Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2014

EMMY NOETHER

Lehen unitate honetan,emakume matematekari bati buruzko lana egin beharra genuen eta nik, Emmy Noether aukeratu dut. Hemen daukazue ikusgai:

Zelula barruko jarduera 3Dn eta denbora errealean ikusteko mikroskopio berri bat

Irudia
  Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi baten garapenetik hasi eta banakako proteinen mugimenduetaraino, denbora errealean eta 3Dn jasotzen du mikroskopioak gertatzen ari dena.  Science  aldizkarian aurkeztu dute mikroskopia teknika berria Howard Hughes Institutu Medikoko ikertzaileek. Hain zuzen, 2014ko Kimikako Nobel saridunetako bat da teknika garatu duen ikerketa-taldearen burua: Eric Betzig. Prozesu biologikoak  in vivo  ikusteko mikroskopia teknikek bi muga dituzte. Batetik, oso eskala txikian gertatzen diren bereizmen handiko irudiak lortzeko zoom egitean, lagina kaltetu egiten du ikusteko igortzen den argiak. Bestetik, denbora gehiago behar dute irudiak hartzeko, eta horrek mugatu egiten du prozesu azkarrei jarraitzeko mikroskopioen gaitasuna. Betzigen taldeak aurkeztutako teknika berriarekin asko murrizten da laginari egiten zaion kaltea, eta, handitu, mikroskop

Ada Byron

Oraingo honetan, emakume matematikari baten aurkezpena egitea egokitu zaigu. Hemen daukazue nire aurkezpena, espero dut zuen gustukoa izatea!

TEANO

Unitate honetan emakume matematikari bat aukeratu eta berari buzko aurkezpen bat egitea egokitu zaigu.Nik Teano aukeratu dut.Aurkezpenean, bere bizitza, lanak...agertzen dira. Behean daukazue aurkezpena ikusteko aukera. Espero dut zuen gustokoa izatea

Zenbakiez inguratuta gaude

Hemen duzue matematikarako egin dudan lana, bertan zertarako diren zenbakiak, noiz eta non sortu ziren... ikusiko duzue. Zenbakiez inguratuta gaude on PhotoPeach

ZENBAKI SISTEMAK

Hemen duzue Pothopeach-ez egin dudan bideoa. Nik bideo honetan zenbaki sistema desberdinak aipatu ditut. Asko disfrutatzea espero dut.

Maria Gaetana Agnesi

Hemen duzue Maria Gaetana Agnesi-ri buruz egindako lana.

ZENBAKI SISTEMA

Egunon, Eguna ondo hasteko hemen daukazue zenbakien historia apur bat etagaur egun nun erabiltzen ditugun moduei buruz egin dudan lana Photopeach -en bidez. ZENBAKI SISTEMA on PhotoPeach

Zenbakiak

Hemen duzue nik Photopeachen bidez  eginiko lana. Hau, zenbakien igurukoa da: Zer diren zenbakiak, zertarako behar ditugun... modu labur eta erraz baten azalduta. ZENBAKIAK on PhotoPeach

ZENBAKIEN EBOLUZIOA

Hemen dago nik zenbakien inguruan eginiko lana, zuen guztukoa izatea espero dut. ZENBAKIEN EBOLUZIOA on PhotoPeach

ZENBAKIAK AZTERTZEN

Matematikako lehenengo unitatean, besteetan bezala proiektu bat egin dugu. Proiektu hori photopeach erabiliz, "zenbakiak aztertzen" gaiarekin bideo bat egitea da. Hemen duzue nik egin dudan bideoa. Gustatzea espero dut: Zenbakiak aztertzen on PhotoPeach

Edna Paisano Emakume matimatekaria

Hemen daukazue matematikako unitate honetan egiteko egokitu zaigun proiektua. Niri Edna Paisano egokitu zait, espero dut zuen gustukoa izatea.

Carolina Herschel

Matematikako lehen unitate honetan emakume matematikarien inguruko lan bat egitea egokitu zaigu. Hori horrela, Carolina Herschelen inguruan egin dut lana. Behean daukazue ikusgai.

Marie Sophie Germain

Hemen duzue Sophie Germain matematikariari buruz egin dudan aurkezpena. Espero dut gustatzea.

Madame Du ChatĂȘlet

Hemen daukazue, emakume matematikari ospetsu baten aurkezpena, gustatzea espero dut. GORA EMAKUME MATEMATIKARIAK!!!

Emakume matematikariak

Matematikako lehen unitatea bukatuta proiektua egitea egokitu zaigu, kasu honetan emakume matematikarien inguruan egin behar dugu eta nik Grace Chisholm Young hautatu dut.

Izotzaren aurkako sistema duten arrainen paradoxa ebolutiboa

Irudia
Antartikako ozeanoko biomasaren %90 dira. 1960ko hamarkadan, Arthur De Vries ikertzaileak jakin zuen arrain-mota horrek ur izoztuetan bizitzeko duen gaitasunaren arrazoia glikoproteinak ekoizteko sistema dela. Hau da, proteina horiek arrainen odolaizoztea saihesten dute. Oregoneko Unibertsitateko Paul Cziko doktoretza-ikasleak, arrain nototenidoen izozteen aurkako sistema ikertu du, eta ikusi du sistemak albo-ondorioak izan ditzakeela uraren tenperatura igotzen denean. Hau da, “Tenperaturak gora egiten badu ere, arrainen odoleko izotz-kristalak ez dira hausten. Baliteke proteina horien eboluzioaren ezusteko ondorioa izatea. Bizi diren bitartean izotz-kristalak izango badituzte, pentsatzekoa da denborarekin eta uraren tenperatura igotzen bada, izotz-partikulek kapilarrak buxatu edo hanturak eragingo dizkietela”. Informazio iturria:  http://zientzia.net/artikuluak/izotzaren-aurkako-sistema-duten-arrainen-paradoxa/

Itsas hondoaren mapa berria

Irudia
Orain arte ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendi eta itzalitako sumendi agertu dira Science aldizkariak   argitaratu   duen itsas hondoaren mapa berrian. Baita kontinenteak nola osatu ziren ulertzeko zantzu berriak ere. Izan ere, San Diegoko Scripps Ozeanografia Erakundeko ikertzaileek itsas hondoaren mapak sortzeko modu zehatzago bat baliatu dute, sateliteek bildutako datuetan oinarrituta. Itsas hondoaren maparen aurreko bertsioak 20 urte zituen jada, eta haren doitasuna bikoiztea lortu dute orain. Zientzia.net
Hemen dago nik eginiko lana, zuen guztuko izatea espero dut: https://soundcloud.com/eki1euskaratxintxirri/udazkena  

Bertsoa

Hemen daukazue euskaran nik egindako bertsoa: https://soundcloud.com/eki1euskaratxintxirri/ikastolako-azkenengo-urtea

Antzinako jolas eta abestiak

 hemen gure euskerako  lana . Espero dut zuei asko gustatzea.

Labar-artearen jatorriari buruzko teoria ezbaian

Irudia
  Indonesiako margolan batzuek 39.000 urteko antzinatasuna dute, Europako zaharrenek bezainbeste. Indonesiako Sulawesi uharteko kobetan aurkitutako labar-artea munduko zaharrenetakoa izan daiteke, Nature aldizkarian argitaratu berri duenez Indonesiako eta Australiako ikertzaile-talde batek. Artikuluan jasotzen denez, haitzean negatiboan margotutako esku batzuek 39.900 urteko antzinatasuna dute gutxienez, eta animalien beste irudi batzuek, berriz, duela 35.400 urte egin zituzten.  https://www.youtube.com/watch?v=ZVEqkVDn6Y4

Dinosauro pisutsu eta osoena

Irudia
Dinosauro pisutsu eta osoena             Barazki-jalea zen, 26 metro  luze, eta 60 tona inguruko pisua ei zeukan. Patagonian bizi izan zen duela 77 milioi urte, eta oraintxe erakutsi dituzte lehen aldiz haren aztarna fosilak.  Dreadnoughtus schrani  izenarekin bataiatu dute orain arte aurkitu den dinosauro lurtar handiena.             Aurkikuntza egin zuten Estatu Batuetako eta Argentinako ikertzaileek,  Nature  taldeko  Scientific Reports  aldizkarian eman dute haren berria. Sinc Kenneth Lacovara palentologo eta ikerketa honen zuzendariaren arabera, aurkikuntza honi garrantzia berezia ematen diona, hezurduraren osotasuna da. 100 hezur aurkitu ditugu, eta uste dugu orotara 142 izan zitzakeela.

Emakumeak: zientzia eta diskriminazioa

Irudia
Artikulu interesgarria: http://zientziakaiera.com/2014/10/03/emakumeak-zientzia-eta-diskriminazioa-mateotik-matilda-efektura/

ZETAZKO INPLANTEAK

Irudia
Estatu Batuetan zetaz egindako inplante kirurgikoak garatu dituzte, zetaren proteinaren eta hezurraren egiturak antzekoak direla aprobetxatuz. Hautsitako hezurrak osatzeko tratamenduetan, hezur zatiak lotu eta haustura sendatzeko, torlojuak eta plakak erabili behar izaten dituzte medikuek askotan eta, kasu gehienetan metal-aleazioz egindakoak dira. Baina metalek badituzte zenbait eragozpen: zurrunak direnez hezurretan presioa eragin dezakete, eta infekzioak sorrarazteko arriskua dute. Kasu askotan, gainera, hezurrak osatzen direnean inplantea kendu behar izaten da beste ebakuntza baten bidez. Zetaz egindako inplanteek berriz, emaitza hobeak eman dituzte hezurren lesioak sendatzeko prozesuan. Gainera, gorputzak xurgatu egiten ditu denborarekin, eta horrela ez dago beste ebakuntza bat egin eta kentzeko beharrik. informazioa: zientzia.net