Ultzerak diagnostikatzeko modu berria

            Ultzera diagnostikatzeko metodo seguru eta ez-inbasibo bat garatu dute Hego Danimarkako Unibertsitatean. Urdailean ultzera eragiten duen bakterioa fluoreszente bihurtzen duten molekula bat garatu dute, horri esker, ez da beharrezkoa tresneriarik sartzea urdailera, lagin bat hartu eta analizatzeko.
Ikertzaileek adierazi dutenez, haiek garatutako metodoa erabat zehatza da, pazientearentzat erosoa, eta, gainera, diagnostiko goiztiarra egiteko aukera ematen du. Hala, diagnostikoa goiz eginda, ultzera sortzea ez ezik, minbizia garatzea ere prebeni daiteke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula