Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Abendua, 2013

Arrautzei kantatu, enbrioiek ikas dezaten

Malurus cyaneus txori australiarrek azkar ikasten dute kantuan; jaio aurretik. Arrautzan dauden bitartean amak pasahitz gisa funtzionatuko duen nota bat irakasten die, eta, jaiotzean, txitek nota hori errepikatu behar dute, bestela gurasoek ez dituzte elikatuko. Notari esker lortzen dute gurasoek jakitea habian daudenak euren kumeak direla, eta ez dabiltzala kuku bat elikatzen. Lana ikusteko, klikatu.

Fantasiazko eraikinak

Irudia
Arkitektoek fantasiaren eremuan sartzen dira eraikin batzuekin. Eraikin ikusgarriak egiten dituzte, itxuraz edo tamainaz. Batzuetan fantasia horrek mugarik ez duela ematen du. Baina badu. Dena den, arkitektoek eskura dituzten tresna eta baliabide guztiak erabiltzen dituzte eraikin horiek egiteko. Baliabideen artean, matematika bera dago.

ANTARTIKAKO IZOTZAREN AZPIAN, SUMENDIAK BIZIRIK!

Irudia
Antartikako izotz-geruzaren azpian sumendi aktibo baten froga aurkitu du lehen aldiz Estatu Batuetako geologo talde batek, Marie Byrden Lurraldean izan da. Han sumendi askoren arrastoak zeuden baina denak itzaliak zeudela uste zuten. Lehenengo aldiz 2010 eta 2011 urteetan izan zen mugimendu bat sumatu zutela. Dardararen frekuentziagatik jakin dute magma dagoela. Orain baieztatu dute magmaren sakonera: 25-40 kilometro artekoa da. Beste ikerketa baten esaten zuen lo zegoela, baina bertan behera gelditu da.

Mandelaren itzala zientzia-garapenean

Irudia
Orain dela gutxi hil da Nelson Mandela eta New Scientist aldizkarian artikulu bat idatzi dute: "Mandelaren aitortu gabeko herentzia Afrikako zientzian”.Ezaguna da Mandelak hezkuntzari buruz esandako esaldi ospetsu hura, “mundua aldarazteko armarik ahaltsuena da hezkuntza”. Afrikan bere izena duten Zientzia eta Teknologia Institutuak daude. Dagoeneko bi daude martxan, bat Tanzanian eta bestea Nigerian, eta hirugarren bat egiteko asmoa dute Burkina Fason. 



ZENBAKI-SISTEMAK

Zenbaki motak

Zenbakien historia

Ipuin musikala

Lorea, Andoni eta Ane gara, hemen daukazue gure musikako ipuin musikala: ikusi