Faktura elektrikoaren azterketa

Hegaztiak identifikatzeko mugikorrerako “app” berria

Urmael edo paduretara zoazela? Hegaztiak identifikatzeko zailtasunik izaten duzula? Ingurumenaren zaintzan aritzen den SEO/BirdLife taldeak sortutako mugikorrerako “app” berria instala ezazu!
Aplikazio honen bidez 500 hegaztiren irudi, bideo, kantu eta makina datu bildu eta ezagutuko dituzu zure telefono adimentsuaren bidez. Natura hurbilagotik ezagutzeko modu erosoa dugu hau.
Ornitologo askoren ametsa da, sakelean eraman daitekeen entziklopedia. Bertan dugun informazioa online dagoen “Enciclopedia de las Aves” webgunean oinarritzen da.
Dohako aplikazioa da. Android eta Apllerako baliagarria omen da. Instalatzeko Google Play edo App Storera jo eta “Aves de España” aplikazioa bilatu, SEO/BirdLife taldearena. Karga dezente du eta wifipean deskargatzea komeni da.
Menua gaztelaniaz du, baina hegazti izenak Euskaraz zerrendatu ditzake. Horretarako jo ezarpenetara eta izen-zerrendaren hizkuntza aldatu.
Ea gustokoa duzuen!


Ozeanoetako arrainen biomasa uste baino handiagoa

Arrain talde hauek ozeanoetako uretan 200-1000m-ko sakonera artean bizi direnak dira. Orain plazaratu da hauen biomasa uste baino askoz handiagoa dela. Hauek eguztkiaren argia heltzen ez den lekuetan egoten dira egun guztian, gauean bakarrik azalera irtetzen dira elikatzera. AZTI-Tecnaliako Xabier Irigoien buru izena duen ikerketak 10 bider handiagoa izan daitekeela esan du. Hauek ez dira arrantzatzen baña beharrezkoak dira arrain mota (tunidoen)elikadurarako. Hauek gabe siklo guztea apurtuko zen. Informazio hau euskalnatura.net-etik hartu dut.


 

Zuhaitzen hazkuntza

Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago


Uste izan da luzaroan zuhaitzen hazkuntza makaldu eta erabat gelditu egiten dela adinean aurrera egin eta tamaina handia dutenean. Egon badago baieztapen hori babesten duten ikerketarikbaina, uste horri aurka eginez, argitaratu berri den lan baten arabera zuhaitzen biomasa-hazkuntzaren abiadura ez da adina eta tamainarekin ez mantsotzen eta ezta gelditzen ere; azkartu egiten da.Horrek nabarmentzen du zuhaitz zahar eta handiek karbonoaren zikloan duten garrantzia berebizikoa.
Ikerketa nazioarteko 29 erakunderen artean osatu da eta orotara 403 espezietako 673.046 zuhaitz neurtu dituzte datuak biltzeko.
Ikerketan parte hartu duen Sabrina Russo-k honela dio: “Zuhaitz baten enborraren %50 karbonoz osatua da, beraz, azkar hazten den zuhaitz zahar eta handi batek atmosferatik fotosintesiaren bidez karbono dioxido gehiago finkatzeko ahalmena izango luke zuhaitz gazte batek baino”



Informazio iturria: www.euskalnatura.net

Ilea berriz ere

Pensilvaniako Unibertsitateko Perelman Medikuntza Fakultateko ikertzaile batzuek zelula ama helduak zelula ama epitelialakbihurtzeko sistema garatu dute. Burusoilduta dauden pertsonei inoiz berriro ere ilea izateko aukera zabaldu die Nature Communications argitalpenean ezagutzera emandako lanak, besteak beste, saguek ile berria sortzea lortu baitute ikertzaileek. Ikerketa egin duten zientzialarien ustez, burusoildutako pertsonetan ilea birsortzeko aukera zabalduko du ikerketak etorkizunean.

Inoiz aurkitu duten armiarma fosilik handiena

Jurasiko garaikoa da orain gutxi aurkitu duten armiarma fosila (199 eta 145 miloi urte artean). 1,65 zentimetro luze da, eta aurreko hanketako batek, 5,82 zentimetro neurtzen ditu. Inoiz aurkitu duten armiarma fosil handiena da, eta Txinako Barne Mongolia eskualdean agertu da, Daohugouko aztarnategian.   

Armiarmaren anatomiaren inguruan egindako ikerketak gainera, beren bizimoduaren inguruko datu gehiago ere helarazi ditu, baita garaiko klimaren inguruko xehetasunak ere.

                                                          inoiz-aurkitu-duten-armiarma-fosil-handiena

Informazio iturria: Zientzia.net

IRITZI TESTUA


Euskarako proiektu honetan guk nahi genuen gaiari buruzku irtzi testua idatzi behar izan dugu.

Klikatu ikusi ahal izateko.

Euskerako proiektua

Hau da nik egin dudan iritzi-testua, klikatu hemen

Iritzi testua

Euskarako hirugarren proiektu honetan, albiste bat aukeratu, bere buruz zertxobait azaldu eta gure iritzia eman behar dugu, hau da, iritzi testu bat egin behar dugu. Nik, Donostiako ospitalean gertatutako berri baten inguruan hitz egingo dut.

        

Iritzai testua

Unitate honetan irtzi testu bat idatzi behar genuen DBH 3-ko ikasleek eta hemen duzue nik egindako proiektua:
Hemen

Gerra osteko egoera

Euskaran landu dugun gai honetan, proiektutzat, gure familiako kide bati galdetegi bat egin diogu, horrela bizipen ezberdinak batuz. Euskalki ezberdinak entzuteko aukera ere izan dugu. Nik, nire amonari egitean, gerra osteko garaia landu dut. Gustukoa izatea espero dut.

Tiroketa berri bat

Hemen duzue nik egindako iritzi testua. Asko gustatzea espero dut. Klikatu hemen.

Gehiegizko futbola

Heme duzue nire euskerako proiektua, disfrutatu: Klikatu hemen