Hiriburuko espeziea

Biologo talde batek, leopardo-igel espezie berri bat aurkitu du New Yorkeko Staten Island distrituan

Adituek, kauffeldi igela deitu dute, XX.mendean, New Yorken igel honen existitzea posible zela esan zuen herpetologo baten omenez.


Nahiz eta bere azaleko orbanak apur bat desberdinak diren, igel berri honen ezaugarri nagusia eta ordukoarekin identifikatzen lagundu duena, arrek ugalketa burutzean igortzen duten soinua da, gainerako leopardo igelenaren oso desberdina baita. 

Zorte handia izan zuten biologoek soinu hau entzutean, izan ere, igel hauek urtean aste gutxi batzutan bakarrik ugaltzen dira eta oso zaila izaten da entzutea gainerako igelen bolumena askoz altuagoa delako.

Ezaugarri honek, milaka urteetan zehar ezkutatuta mantentzeko aukera eman die eta zoritxarrez igel hauen bizilekua galdu egin da, gizakiaren urbanizazio handia dela eta.


Informazio iturriak: zientzia.net / www.nathionalgeographic.es

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula