Faktura elektrikoaren azterketa

Arrautzei kantatu, enbrioiek ikas dezaten

Malurus cyaneus txori australiarrek azkar ikasten dute kantuan; jaio aurretik. Arrautzan dauden bitartean amak pasahitz gisa funtzionatuko duen nota bat irakasten die, eta, jaiotzean, txitek nota hori errepikatu behar dute, bestela gurasoek ez dituzte elikatuko. Notari esker lortzen dute gurasoek jakitea habian daudenak euren kumeak direla, eta ez dabiltzala kuku bat elikatzen. Lana ikusteko, klikatu.

Fantasiazko eraikinak

Arkitektoek fantasiaren eremuan sartzen dira eraikin batzuekin. Eraikin ikusgarriak egiten dituzte, itxuraz edo tamainaz. Batzuetan fantasia horrek mugarik ez duela ematen du. Baina badu. Dena den, arkitektoek eskura dituzten tresna eta baliabide guztiak erabiltzen dituzte eraikin horiek egiteko. Baliabideen artean, matematika bera dago.

ANTARTIKAKO IZOTZAREN AZPIAN, SUMENDIAK BIZIRIK!

Antartikako izotz-geruzaren azpian sumendi aktibo baten froga aurkitu du lehen aldiz Estatu Batuetako geologo talde batek, Marie Byrden Lurraldean izan da. Han sumendi askoren arrastoak zeuden baina denak itzaliak zeudela uste zuten. Lehenengo aldiz 2010 eta 2011 urteetan izan zen mugimendu bat sumatu zutela. Dardararen frekuentziagatik jakin dute magma dagoela. Orain baieztatu dute magmaren sakonera: 25-40 kilometro artekoa da. Beste ikerketa baten esaten zuen lo zegoela, baina bertan behera gelditu da.

Mandelaren itzala zientzia-garapenean

Orain dela gutxi hil da Nelson Mandela eta New Scientist aldizkarian artikulu bat idatzi dute: "Mandelaren aitortu gabeko herentzia Afrikako zientzian”.Ezaguna da Mandelak hezkuntzari buruz esandako esaldi ospetsu hura, “mundua aldarazteko armarik ahaltsuena da hezkuntza”. Afrikan bere izena duten Zientzia eta Teknologia Institutuak daude. Dagoeneko bi daude martxan, bat Tanzanian eta bestea Nigerian, eta hirugarren bat egiteko asmoa dute Burkina Fason. 



Mintz biodegradagarri bat, elikagaien bilgarri gisa erabiltzeko

EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko BIOMAT taldeak nekazaritza eta industriako azpiproduktuetatik abiatuta mintz guztiz biodegradagarri bat garatu dute. Hau landare proteinekin egina dago, gainera abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntuetatik. Horrez gain mintz berriak gaur egungo mintz komertzialek baino propietate hobeak dauzkate.

Rapa nui

Hemen daukazue nik euskarako 2. gaiaren proiekturako egindakoa:

KARAKOLEN KREMA EDO KARAKOLA BERA

       Japoneko klinika batean esaten dute ea karakolaren krema beharrean zergatik ez den erabiltzen karakola bera. Bertan karakol pilo bat dituzteeta karakolak acnea eta hildako zelulak kentzen ditu, hori beraiek duten alantoinia izeneko substantzia batekin egiten dute hori.

Euskarako 2. proiektua

Hemen daukazue nik euskarako 2. gaiaren proiekturako egindakoa:

Zelanda Berria

Hemen nire euskerako preoiektua Zelanda Berriari buruz.

https://docs.google.com/presentation/d/1-G78zrcQnM5_yfzw4UOaNR1WQmescBPWdbdFBwCG5jE/pub?start=true&loop=false&delayms=3000

ZURGAGAILUAREN AURKA

Hemen daukazue gure euskarako proiektua, hau da, guk idatzitako ipuina. Euken eta Lorea.

ZURGAGAILUAREN AURKA

Bazen behin egoitza bat non familia oso-oso dirutsu bat bizi zen. Egoitza erraldoi horren bederatzigarren pisuan, bazegoen garbiketarako gela handi eta zahar bat, hauts eta armiarma-sarez beteta zegoena. Bertan bazeuden errenkada desberdinak, jardineko materiala, sukaldea garbitzeko produktuak, komuna garbitzekoak… gordetzeko. Baina errenkada handienean eta luxuzkoenean erratz, fregona eta pala bizi ziren.

Esan bezala, familia oso dirutsua zen eta, nola ez, etxezaina zuten. Baina baita sukaldaria, eta zaintzailea, eta garbitzailea ere. Azken hau, pozik zegoen bere lanarekin, garbitzea gustatzen baitzitzaion eta erratz, fregona eta palaren lagun handia zen. Etxeko jaun eta anderea etxetik kanpo joatean, musika altu jarri eta erratzarekin dantzan, fregonarekin kantuan eta palarekin atzera eta aurrera igarotzen zuen eguna, dena oso ongi garbituz.

Baina egun batean guztia aldatu zen, egoitzaren jabeek zurgagailu handi, indartsu eta distiratsu berri bat erosi zuten. Honek arrapatzen zuen sikinkeria gustia zurgatu egiten zuen eta dena garbi-garbi eta berria izango balitz bezala usten zuen.

Honen etorreraren ondorioz, erratz, fregona eta pala lanik gabe geratu ziren, eta hori beraientzat oso larria zen, lanik egiten ez bazuten, ez zutelako beste zereginik. Hauek luxusko errenkadatik, errenkada txikienera aldatuak izan ziren, eta bertan hautses bete besterik ez zuten egiten. Garbitzailea baita asko haserretu zen, ez zituelako zurgagailuak batere gogoko, berak bere betiko produktu eta materialarekin garbizea gogoko zuelako.

Horregatik, erratza, pala, fregona eta garbitzaileak, zurgagailuaren aurkako talde sekretu bat sortu zuten, hau suntzitzeko helburuarekin.

Zurgagailuak dagoeneko luxusko errenkada okupatu zuen eta bertan egiten zuen lo lasai, bateria bai indarrak berritzeko. Hau, lo zegoenean, ezin zen mugitu, ez baitzegoen pistuta.

Astelehen gauean, dena isilpean eta ilun ilun zegoela, garbitzaileak katuari esan zion zurgagailuari atzaparka egin behar ziola hau puzkatzen zaiatzeko. Katuak birritan pentsatu gabe hau egin zuen, bestela garbitzaileak labean utziko zuen kiskaldu arte.
Katua isil-isilik zurgagailuaren errenkadan sartu eta atzaparka egin zion. Zurgagailuak ezin zuen kexu egin eta horregatik hurrengo goizerarte ezin izan zuen ezer esan.
Hurrengo goizean, piztu zuten bezain laster negarrez hasi zen eta katuak gorputz guztia zauriz bete ziola esan zuen. Honen ondorioz, jabeek katua etxetik bota zuten.

Baina zurgagailua oso gogorra zenez, ez zen puxkatu. Horregatik, beste gaiztakeri bat egitea erabaki zuten. Oraingo honetan, sukaldariari eskatu zioten laguntza. Gauean, zurgagailuaren barruan, cola caoa sartzera behartu zuten sukaldaria, horrela garbitzaileak piztean guztia zikinduko zen.


Garbitzailea egun horretan egongela garbitzen ari zen, eta alfombra garbitzeko, potentzia handiko abiadura piztu zuenean, guztia cola caoarekin zikindu zen, eta jabeak asko haserretu ziren. Zurgagailuak sukaldariari errua bota zionez, hau kalera bota eta lanik gabe geratu zen.

Izan ere zurgagailua oraindik ez zen apurtu, hortaz erratz, fregona, pala eta garbitzaileak guzti honekin beingoz bukatzeko, umeak saintzen zituen zaintzaileari, umeak zurgagailua puxkatzera behartzeko esan zioten eta honek esandako egin zuen, bestela zaborren artean bukatuko baitzuten.

Umeak konbentsitu, eta zurgagailua beingoz apurtu zuten honekin aurrera eta atxera jolasean ibili ondoren. Baina horren zurgagailu hona ez da albotik kentseko erraza, eta beste zurgagailu bat eman zieten dendariek jabeari, 5 urteko garantia zela eta. Dendariak argi utzi zuen garantiak zurgagailu bat besterik etzuela aldatzen. Beraz, beste bein puskatu eta dena berera itzuliko zen.

Beraz, hau nola egin pentsatzen zutela, etxeko teknikoa sartu zen eta bapatean “lagunduko dizuet” esan zuen altu eta garbi. Kable batzuk ukitu eta nahikoa zela argituz joan zen.
Hurrengo egunean garbitsaileak hartu, eta piztean… Dena garbitu ordez dena zikindu zen. Alderantzizkoa zeukan jarrita eta hautsa zurgatu gabe dena botatzen zuen. Jabeek teknikoari konpontseko eskatu zioten baina honek zera erantzun zuen “ezinezkoa, gaizki eginik dago eta garantia gabe gaude”.

Jabeak, haserre, hau goiko pisuko lehiotik jaurti zuen eta bertatik aurrera, egunero egunero, musika altu jarri eta garbitzailea hor zebilen, erratzarekin dantzan, fregonarekin kantuan eta palarekin atzera eta aurrera, dena ongi garbituz.



JON ILEBOLA

Hau da Euken, Ibai, Susana eta Txominek egindako musiako ipuin musikala, hemen daukazue:

Raimundo eta Patxi

Hemen dago gure musikako ipuina, Maddi, Martin, Mikel eta Anderrek egindakoa

Mugikorrak eta wifi-sareak ez dira kaltegarriak osasunerako

Norvegiako aditu talde batek, gobernuaren eskariz egindako ikerketaren emaitzak azteruta baieztatu du mugikorrak eta wifi-sareak seguruak direla osasunerako.

Emakume Zientzilariak

Oraingo hiruhilabete honetan egin behar genuen lana denbora lerro bat sortzea da. Guri, Txomin eta Maddiri, lan hau egiteko emakume zientzilariak gaia egokitu zaigu. Lana ikusi nahi baduzue joan ondorengo estek honetara:


Komunikazioaren eboluzioa

Hau da guk komunikazioaren eboluzioari buruz egin dugun lana.
http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AguFlbgHjdUmdERoZld3eXl2TTJuVjBmc29JTWJLaUE&iz=komunikazioaren%20eboluzioa

Loaldian garbitzen da garuna


Burua ondo edukitzeko, lo egitea garrantzitsua dela edonork esango genuke. Estatu batuetako ikertzaile batzuek saguetan ikusi dute garbitu egiten dela garuna loaldian.
Zelulen artean mugitzen den fluidoak eramaten du garunean pilatzen den zaborra zirkulazio-sistema orokorrera, hark, gero, gibelera eramateko. Ikertzaileek bazuten susmoa garbiketa-prozesu hori gaueko lan bat izan zitekeela; energia dezente xahutzen duenez, garuna esna dagoenean egin beharreko beste lan guztiekin bateragarria izango ez zelakoan. Ikerketa batean baieztatu dute hori hala dela. Ikusi dute sistema askoz ere aktiboagoa dela saguak lo daudenean. Hain zuzen, lo daudenean kanporatzen duten zaborraren % 5 baino ez dute kanporatzen esna daudenean. Gainera, lo daudenean garuneko zelulak txikitu egiten direla ere ikusi dute, eta, ondorioz, zelulen arteko espazioa % 60 handitzen dela. Horrek garbiketa-sistema eraginkorragoa egiten du.
Ikertzaileek nabarmendu dute garbiketa-sistema horrek nola funtzionatzen duen jakitea garrantzitsua dela, garunean pilatzen den zaborrarekin lotura baitute hainbat gaixotasunek. Alzheimerra, esaterako.

Galileo Galilei

Hem daukazu Galileo Galileiri buruzko egindako ardatz kronologikoa:
http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AorpSdkd87RPdDBUSnc2eGtId1I4OU9xc2tocmVmMXc&iz=Galileo%20Galilei

Atomoen Eboluzioa

  Emen duzue kairoseko lana:
http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AozQYeFpp-fPdHU3UXp0Z1l4dlV3aUoyaFVLNmYzVUE&iz=Atomoaren%20Eboluzioa
ANDER ETA IBAI

Begiko kornean beste geruza bat dagoela ikusi dute

Kornearen geruzen artean, orain arte ezagutzen ez zen beste geruza bat dagoela frogatu du Nottinghameko Unibertsitateko Harminder Dua ikertzaileak. Haren omenez, Duaren mintza deitu diote geruza aurkitu berriari. Nottinghameko Unibertsitatetik adierazi dutenez, “oftalmologia-liburuak berridazteko beharra” ekarri du aurkikuntzak. Hain zuzen, orain arte uste zuten kornea bost geruzaz zegoela osatuta: kornea-epitelioa; Bowmanen mintza; kornearen substantzia propioa; Descemeten mintza eta endotelioa. Orain aurkitutakoa substantzia propioaren eta Descemeten mintzaren artean dago, eta oso mehea da (korneak 0,5 mm edo 550 mikroiko lodiera du, eta Duaren mintzak 15 mikroi baino ez ditu), baina, aldi berean, izugarri gogorra (1,5-2 barreko presioa jasateko gai da).

"Voyager I" sonda

"Voyager I" sonda izan da, eguzki-sistematik irtetzen den lehen sonda, hau orain dela 36 urte bidali zuten unibertsoko argazkiak jasotzeko, horrela unibertsoari buruz gehiago jakingo zuten NASA-ko zientzialariek.

Sophie Germain

Matematikako DBH 3-4ko lehen unitateko proiektua da hau. Bertan bakoitzak emakume matematikari bati buruzko presentazioa egin dugu. Nirea Sophie Germain da.

Hemen dago nire lana.

EMAKUMEZKOAK HIESETIK BABESTEKO ERAZTUNA


Estatu Batuetako Alergiaren eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuak aurreratu duenez, hiesetik babesteko bagina barneko eraztun eraginkor bat dute, eta laster hasiko dira probatzen emakumezkoetan. Makakoekin egindako probetan erabat eraginkorra dela ikusi dute, %100ean babesten du hiesetik.


  

Oporrak


                                            OPORRAK

Oporretan goaz ta
denak autora
nora joango ote ba
betiko lekura
  familia guztia 
denok batera
kriston asperraldia
                              eta ez dut gura                               
                                          
 Hondartzara joan eta
 ez dut ukitu ura
baina derrepentian
 ikusiot hura
Peio da eta goaz
ondo pasatzera
oporrak amaitu eta
berriro klasera
                                     
                                                   
Aurrekoan be ikusi neban
jo ta ke nire herrian
mutil gazte bat bertsoak botaz
bertako jaien giroan

Ez zen beldurtzen eukita ere
bertsolari onak alboan
ta bertan jarraitu ei eban
bukatu arte saioa

txalo zaparrada handi bat eta 
hurrengorarte badoa
eskerrik asko zuoi guztioi 
entzutearren bertsoa


      UDAZKENA            
    
          Badator udazkena 
       berriro gurera
       uda dala ta pena
       gu bueltan etxera
       ai ze buruko mina
       berriz ikastera
       berrituta garuna
       D.B.H 3-ra

           Hostoak mara-mara
      zuhaitzetik behera
      hori da politena
      udazkenarena
      azkena dau negua
      badaukou gogua
      elurrezko panpinak
      ta baita Gabonak


      DOINUA: "Maritxu nora zoaz"

EGILEA: Susana Arbulu

BERTSOA

 BERTSOA

Ikastolara noa
asko ikastera
ondo pasatu eta
lanak egitera
gaurkoan tokatuta
bertsoa egitea
nik bukatu dut eta
botatzera noa
nik pentsatzen dut orain
oso zaila dela
oso urduri nau ta
hasiko na orain
baina hasterakoan
erraza egiten da
nik bukatu dut eta 
jesartzera noa

EUSKARA MAITIA (doinua: astoa ikusi nuen)

                                                          EUSKARA MAITIA
                                                    Hizkuntza geurea da
                                                    euskara maitia
                                                    gaur kolokan dago
                                                    horixe da egia
                                                    
                                                    Errua geurea dela
                                                    ni pentsatzen nabil
                                                    beti gure artean
                                                    erdera hitza dabil

                                                    Gure eskuetan dago
                                                    hizkuntzaren geroa
                                                    egin diezaiogun
                                                    bultzada beroa

                                                    Honela gure euskara
                                                    izango du bizia
                                                    gora gure hizkuntza
                                                    gure Euskal Herria 
KURTSO- HASIERA
Doinua: "Maritxu nora zoaz".

Aste oso honetan
beroa hasi da
arratsaldez hasita
lanak egitera
negua hemen da ta
goazen jolastera
Eguzkia jo ta ke
aprobetxatzera.

Asteak pasa eta
euria berriro
neguko eguraldia
dabil egunero
bufanda ta txapela
hartuta aldiro
gogo gutxiagogaz
ibiltzen astiro.

Azterketen astea
oraingo hauxe da
euskarakoa laster
hau da nahiko zaila
gureko nuke nik bai
ondo irtetea
bestela amak etxean
haserrea bota.


Egilea: Maddi Berrio-otxoa
                   

UDAZKENA


Udazkena heldu da
Hau da zoramena
Haize, euri ta eguzki
Berak dakarrena.
Kolore zoragarri
Ikusten dut orain
Marroi, hori, ta gorri
Niretzat da bikain.

Leun, zakar, indartsu
Haize dabil orain
Zuhaitz guztiak dute
Mugimendu lirain.
Orain baietz asmatu
Zer egin behar dudan
Hostoekin dantzatu
Udazken osoan.

Erritmoa: Maritxu nora zoaz?

Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute

Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute 


Zientzialariek plastisfera deitu diete itsas azalean flotatzen duten plastiko-zati txikiek osatzen dituzten ekosistemei. Hain zuzen, Estatu Batuetako itsas laborategi batzuek Ipar Atlantikotik jasotako plastiko-zatiak aztertu dituzte; eta milatik gora mikroorganismo aurkitu dituzte haietan, batzuk, aurrez identifikatu gabeak.



Artikuluaren arabera, plastiko-zati horietako gehienak milimetrikoak dira, eta haietan garatzen diren komunitateak bereziak direla frogatu dute. Ikertzaileek azaldu dutenez, plastikoen ezaugarriak oso desberdinak dira itsasoan flotatzen duten beste materialetatik (lumak, egur-zatiak, algak...); horregatik, ez da harritzekoa plastisferan bestelako bizidunak haztea.


Ikertzaileek plastisferako mikroorganismoak aztertzeko garrantzia nabarmendu dute, ondorio nabarmenak izan ditzaketelako, bai onerako bai txarrerako. Adibidez, mikroorganismo horietako batzuk plastikoa degradatzeko gai direla erakutsi dute. Baina, haiekin batera, giza osasunerako kaltegarriak diren espezieak ere bizi dira, eta, haientzat, plastiko-zatiak garraiobide aproposa dira.


BEISBOLA

Gorputz Hezkuntzako hurrengo klaseetan beisbolaren arauak ikasiko ditugu eta horretarako hona hemen kirol hau pixka bat gehiago ezagutzeko bideo bat!!

Torricelli

Gaur Torricelli aztertzen ibili gara. Nor izan zen? Zer egin zuen? ondorengo klasetan gehiago ikasiko dugu. Ikusi bideoa!

Lehenengo In Vitro hanburgesa

Lehenengo In Vitro hanburgesa sortu du Mark Post ingelesak. Behi aragia erabili gabe laborategian sorturiko lehen hanburgesa da hau. Lehenago txerri salñtxitxekin sailatu den harren orain hanburgesa lortu du.

Ura izan dezaketen bi planeta antzeman dituzte.


Notre Dame Unibertsitateko (AEB) Justin Crepp ikerlariak bi planeta detektatu ditu, orainarte aurkitutakoen artean gure Lurraren antz handiena dutenak. Lurra baino handixeagoak dira. Izarren bitarteko distantzia txikia dute eta horregatik, posible litzake ur likidoa egotea.

Lurreko sumendirik handiena

Lurreko sumendirik handiena aurkitu du Ozeano Bareko uren azpian Houstongo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Tamu Massif izeneko sumendiak 650 kilometroko zabalera du eta 310.000 kilometro karratuko hedadura, hau da Britainia Handiak hartzen duen lur-azaleraren antzekoa.
Japoniatik 1.500 kilometro ekialdera dago sumendia, eta itzalita egon da azken 140 milioi urtean.

Teklak paperezko zirkuituetan

Elektronika merkea egiteko soluzio bat paperean oinarritutako zirkuitua egitea da. Baina halako zirkuituetan teklatuak txetatzea erronka teknologiko bat da. Harvard Unibertsitateko talde batek aurkitu du modu bat teklak egiteko, ukitze-pantaila kapazitiboen teknologia imitatzen duena.

ikertzaileek ez dute teklarik gehitu, baizik eta zirkuituaren parte direb gune batzuek egiten duten teklen funtzioa.

GOOGLE betaurrekoak

Google betaurrekoak, Google enpresak asmatu dituen ordenagailu gisako betaurrekoak dira. Hauek sare sozialetn (Facebook, Twitter, etab), argazkiak atera eta bideoak grabatzeko, musika entzuteko eta beste hainbat gauza egiteko balio du.

Aurerapenak neonatologian

Neonatologian, hau da, aurretik jaiotako umeak aztertzen dituen zientzian, aurrerapenak eman dira, eta frogatu da, gurasoen presentzia ona dela ume hauentzako.

HEMEN JARRAITUKO DUGU!!

East Anglia Inglaterrako unibertsitatearen zientifikoen arabera Lur planeta beste 1750 urtez bizitzarako egokia izango da. Hau horrela izango da Eguzkia eta Lurraren arteko distantziak, Lurraren tenperatura mantentzea ahalbidetzen duelako, eta horrela ur likidoa egotea posible da.
Ikerketa honen emaitzak "Astrobiology" aldizkarian agertu dira.

emakume matematikariak

Gaur emakume matematikarien inguruko proiektua aurkeztu dugu gelan. Gogoratu urriaren 16rako egin behar duzuela.

gora errusia

Nazioarteko galdeketa baten bidez, Errusia herrialde maitatuena frogatu da.

Berriro Klasera

Oporretatik bueltan klasera berriro bueltan gatoz.

Ikasturte hasiera

 Oporrak amaitu dira eta berriro ikastolan hasi gara.

Uda amaitu da

Oporrak bukatu dira. Uda ere amaitzen ari da eta klaseak berriro hasi dira. Berriro ere zortzietan esnatzera.



Ikasturte hasiera

Atzo, ikastolako lehenengo eguna izan zen. Abuztuko hamabi egun Benidormen igaro eta gero, berriro ere ikastolara itzuli gara. Betiko egunerokora.




Ikasturtehasiera

Oporrak amaitu eta ikasturtea hasi gara.

Ikastolara buelta

          Kaixo!
DBH- 3 eta 4.mailako ikasleak, beste guztiak besala, ikastolan hasi gara.
 Ongi etorri!


Ikasturte berria

Udako oporrak amaitu dira eta ikasturte berria hasi dugu DBH-4ko ikasleak DBH-3koekin batera.

Oporretatik bueltan

Cambrilseko eguzkia ez da elorriotik ageri.

DBH-4

Oporretatik buelta eta ia ikastolako azkeneko ikasturtean gaude, DBH-4. Iada lehengo urteko ikasle batzuk Durangora joan dira ikasten.

Oporrak amaitu dira


      
                                          Oporrak pasatu ondoren ikasketekin hasi behar dugu.