Erlauntz galduaren bila

Erleak gai dira erlauntzerako bidea gogoratzeko
Hegazti eta ugaztunek zerebroan mapa kognitiboak garatzen dituzte ezagunak dituzten tokietako erreferentziak erabiliaz orientatzeko. Erleen kasuan ez zen uste, inondik inora, zerebroak orientaziorako gaitasuna ematen zienik, izan ere, egituraz oso desberdina da intsektuen zerebroa ugaztunenen eta hegaztienen  aldean. Horren ordez, egundaino uste izan da erleak erlauntzerako bidea aurkitzeko eguzkiaren posizioaz baliatzen zirela. Kaleratu berri den ikerketa bat, ordea, baieztatzera dator erleek eguzkiaren posizioaz haratago, gaitasuna dutela euren zerebroan eraikitako mapak erabiltzeko erlauntzera itzultzerakoan.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula