Faktura elektrikoaren azterketa

Ohar kritikoa - Ezekiel

-Idazlea: Josune Osoro   
-Izenburua: Ezekiel                                                                                            
-Argitaletxea: Elkar
-Lehen argitalpen urtea: 2009ko iraila

Ezekiel, bere ama eta arrebarekin bizi den 14 urteko mutil bat da eta berak bere lagunekin egiten duen apustu bat da liburu honetako arazo eta pasarte guztiak lotzen dituen argumentua. Arratsalde batean, protagonistaren lagun koadrila, lau gaztez osatua, nesken inguruan hitz egiten hasten da. Eta halako batean, guztien artean inoiz neska bat muxukatu ez dutela onartzean, gai honen inguruko apustu bat egitea erabakitzen dute; nork musu eman lehenengo neska bati, hark irabaziko. Horretarako, bakoitzak bere nesken zerrenda egiten du, eta hara nondik, lau zerrendetan lehenengo izena berdina ateratzen da, Elena. Baina honetaz gain, bakoitzak bere intentzio eta trikimailu propioak ditu eta konpetibitate handia, gezurrak eta gauzak izkutatzearen ondorioz, gazteen nortasuna eta orientazio sexuala bezalako arlo potenteak jarriko dira kolokan, baita lagun taldearen arteko konfiantza ere…

Nire iritziaren inguruan, ezer gutxi esan dezaket; liburu hau idatzi aurretik, ez nuen inoiz idazle honen izena entzun, eta egia esan, idazlea ezagutu gabe 14 urte dituela esango nuke. Ezin hobeto sartu da Ezekiel bezalako nerabe baten buru eta bizitzan eta gainera irakurtzeko oso erraza egin zait, erabiltzen duen hiztegia, gaur egungo gazteok erabiltzen dugunaren oso antzekoa baita. Balorazio orokor bat eginez, bikaina dela esango nuke, azken urteetan irakurri dudan hoberenetarikoa, eta edozeini gomendatzen diot.

       Ibai Peña
  2014-12-16

Non bizi da Bildur?

Non bizi da bildur?

LIBURUAREN DATUAK:                                                                 

Izenburua: Non bizi da Bildur?
Autorea: Iñaki Friera
Argitaletxea: Ibaizabal
1.Argitarapena: 1998



Mikel 14 urte dituen gazte ausarta eta adoretsua da. Ile urdina dauka, baina ez daki zergatik.

Berak, Mikelek, Bildur aurkitu nahi du, bildur jendearen bildurretik elikatzen den pertsona da. Bildurrengana joateko berari bururatzen zaio parkeko sorginarengana joatea. Parkeko sorginari laguntza eskatzen dio, baina sorgina zalantzan jartzen du, baina gero ziur dagoela ikusten du eta baietz esaten dio.

Sorginak berarengana  eramaten du, baina ararte joateko proba beldurgarriak eta oso maltzurretatik igaro behar da..

Zer pasatuko da?
Probak gainditu ditu?
Eta gainditzen baditu zer gertatuko da?


Niri liburu hau gustatu zait, baina ez da gehien gustatu zaidana. Niri liburu beldurgarriak gustatzen zaizkit eta horregatik gustatzen zait liburu hau eta misterio asko duelako.


IRAKURKETA DATA:2014/12/17

Jara Live

KRITIKA
IZENBURUA:  “JARA LIVE”
IDAZLEA: JASONE OSORO
AZALEKO IRUDIA: ALEX ORBE
ARGITALETXEA: ALFAGUARA ZUBIA
ARGITALPENA: 2010ean
  Jara, 15 urteko neska euskalduna da, baina orain Bartzelonan bizi da. Udan daude eta gure protagonista, iraileko azterketak prestatzeko partikularrera joaten ari da.
Gaur lehenago irten eta bere mutil lagunarengana doa. Berarekin dagoela, dei bat jasotzen du. Lekeitioko bere lagun mina, Ihintza, da. Honek, aste bukaera batean gazte kanpaldia ospatu behar dela eta bertara joan behar dela esaten dio. Izan ere, sekulako kontzertuak egongo direla eta beraien ezaguna den taldea, Astrolopitekus, ere jotzeko aukera dute.
Orduan Jarak, gustura joango zela, baina gurasoak ez diotela baimenik emango esan dio. Hala ere, gau horretan amarekin hitz egingo duela agindu dio. Baina, Jarari beste arazo bat ere sortu zaio, izan ere bakarrik joan nahi du eta bere lagun minari, hau haserretu gabe, nola esan ez daki.
  Lortuko ahal du Jarak gurasoak konbentzitzea? Mutil laguna berarekin haserretuko ote da? Lekeitiora joanez gero ondo pasatuko ahal du?
  Liburu hau, asko gustatu zait. Idazleak bertan, gazteekin zer ikusia duten egoerak kontatzen ditu.
    Oso erraz irakurtzen da, izan ere idazleak erabiltzen duen hizkera oso arrunta da.
     Edonori gomendatzeko moduko liburua dela pentsatzen dut.
                                        
IBAI AZKARRAGA-URIZAR
                                     
IRAKURKETA DATA: 2014ko urriaren 30ean

5 Izarrak, Irteera marran


Autorea: Andreas Schlüter
Marrazkilaria: Irene Margil
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Argitaletxea: Ibaizabal
Lehenengo argitalpena: 2008

Liburu honek bost neska mutilen inguruan hitz egiten du, eta denek kirola dute maite. Hiru mutil eta bi neska dira. Lennart Yabali, Ilka, Linh eta Michael izenekoak. Kuadrilla honen berezitasun handiena, neska mutil bakoitza jaioterri eta kultura desberdin bat dutela da, eta kide bakoitzak kirol desberdin bat praktikatzen du, eta harrigarria bada ere, oso trebeak dira bakoitza bere gustuko kirolean. Liburu hau bilduma baten eleberri bat da, eta liburu honetan, zelan bost kide honek, institutuko mini olinpiadetan parte hartzen dute, eta zelan laguntzen dioten elkarri bakoitzak bere helburua lortzeko. Gai izango dira oztopo guztiak alde batera uzteko, eta beraien erlazioa hobetzeko edo mantentzeko?

Liburu hau oso erraz irakurtzen da, eta batez ere, oso entretenigarria da, esparru askotan identifikatuta sentitu naizelako, izan ere, nire kuadrillan gehiengoak futbolean aritzen bagara ere, badago jendea beste kirol batzuetan ibili eta nahiko trebeak direnak beraiek gustuko duten kirolean.

Lur Igartiburu

Sakoneko Izua

Autorea: R.L.STINE

Izenburua: Sakoneko izua

Argitaletxea: Ediciones B
 
Billy eta Sheena bere osaba doktor Deepekin joan dira oporretan, Karibeko uhartetxo batera. Urtero joaten dira ur azpiko mundua esploratzera eta gaurkoan, Karibera joan dira. Billy, oso abenturazalea da eta hango arrain desberdinak ezagutzea gustukoa du.
Han dagoen debeku bakarra, kolorezko harkaitzetara ez hurbiltzea da, baina hain toki eder eta lasaia denez, ezin dute joan gabe etsi. sakon- sakonean zerbait dago eta hain abenturazalea da Billy, ezkataz beteriko arrain iluna topatzea erabakitzen duela.  

Nire iritziz, liburu hau oso egokia da gure adineko gazteentzat,izan ere, bilduma honetako istorio guztiak beldurrezkoak eta misteriozkoak dira. Bilduma honetako hainbat liburu irakurri ditut, eta hau izan da gehien gustatu zaidan istorioa, abenturazkoa da eta pertsonaiak errealitatean nabarmentzen dira eta. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke.


Amaia. Garcia
2014/12/11


Birmaniako harpa


BIRMANIAKO HARPA


Autorea:Michio Takeyama

Liburuaren izenburua: Birmaniako harpa

Argitaletxea:Bruño

Istorio hau Birmaniako oihanean kokatzen da. Birmania India ondoan dagoen estatu bat da eta Naipydó da bere hiriburua. Liburu honek soldadu japoniar batzuen istorioa kontatuko du, gerran dauden soldadu batzuen istorioa. Gerran dagoen jendearen istorioak kontatuko ditu beraien kezkak eta beldurrak azalduz.
Liburu honen gai nagusia gerra da. Laponiar soldaduak bizi irauteko gerran dabiltza eta bizi iraun ahal izateko musikan oinarrituko dira. Musika jotzean inguruan dauden gaitzetatik eta sufrimenduetatik baztertu egingo dira eta lasaitasuna edukitzea lortuko dute. Baina musikan gerra galdu eta gero oinarritzen dira batez ere beraien lurraldea berrantolatzeko indarra eta adorea ematen dielako musikak. Baina zer eragin uste duzu daukala musikak jendearengan? Eta zergatik musikak eta ez beste gauza batek?
Galdera hauen eta beste askoren erantzuna jakiteko liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.

Niri, pertsonalki, asko gustatu zait liburu hau, alde batetik, erraza delako irakurtzea eta gainera bertan dauden irudiak eta argazkiak oso lagungarriak direlako.





Mozkor bat sasirik sasi




Izenburua: Mozkor bat sasirik-sasi
Idazlea: Amos Tutuola
Argitaletxea: Emak Bakia
Liburuaren lehen argitalpena: 1993. urtean

Protagonista ardo-palmaz beteriko soro baten jaun eta jabe da. Bera txiki-txikitatik hasi zen ardoarekin mozkortzen. Hamar urte zituenean harrapatu zuen bere lehen mozkorraldia, eta harrezkero ez dio inoiz ardoa edateari utzi. 60.000 ardo-palma ditu, imajina ezazue!

Baina arazotxo bat dago, berak ez baitu ardoa prestatzen, horretarako ardo-mutil bat dauka, eta berak prestatzen dizkio ardo guzti-guztiak inork ez bezala. Baina hor ez da amaitzen, izan ere, hura hilez gero ez dauka inor ere bere kargua hartuko duenik, eta zoritxarraren zoritxarrez momentu hori heldu da, ardo-mutila gaixorik hil da. Hori gertatu ostean beste baten bila hasi da. Bila eta bila ibili zaigu mutila denbora mordo batez, baina alferrik. Ez du bere gustuko ardorik berriro ere probatu. Hori horrela dela ezin sinetsian, beste ideia bat bururatu zaio: hildakoen hirira joatea! Baina bidean doala sastraka batera erori eta …

            Datorrena jakiteko nahia baldin badaukazue liburua irakurtzen segi beharko duzue!

    Ondorio gisara esan dezaket, ni liburuak bere istorioagatik erakarri ninduela, izan ere, fantasia kutxu bat daukaten liburuak atsegin handikoak ditut. Berez irakurtzeko oso erraza eta entretenigarria da, lehen pertsonan idatzia dago eta hainbat eta hainbat elkarrizketaz osatua dago. Garaia aldiz ez dago zehaztua eta agian hori da zailena, historia garai batean kokatzea .

Robinson Crusoe



Izenburua: Robinson Crusoe
Idazlea: Daniel Defoe
Itzultzailea: Eduardo Alonso
Argitaletxea: Vicens-vives

  Egun baten, Robinson erosketak egiten dagoen bitartean, itsasontzi bateko kapitain batek haiekin Afrikara bidaia bat egitea proposatzen dio eta berak bi aldiz pentsatu gabe baietz esaten dio. Bidaian daudela piraten eraso bat jaso eta bizirauten dutenak esklabu moduan hartzen dituzte, haien artean Robinson. Bederatzi egun igaro ondoren beste esklabu batekin batera ihes egiten du. Biak bakarrik egun asko nabigatzen ibili ondoren itsasontzi bat ikusi eta haiekin joaten dira. Brasilen bizi izan denbora batez, itsasora bueltatzen da lagunekin batera eta ekaitz ikaragarri batek ezustean harrapatzen ditu; bera da bizirauten duen bakarra.
 Uharte txiki batera heltzen da eta bertan denbora asko pasatu behar  duela pentsatuz, bizileku bat egiten du itsasontziko gauzekin: ortuak egiten ditu, eguneroko bat idazten du, ehizan egiten du… Horrela urteak joan, urteak etorri,  egun batean bakarrik ez dagoela ikusten  du, han esklabo bat duten tribu kanibal bat baitago. Zer gertatuko ote da Robinsonekin? Kanibalen lagun ala etsai bihurtuko da? Uhartetik irtengo al da noizbait?
 
   Liburu hau asko gustatu zait, abenturazko eta intrigazkoa delako, asko gustatzen zaizkidan gaiak azaltzen dira. Halere, istorioa oso zaharra denez apur bat zaila egin zait irakurtzeko.

Martin Urrutia
2014-12-14

Ohar kritikoa - Ezekiel

Gabon, hemen duzue Ezekiel liburuaren inguruan nik egindako ohar kritikoa; espero dut gustatzea eta zuek ere irakurtzera animatzea.

Matilda(Kritika)

MATILDA

Idazlea: Roald Dahl
Itzultzailea: Agurtzane Ortiz de Landaluze
Izenburua: Matilda
Argitaletxea: Alfaguara zubia
Lehen argitapena: 1993.urtean

Matilda lau urte dituen umea da (umezurtza), bere ustez guraso guztiak dira desberdinak, berak dioenez bere gurasoak ez diote ulertzen nolakoa den ezta zelan pentsatzen duen. Bere gurasoen ustez, ordea,  bera ume bihurri bat da, ikastetxean gaizki portatzen dena, lagunekin gaiztokeriak egiten dituena eta gainontzeko umeek egiten dutena egiten du. Baina ez, Matilda ez da horrelako umea.
Ikastetxean  badago Trunchbull izena duen irakasle maltzur bat askotan neskatoa zigortzen duena. Horren ondorioz Matildak eta gainontzeko umeek beldurra diote. Badago beste irakasle bat bere ama moduan zaintzen duena eta den modukoa dela ikusten eta onartzen duena; Matildak oso maite du irakasle hori. Matilda ume bakartia da, hau da, ez ditu lagun asko, baina ez ezin dituelako baizik eta eguneko zati handiena irakurtzen ematen duelako eskolan edo etxean.
Matildak bere irakaslearekiko susmo bat dauka;  bere benetako ama ote da edo erratu egingo da?
Nire ustez Matildaren bizitza oso interesgarria da nahiz eta ez dudan uste hain txikia (lau urterekin) zenetik hainbeste liburu irakurriko lituzkeenik, horrelako zaletasuna izatea gustatuko litzaidake. Matildaren bizimodua ez da erreza, bere gurasoek bera ez den beste pertsona bat dela uste dutelako.

Irati Astobitza
                                              2014/12/14       

Ezekiel


*Argitaletxea: Elkar
*Idazlea: Jasone Oroso
*Izenburua: Ezekiel.
*Argitalapena:2009

Ezekiel, bi andrerekin bizi da, bere ama eta bere arreba Mariarekin.

Bere kudrilakoak, beti nesketan pentsatzen dabiltza, izan ere, haien
hamalau urte luzeetan ez baitiote neska bati muxu eman Ezekielek
barne. Hori dela eta, kuadrillakoek apustu bat egitea pentsatzen dute,
“ea nor izan lehena neska bati ezpainetan musu ematen”.

Hurrengo egunean, irakasleak, binakako lan bat egin behar dutela
esaten diote, eta Ezekieli Elenarekin egitea egokitzen zaio, eta Leoni
ere asko gustatzen zaio Elena. Hurrengo egunean,Elenak, Leoni zeloak
eman nahi dizkiola eta, ea berarekin irten nahi duen galdetzen dio,
eta Ezekielek baietz erantzuten dio.

Apustuaren berri izan al dute gelako neskek? Ala bada, Elena betirako
haserretu ote da Ezekielekin? Eta kuadrila bi zatitan betirako
banatuko da?

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere gaur egungo errealitatea
islatzen duela esan baitezaket, eta gainera, oso erraza da irakurtzeko.
Honen guztiagatik, liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, gehien bat,
nerabe aroko istorioak irakurtzen hasten zarenean ezin baitzara
gelditu.
             Saioa Arrasate
                                       2014-12-15

KRITIKA

KRITIKA


Egilea: Pako Aristi


Izenburua: Benetako lagunen aterbea


Argitaletxea: Ibaizabal


Lehen argitaraldia: 1998


Historia honen hasieran protagonista bere herrira itzultzen da, Azpeitira. Etxera bueltan txikitako gertaerak burura etortzen zaizkio, ondorioz ipuinean txikitako pasarteak kontatzen ditu. Azpeitian bere lagunekin irteten da, eta beraiekin herrian buru hausteak sortzen ditu. Herrian beren etsai nagusiak udaltzainak dira eta hauetaz ezkutatzen igarotzen dute denbora asko.


Egun batean, Brunok bere gurasoen ostatuan lexia marka berri bat ekarri behar dutela entzuten du “Campeon” markari monopolioa kentzeko. Bere lagunei hau esandakoan gizonari laguntzera joaten dira. Gizonak Campeon anaiengana joateko eta lixiba marka berria erakusteko esaten dio. Joxinek esandakoa egin zuen, baina Campeon anaia haserretu eta lexia edan du. Ondorioz hau Donostiako ospitalera eraman dute.


Gertakari honen ondoren herritarrek anbulantzia baten beharra ikusten dute eta horretarako batzar nagusi bat antolatzen dute. Zer gertatuko zaio protagonistari? Zer egingo dute anbulantziarekin? Zer gertatuko zaie lagunei? Joxinek ostatuan berri gehiago entzungo ditu?


Liburu hau gustatu zait, gizon batek bere gaztaroan gertatzen zitzaizkion gauzak kontatzen dituelako, gainera, liburuan istorio batzuk dibertigarriak dira eta honek liburua gustukoagoa izatea egiten du.


                                                                     Igor Igartiburu Intxausti
                                                                                            2014-12-17

Ezekiel

Idazlea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel
Argitaletxea: Elkar
1. argitalpena: 2009

Laukote koadrila batek, lokalean daudela, apustu bat egitea pentsatuko dute, inork ez diolako musu eman neska bati eta deseatzen daudelako. Neska baten musua lehenengo jasotzen duena izango da irabazlea. Hasieran ez daude oso ados, baina musuaren truke baietz esan eta martxan jartzen dira.

Bakoitza bere estrategiak sortzen hasten da, adibidez, Etxek eta Leonek, motorra dutenez, neska bilatzea errazagoa izango zaie eta horrela apustua irabazi. Ezekieli, berriz, klaseko neska politenarekin, Elenarekin, jarri dute proiektu bat egiteko eta horrek ere kriston abantaila ekartzen dio.

Nor izango ote da lehena neskatxa baten ezpainak dastatzen? Apustu horrek
ondo bukatuko du? Koadrilan eragina izango du?

Liburu hau gustukoa izan dut, gure adineko umeak direlako protagonistak eta guri gertatzen zaizkigun gauza berberak gertatzen zaizkielako. Eta beste aldetik, lagunak lehentasuna dutelako erakusten dizu.


Marta Camara
2014/12/17

URTEBETE ITSARARGIAN

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar.
Urtea: 2006.
Diseinua: Borja Goitia.
Azaleko irudia: Juan Luis Landa.

Jon, hamahiru urteko gaztea, Bizkaiko herri txiki batera doa, Garraitzetara hain zuzen ere. 1936ko uda da, gerra hasi berri da, eta Bilbon gerraren hotsak aditu orduko, gurasoek osaba batekin bidaltzen dute, han seguruago egongo delakoan. Osabaren bizibidea berezia da: farozaina. Baina gerra iristen da bertara ere, zoriona bat-batean zapuztuz.  Berri txarrak hasten dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da, eta hilabeterako egonaldia urtebetez luzatzen da, gerra amaitu arte. Tartean protagonista gazteak lagun berriak egiten ditu eta beste batzuk galdu ere bai.
Urte horretan aldatzen ikusten ditu bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu, gizakiak duen onena eta txarrena, baita herri baten sufrimendua eta itxaropena ere.
Beraz, kontakizun entretenigarri baten bidez, gerrari buruzko informazioa ematen da liburu honetan. Gaia, berez, garratza izanik ere, kontakizuna arina eta gozoa da.
Istorio honetan dena ez da fikzioa, gertaera historikoak ere tartekatzen dira, esaterako Gernikako bonbardaketa, euskarazko lehen egunkaria, politikako kontuak eta abar. Liburu entretenigarria benetan. Nire ustez, idazleak Gerra zibila gazteei hurbiltzea bete-betean lortzen du. Gerra ulertzeko pausu bat ematen du.
Hau da, sekulako gertaera handia pertsona txiki baten begietatik kontatuta.
                                                                           AndoniUgaldeIgartua
                                                                           DBH-4(2014-11-28)

Uholde arriskuaren aurrean inurri espezie batek baltsak eratzen ditu

inurri espezie bat gai da elkarri hertsiki lotuaz baltsa bat eratzeko eta hala koloniaren bideragarritasunaren giltza den erregina salbatzeko.

Rafting erreginaren izeneanUra gertu sumatzen dutenean Formica selysi  inurriak elkarri lotzen dira eta denen artean uraren gainean flotatzeko gai den baltsa eratzen dute. Lausanako Unibertsitateako (Suitza) ikerlariariek Formica selysi inurriek eratzen dituzten baltsen konposizioan, forman eta egitura sozialean sakondu dute eta agerian utzi dute baltsak ez direla ez zoriz eta ez presaz antolatzen. Horretarako, landatik inurriak bildu eta laborategian hazi dituzte gerora eurengan uholde baldintzak aplikatu eta esperimentuak eragiteko.


Bideoa: http://www.euskalnatura.net/harian/albisteak/natura/item/rafting-erreginaren-izenean 

Informazio- iturria: Euskalnatura.net


Ezekiel

Kritika


Egilea:Jasone Osoro
Izenburua:Ezekiel
Argitaletxea:Elkar
Lehen argitaldia: 2013

Ezekielen kuadrila lau pertsonaz osatua dago, Etxe, Leon, Ola eta bera. Kuadrilako inork ez dio inoiz neska bati musurik eman, orduan egun batean lokalean zeudela Etxek ideia bat proposatu zuen: ia nork ematen dion lehenengo musua neska bati. Denak ados jarri dira Ezekiel izan ezik, baina azkenean konbentzitzea lortu dute.
Apustua onartu bezain laster, bakoitzak bere plana eraikita zeukaten. Alde batetik, kuadrilako bik, hau da, Etxek eta Leonek, motorra dute eta horrek abantaila ematen diote neska batekin egoteko. Bestalde, klasean irakasleak klaseko neska politenarekin jarri du Ezekiel historiako lan bat egiteko, Elena.
Horrek beste mutilak oso jeloskor jarri ditu. Eta hortik aurrera hainbat gauza gertatu dira. Nork dastatuko ditu lehenengo neska baten musuak? Horrek zer ondorio ekarriko ditu?

Liburu hau oso entretenigarria izan da, horrelako liburuak gustatzen zaizkigulako gaur egungo neska mutiloi. Neska eta mutil kontuak oso entretenigarriak eta interesanteak egiten dira irakurtzerakoan eta horregatik azkarrago irakurtzen duzu.

Alaitz Urrutxi Sagasta
2014-11-15

Lezetxikiko giza hezurra, penintsulako zaharrena, Atapuerkakoen ondotik

   Australiako Unibertsitatean egindako azterketak baieztatu duenez, Lezetxiki  (Arrasate) topatutakohúmero ak  164.000 urte ditu (9.0000 urte gorabehera). Duela 50 urte aurkitu zuten humero hori Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak, eta, geroztik, hura datatzen saiatu dira. Altunak adierazi dutenez,130.000 urte baino gehiago izango zituela susmatzen zuten, sakoneko geruza batean baitzegoen, baina orain arte ez dute zehatz datatzerik izan.

   Rainer Grun Australiako Unibertsitateko geokronologian adituak zuzendu du datazioa, eta uranio-serieen metodoa erabili du humeroaren adina zehazteko. Nolanahi ere, datazioa ikerketa zabalago baten zati bat baino ez da, DNAren analisi genetikoa ere egiteko asmoa baitute. Orduan jakingo dute, besteak beste, hezurra emakume batena ote zen (hori uste baitute), eta zer harreman genetiko duen penintsulan topatutako beste fosil batzuekin.


OHAR KRITIKOA

Aurreko hiruhilabetean , liburu bat irakurri behar genuen eta ondoren, liburuari buruzko ohar kritikoa. Hemen daukazue nik irakurri dudan liburuaren ohar kritikoa. Espero dut gustuko izatea:
https://docs.google.com/document/d/1a27T03ae7mdkBHVzxMhUilV5CqbIH6nCDmL3kivTfmE/pub


Ez zuten erantzun

KRITIKA


EGILEA: Oier Santos Arrastua
IZENBURUA: Ez zuten erantzun
ARGITALETXEA: Erein
1.ARGITARAPENA: 2012ko irailaren 21a.


Danel, Gasteizko unibertsitatean hasi dira ikasten. Eta bere bi lagunak, Jaitz, Nikole eta Ela neska-laguna, berriz, Leioako enpresaritza fakultatean dabiltzanez, denbora dezente daramate elkar ikusi gabe. Hori dela eta, Danelek, hiru hauek eta beste bi lagun: Hodei (mekanikaria), eta Garazi (txikitatik ezagutzen duen laguna)  Gasteizera bera bisitatzera joateko gonbidatzen ditu.
Hauek gonbidapena onartu dute eta Jaitzen osabaren autoan Gasteizerantz abiatu dira. Iristean, Danelek Fakultatean ezagututako Ekhi laguna aurkeztu eta taberna batera abiatu dira alkoholaren laguntzaz berotan sartzeko. Bertatik irten eta Ekhi eta Danelen apartamentura abiatu dira pizza batzuk jatera eta telebista pixka bat ikustera.
Ondoren, berriro kalera irten eta diskoteka batera abiatu dira. Bertan, gauzak ez dira oso ondo joan. Hodei,  ez da Garazirengandik banatzen eta Nikoli ez zaio ezertxo gustatzen hori. Hodei begiko baitu. Hori dela eta, Hodei jeloskor jar dadin, itxura txarreko italiar batekin joatea pentsatzen du. Danel eta Ela ere ez daude beraien momentu onenean. Hodei jeloskor jarriko al da? Nikol italiarrarekin geratuko al da? Eta Danel eta Elaren arteko erlazioa nola amaituko da?

Liburu honek, gazte batzuen istorioa kontatzen du eta hauei gertatzen zaizkien gaizki-ulertuak eta arazo errealak kontatzen ditu. Horregatik, gure adin tarteko gazteei gomendatzen diet.
Dena dela, ez dago kronologikoki ordenatu eta ondorioz amaierara arte ez da erraza zer gertatzen den jakitea. Horrela bada ere, bukaera oso gogorra da. Eta merezi du guztia irakurtzea.  


Susana Arbulu.


2014/12/08


         

Oinaze-keinuak animalien mina neurtzeko

Animaliekin lan egiten duten ikertzaileentzat, askotan ez da erraza izaten haien mina neurtzea. Horretarako, aurpegiko espresioetan oinarritutako eskala bat proposatu zuten saguentzat, 2010ean, Kanadako McGill Unibertsitateko ikertzaileek. Eta orain untxiekin gauza bera egin dute Erresuma Batuko Newcastle Unibertsitatean. PLoS One aldizkarian argitaratu dute lana.


oiaze-keinuak-animalien-mina-neurtzeko
Saguekin egindako proba. Ezkerretik eskuinera, mina handitu ahala espresioa aldatu egiten da.

Rosetta misioa

ROSETTA MISIOA
Rosetta misioaren zuzendaria Ander martinez de Albeniz ingienaria da. Misio hau Azaroaren 12an gertatu da eta 67P/Churymov-Garasimenko kometan hartu du lur "espasiontsi"(sonda espaziala) txiki honek (450milioi kilometrotara).Azaroaren 12an helduda nahiz eta bidaia 10 urteakoa izan Espasiotzi itxurako hori ESAren  ESOC zentrotik gidatu dute.