizabalArgitalpen data: 2006
Adriana 18 urte dituen emakumea da, bere aitona hil egin dute eraztun ospetsu bat eduki behar zuelako eta Adrianari bere aitonaren pakete bat lapurtu diote. Zer eduki du paketeak? Adrianak ezin dio bere aita eta amari abisatu aitona hil egin dela, Amazonia erdian daudelako lanarengatik. Orduan bera eraztuna bilatzera joango da. Bitartean eraztunaren istorioa ezagutzen joango da. CIAko pertsona bat, arabiar bat eta eraztuna erosi behar zuen pertsona ere ezagutuko ditu. Horiengatik Adrianak eraztunaren istorioa ezagutuko du eta jendeak eraztuna zergatik nahi duen. Azkeneko pertsonaia horiek eraztuna topatzen lagunduko diote animatzen den bere lagun batekin berarekin eraztuna topatzera eta istorioa ezagutzera. Nork edukiko du eraztuna?
Liburu hau oso polita da eta interesgarria, baina momentu batzuetan oso errepikakorra, orduan astuna bihur daite…