Faktura elektrikoaren azterketa

Malariari aurre egiteko eltxo transgenikoak

Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek malariari aurre egiteko erresistenteak diren eltxo transgenikoak sortu dituzte. CRISPR/Cas9 teknika erabili dute eltxo transgeniko horiek sortzeko eta ondorengoen % 99k heredatzea antigorputzaren genea, eta ikusi dute genea aktiboa dela eltxo horietan. 
Teknika, hau, arrotzen ari da azkenaldian, izan ere, lehen aldiz erabili zuten Txinan giza enbrioiak eraldatzeko eta gaur egun, ikertzaile eta aditu nagusiak teknika honen erabilera ari dira eskatzen.

http://zientzia.eus/artikuluak/malariari-aurre-egiteko-balio-dezaketen-eltxo-tran/

Marteko ura martetarrena da

Marten ur likidoa egon daitekeela iradokitzen duten zantzuak aurkitu izana asteko zientzia-albistea bihurtu da. Horrekin lotuta, Marten bizidunak aurkitzeko aukera aipatu dute bai zientzialariek bai kazetariek, eta indartu egin da gizakiak Martera bidaltzeko egitasmoa.
Alabaina, Martera bidaiatzerako oztopo handi bat gainditu behar dela ohartarazi du Lee Billings adituak Scientific American aldizkarian. Oztopo hori ez da distantzia, dirua edo politikarien edo gizartearen babes-falta, baizik eta balizko martetarrak eta haiei zor zaien errespetua.
Billingek gogorarazi duenez, 1967ko Nazio Batuen Kanpo Espazioaren Itunak gure mundutik kanpo dauden beste munduak kutsatzea debekatzen du. Marteren kasuan, 2002an, bizidunak hazteko leku aproposenak identifikatu eta "babes bereziko leku" izendatu zituen COSPAR nazioarteko erakundeak. Hala, Marten dabiltzan ibilgailuek ezin dute leku horietarako joan, badaezpada ere.
Kontuan izanda robot batean Ilargian bi urte eta erdiz biziraun zuten bakterio lurtarrak topatu zituztela, COSPARen zuhurtziak ez dirudi neurriz kanpokoa. Martera ezer bidali aurretik, ondo esterilizatuta dagoela bermatu beharra dago; bestela, bizidunen bat topatuz gero, lurtarra izatea gerta daiteke, eta ez martetarra. Eta, Billingen esanean, oraingoz ez dago modurik gizakiak bidaltzeko baldintza horietan. Horrenbestez, badirudi urte dezente joango direla gizakia planeta gorriaren zorua zapaltzen ikusterako, zer eta balizko martetarren erruz.




marteko-ura-martetarrena-da

Izan zen, da eta izango da


IZAN ZEN, DA ETA IZANGO DA

Laiaren egunerokoa, 2015-11-05
Pi, Pi, Pi… Ez nuen sinisten gertatzen ari zena. Gela txuri baten nengoen, jende asko zegoen eta oso pozik ez zeudela nabaritzen zen. Jende guztien artean, nire gurasoak, amama, eta osaba-izeba batzuk zeuden. Norbait zegoen ohe baten gainean baina ez nekien nor zen, ez nengoen oso seguru. Nire familiakoak eserita zeuden eta bat baino gehiago negar batean. Hau dena ikustean, ez nintzen pertsona sentitzen, ez nekien non nengoen, zer gertatzen zen, zergatik nengoen hemen… Altxatu, eta nire aitite ikusi nuen ohe horretan. Ospitale bat zen. Nire aitonarengana hurbildu, eta begiak itxita zituela eta ez zuela berbarik egiten ikustean, ikaratu egin nintzen. Nire gurasoek eskutik hartu, eta kotxean etxera eraman ninduten. Ez nuen ezer ulertzen. Hurrengo egunean ulertu nuen dena. Nire aitona eta amona, etxean zeuden, eta momentu batetik bestera, nire aitona ez zen hitz egiteko gai. Hori bezain laster, ez zen gorputz erdi mugitzeko gai. Horrela amaitu zuen ospitalean. Gero eta okerrago zegoen, eta berehala koman sartu.
Nire aitonak, Bittor du izena. Eta beti daukat ahoan bere izena, edozeini kontatzen diot nolakoa den, oso harro nago beraretaz, eta espero dut bera niretaz ere harro egotea. Nire aitona, txikitatik, nire lagunik onena, nire neba, nire aita, nire aitona, nire laguna da. Nire dena. Gure harremana, oso arraroa da. Nire aitona eta nire arteko harremana oso-oso estua delako. Gauza berberak gustatzen zaizkigu, oso abenturazaleak gara, beti geunden bata besteaz hitz egiten eta pentsatzen. Bere baratzean pasatzen genituen egun osoak. Inork ez zuen ulertzen hainbeste denbora elkarrekin nola eta zertan pasatzen genituen. Baina gustora eta oso pozik egoten ginen. Oraindik, 14 urterekin, jarraitzen dugu horrelako egunenbat pasatzen. Aitonari hori gertatu zaionetik, egunero noa ospitalera bera bisitatzera eta berarekin hitz egitera. Ez nago zoro, badakit berak ezin izango duela erantzun baina badakit entzuten didala, atzamarrak mugitzen dituelako noizbehinka berarekin nagoenean. Medikuek, hiltzeko zorian dagoela esan digute, baina nik, ez dut amore emango. Ni jaiotzean bera hor egon zen. Horregatik ni hemen nago, bere alboan, momentu latz eta politetan.

Hilebete eta gero...

Denbora asko egin du aititek txarto, baina azkenean txarrera joan beharrean, onera joaten hasi da. Orain dela hilabete bat nola zegoen ikusita, nire heroia da. Jada, itzartu da. Berak ere ez du sinisten gertatu dena. Ain txarto egonda, orain horrela egotea. Ez daki niri nola eskertu berarekin egon izana, baina jada eskertu dit. Bizirik dago. Ondo dagoenetik, bien arteko begiradak dena esaten du. Biak begiratu, eta barrezka hasten gara, gure artekoa zer den guk bakarrik dakigulako. Txarrena, ezin dela ondo ibili eta ez zaiola ondo ulertzen hitz egiterakoan. Baina ni horrek ez nau molestatzen ez dugulako behar hitzik elkar ulertzeko.

Hilabete bat geroago...

Jada, bere motorrean ere ibiltzen da. Ezer pasatu ez balitzaion moduan dabil. Ulertezina da. Nire heroia da eta izango da betidanik eta betirako. Espero dut, betirako izatea eta nire ilobarekin harreman berdina izatea.
Lide Ercilla

Globo aerostatikoak



Globo aerostatikoen funtzionamendua.

  • Zer erreakzio mota gertatzen da?
  • Nola igotzen da?
  • Zer gertatzen da presio atomosferikoarekin?
  • Zein arrisku daude?

Capadocian gertatutako istripua (2013) ikusi

Bideoan azalpen laburra...




Kritika

EZEKIEL NORA EZEAN

Idazlea: Jasone Osoro                     Igor Igartiburu
Izenburua: Ezekiel nora ezean                  2015-11-10
Argitaletxea: Elkar
Lehen argitalpena: 2012

Ezekiel 15 urteko gazte bat da eta bere ama eta bere arreba Mariarekin bizi da etxean. Egun batean eskolatik atera eta bere aitarekin topatuko da eskola irteeran, Ezekiel txikia zenean bere aitak etxetik alde egin zuen, baina, Ezekiel haserretu eta ama eta arrebari kontatuko die gertatutakoa. Ama haserretu egingo da, baina Maria, berriz, poztu egingo da aita ezagutu nahian.

Aitak bere etxean afari bat prestatuko du Ezekiel eta Mariarekin egoteko eta han Gloria, aitaren emaztea eta Gloriaren alabarekin, Naroa, topatuko dira. Naroak 15 urte ditu eta Ezekielek gustuko izango du, baina, betidanik gustuko izan duen neska, Elene, Ezekieleri gutxiago inportatzen hasiko zaio eta Naroataz pentsatzen hasiko da.

Bestalde, Maria bere aitarekin denbora berreskuratzen saiatuko da, Ezekielek, berriz, kontrakoa egin nahiko du, hau da, ukatzen saiatuko da eta lokalean denbora gehiago lagunekin egongo da.

Zer egingo du Ezekielek Elenerekin? Eta Naroarekin? Nola bukatuko da Ezekielen eta bere aitaren arteko harremana? Zein izango da horren ondorioa?

Bukatzeko, liburu hau irakurtzeko gomendatuko nuke, istorioa 15 urteko gazteei buruz izan arren, adin guztietarako gomendatuko nuke hau oso entretenigarria eta gehienbat beste liburuetatik oso ezberdina delako, liburu hau hobeto ulertzeko, Ezekiel lehenengo liburua irakurri behar da.

Juantxoren istorioa (Euskarazko narrazioa)

Juantxoren istorioa 
Goiz-goizetik Juantxori iratzargailua zarata batean hasi zitzaion, lehenbailehen altxatu eta itzali egin zuen, bere aita eta ama ez itzartzeko. Astiro leihora gerturatu zen, pertsiana igo eta euria ari zuela ikusi zuen. PUM!, entzun zen etxe guztitik: Juantxok berogailuari kolpe bat eman zion, eta amak bere logelara gerturatu eta itzelezko haserrearekin errieta egin zion.

Egun horretan oso triste ikusten zitzaion, altxatu orduko leihotik begiratu eta euria ari zuela ikusi zuelako, eta gainera bere amaren errieta itzel bat jasan zuelako . Bere egun horretako plana, skatea hartzea eta skate parkera joatea zen, baina eguraldi txar honekin ezingo zen hara joan, eta ariketa berriak ikasi. Juantxori munduan gehien gustatzen zaiona, patinatzea da, eta ariketa eta salto berriak ikastea, baina ezin joan.

Burumakur, telebista ikustera joan zen, eta denbora bat eman zuen goizeko lelokeriak ikusten, baina bat-batean ideia zoragarri bat iruditu zitzaion: txoko bat alokatu zezakeela pentsatu zuen eta barruan skate park bat sor zezakeela. Interneten bilatzen hasi zen, eta bere etxe ondoan zegoen txoko bat aurkitu zuen. Bere gurasoei bere asmo guztia kontatu eta dirua eskatu zien, alokairua ordaindu eta barruko konponketak egiteko. Bere ilusio handiena beteko zuen, hau da, patinatzea. Gurasoek egun batzuk pentsatzeko hartu zituzten, eta eztabaida batzuen ostean baietz esan zioten, momentu horretan Joantxoren poztasuna asko igo zen.

Juantxo, alai, skate park txiki bat egiteko materialen bila joan zen. Egur batzuekin, txapa pare batekin eta burdin zatiekin pista batzuk sortzea lortu zuen. Klaseak bukatu bezain pronto lokalean sartu eta orduak eta orduak pasatzen zituen egunero. Urte bi igaro ziren, Institutua amaitu eta bere denbora guztia skateari eskaintzea erabaki zuen.

20 urte zituenean, egun batean, herriko plazan kartel handi bat ikusi zuen, skateari buruzko lehiaketa bat antolatzen zela esanez. Ondoko herrian egiten zen eta joatea erabaki zuen. Egun batzuk geroago parte hartu zuen eta txapelduna izan zen. Momentu horretan oso ona zela ohartu zen. Txapelketetara joaten hasi eta patrozinatzaileek konpetizio guztiak irabazten zituela ohartzean, berarekin kontaktua hartu eta lehiaketa garrantzitsuetara joaten hasi zen. Diru asko irabazten zuen, eta denborarekin munduko onenetariko bat bilakatu zen. Oso famatua egin zen eta leku askotan jarraitzaileak zituen. Lortutako diruarekin txoko handi bat erosi eta skate park erraldoi bat sortu zuen. Munduko leku desberdinetatik jendea etortzen hasi zen, eta bere hasierako hobby-a bere ametsetako lana bihurtu zuen.

Julen Zengotitabengoa.

Zoriontasunetik, tristeziara

2002ko uztailaren 14a, hura zen nire lehen urtebetetze eguna ospatu behar genuen eguna. Berez uztailaren 9tik atzeratu genuen 14ra denok elkarrekin egotegatik, baina berriz ere data hura atzeratu egin behar izan genuen. Baina oraingoan arazo grabe eta larriago batengatik. Nire aitonaren heriotza tragiko eta mingotsagatik. Aitonari asko gustatzen zitzaizkion haurrak, kasu honetan bere semeek seme- alabak izatea, eta hura izan zen bere semeetako handienak beretzat izan zuen zortea. Ni neu, bere lehen biloba.

2001eko udan jaio nintzenez, aitona eta amona oporretan zeuden jaioterrian eta ezin izan ninduten jaio bezain laster ikusi. Nire gurasoek bazekiten munduko ilusiorik handiena egingo ziola aitonari ni ezagutzea. Orduan hilabete bat sikiera neukanean autoan muntatu ninduten aitona eta amonaren herrira eramateko, bidaia oso luzea zen eta gurasoak kezkatuta zeuden nire lehenengo bidaia hura nola jasango nuen pentsatuz. Zortzi orduren ondoren, iritsi zen momentua aitonak gehien espero zuen altxorra ezagutzeko. Baina broma bat planifikatu nahi zuten gurasoek familiako zaharrek han geundela jakin baino lehen. Momentu horretan bertan honakoa bururatu zitzaien: neu kapazuan sartu, ate aurrean bertan jarri, txirrina jo eta gure autoaren atzean ezkutatzea. Hura pentsatu eta egin zuten.
Txirrina jo zuten momentuan, arrapalada batean zabaldu zuten atea eta bertan aurkitu ninduten, momentu hartan konturatu ziren ni nintzela eta gurasoak eta ni bertan geundela, eta hainbeste hilabeteren ostean espero zuen biloba maitea!

Segituan hartu eta nengoen kapazutik atera zidan agureak eta besarkada handi bat eman zidan. Munduko ilusiorik handiena jasan zuen momentua izan zen. Egun horretatik aurrera oso zoriontsua zen, negua, zein udaberria, zein udazkena, zein uda izan; eta herri berdinean bageunden egunero etortzen zitzaidan bila paseoan ateratzeko. Eta gainera ez egunean behin, baizik eta, goiz ia osoa eta arratsaldeko zati handi bat ematen zuen nire ondoan. Bere bizitzako zati handi bat nintzen, eta hura neure bizitzakoa.

Ikasturte garaia iritsi zen, eta nik bi hilabete soilik nituen, eta aitonak errutina berberarekin jarraitzen zuen, Elorrion auzo berean bertan bizi baikinen. Nire gurasoek ikastolara eraman nahi ninduten, baina nik urte erdi betetakoan, gutxi gorabehera. Aitonak ez zuen berdin uste, hark honako hau zioen: “Ni bizirik eta haurra zaintzeko egoeran nagoen bitartean, ez duzue umea zertan ikastolara eraman.”. Baina nire aita eta amak uste zuten hura zela adin perfektua eta momentu perfektua ikastolan hasteko. Pentsatu bezala egin zuten, eta Gabon garai inguruan hasi nintzen. Horren ondorioz, aitonarekin goiz osoa pasa beharrean, haurtzaindegiko orduak bukatu bezain pronto zetorren nire bila. Eta paseatzera ninderaman. Horrela burutu genuen biok ikasturtea, eta ikasturtea bukatzerakoan, erabat alai jarri zen berriz ere; nirekin egoteko denbora gehiago zuelako. Baina erorketa txar baten ondorioz, bi hankak eta bi besoak apurtu zituen eta igeltsoa jarri behar izan zioten. Momentu hoietan ezin ninduen paseatu, eta pixka bat triste sentitzen zen harengatik. Nire urte eguna iritsi zen, baina familian gertuen zeudenak ez zeudenez, egun batzuk atzeratu genuen egun hura, zehazki uztailaren 14ra. Egun horretatik ere atzera bota behar izan genuen. Mundu osoan ni gehien maite ninduen eta nitaz gehien arduratzen zen pertsona hil zen, hura ez zen posible. Eta hark esaten zuen bakarra, hiltzerakoan bere herrira eramatea nahi zuela, eta ahal izango balitz; bere amaren hilobi berdinean sartzea nahi luke. Nire oroitzapena izan zezan eta dezan, nire argazki bat sartu zioten gorpuarekin bat.

Bertatik aurrera aitonak atera beharrean amonak ateratzen ninduen. Eta nire ostean neba bat eta astiro-astiro hiru lehengusu etorri zitzaizkidan. Nik, zein amonak, zein familiako edozeinek berdina pentsatzen genuen eta orain pentsatzen dugu. Aitona hil ez balitz, orain zenbat poztuko litzatekeen pentsatzen eta imajinatzen dugu. Hau bai izango litzatekeela bere biziko zoriona!

Amara Bernalte

2015-11-17

Narrazioa

Orbitetatik kanpo

Ahizpa maitea:
      Lehenik agurrik beroenak.
      Nire egoera azaltzeko idazten dizut gutun hau.
     Jadanik urte bat bada etxetik alde egin zenuen unetik. Urtebete, zure berririk ere jakin gabe sufritze latz honetan gaudenetik, edo ondo zabiltzan jakiteko aukera eder hori galdu genuenetik. Baina zu atmosferako orbitetatik kanpo zauden bitartean, hemen mundua ez dago geldirik.

    Orain neguaren lehen egun gogor horietan gaude, hotza eta egun beltzak besterik ez direnean ageri bezalako egun horietan. Zuk txikitatik gogoko izan dituzu egun horiek, bakardadean lasai uzten zizuten egunak zirela esaten zenidala daukat gogoan. Nik ere gogoko nituela esaten nuen harren barren barrenean banekien gorroto nituela, zure antzekoa izan nahi nuelako bakarrik esaten nuen, eta orain zu ez zaudela ez dauka zentzurik berdina esaten jarraitzeak. Egia da, gorroto ditut, gorroto ditut egun hotzak eta baita horrek ekartzen dizkidan oroitzapen gazi-gozoak ere.

  Joan den udaberrian amona oso larri gaixotu zen, egunak pasa ahala gero eta ahulago zegoela antzematen nion, baina galdetzen nion bakoitzean tontakeria hutsak zirela esaten zizkidan. Uda hasieran ordea ospitaletik deitu ziguten, amonak asko borrokatu zuen arren ezin izan zuela aurrera jarraitu. Familian indartsua izaten ahalegindu nintzen, zuk esango zenizkidan esperantzaz beteriko esaldi horiek gogora ekarriz. Gurasoek ere egoera ondo eramatea lortu zuten. Eta gutxika-gutxika miraria gertatu da: ondo gaude.

    Orain arte kontatutako desgraziak alde batera utzita gauza goxoagoak kontatzearekin hasiko naiz. Izan ere, uda honetan mutil bat ezagutu dut, ez dut ondo ezagutzeko denbora asko izan, baina nahikoa izan du nire bihotzeko azken zulotxoa ere bereganatzeko. Bera izan da etxeko giro triste eta sumindua, alaitasunera eta poztasunera eramaten lagundu diguna eta bizi osorako eskertuta egongo natzaio.

    Egia esan, zure oroitzapena oraindik oso bizi daukat, oroitzapen horiek baitira inork ostuko ez dizkidan altxorrak. Eta gogoan dut txikitan teleskopioarekin jolasten genuen bakoitzean zuk zeruko izar horietara bidaia amaigabe bat egitea nahi zenuela esaten zenidanean, mundu txiki hau beste ikuspuntu batekin ikustea eta jendeak inoiz ikusiko ez duena ikustea nahi zenuela. Txikia zinen eta nagusiek umekeriak zirela esaten bazizuten ere zuk barruan gordeta zeneukan indar guztiekin eutsi zenion amets horri. Eta nik amets zoro hori egi bihurtzeko, lagundu besterik ez nizun egin, horrek nigan edukiko zituen eraginei kasu zipitzik ere egin gabe.

   Baina indartsua naiz eta badakit eragin horiei aurre egitea lortuko dudala. Badakit zu nirekin zaudela edonora noala ere, eta egunen batean berriz etxera etorriko zarenaren esperantzak ditut. Berriz hemen ikusi nahi zaitut, nire ondoko logelan hutsik dagoen ohea berriz beteta ikusi eta familia bere osotasunean nahi dut eta badakit egunen batean berriz horrela izango dela.

Besterik gabe, asko maite zaitugu.

Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du

Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du
Bilbon  aurkeztutako azterketa n garagardo kontsumo moderatua dela esaten du efektu antioxidatzaile eta hantuaren aurkakoa da eta osasun kardiobaskularra hobetzen du .


Aurkikuntza hau Bartzelonako Ramon Estruch doktoreak egina da, Bartzelonako Ospitale Clinic-ean egina eta hura 2015-10-15ean gaixotasun kardiobaskularren kongresuan aurkeztu zen.


Ikerketan kardiobaskulan arrisku handia duten 55 eta 80 urte bitarteko gaixo taldearekin parte hartu da.  28 egunez emandako edari bat distilatua eta polifeno gabea , garagardo tradizionala eta garagardo alkoholik gabea, kontsumo moderatua gainditu gabeekin proba egin zuten.



Hori dela eta gaixotasunarekin lotutako egonkortasuna, garagardo kontsumo moderatuan egin ondoren datu txarrak murriztu zirela kontuan hartuta, hoberako dela esan genezake
Horrez gain , ikerketen arabera gorputzaren bolumena berdina izaten jarraituko du,  garagardo kontsumo moderatua edan ondoren. Hori dela eta  , pisua , gerrian … ez ziren ikerketa ondoren zifrak aldatuko.
BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=xSvyIAQ7Nvs
INFORMAZIOAREN 
ORRIALDEA:http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/3566654/un-estudio-confirma-cerveza-es-buena-corazon/

Proiektua: Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?

Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?


  Nazka eta gorrotoa eragiten dit gizarte antolaketak…. baina badut mutil gazte bat nire bihotzean une oro dudana. Mutil gaztea Mikel deitzen da eta hura oso ezaguna da momentu oro, lagun zein bere gelakideen artean.  Hura nire iritziz abenturazalea eta besteekin oso eskuzabala da, hori dela eta uste dut gehiegi hitz egiten dela berari buruz. Ni aldiz ez naiz oso ezaguna eta oso lotsatia naiz, batez ere mutilen kontua dela eta ez dela.


  Hori dela eta adorez bete, eta bera konkistatu ahal izateko trikimailu bat otu zait, ni neu izatea, jendeari nire poztasuna adieraziz eta batez ere zintzotasunez jokatuz. Jendearekin harremanetan jarriz eta horrela mutilaren parte izanez. Gertatuko ez balitz nireak egingo du eta akabo komeriak.


  Erabaki horren ondorioz, jendea nitaz barre egiten hasi da, dudan jarreragatik eta ez dut ulertzen nola, baina momentu batzuetan munduaren zilborra izango banintz bezala sentitzen naiz, denok ditugun aurreiritzi desberdin eta batzuetan mingarriekin. Jendea nitaz burla eginez kanpoko itxura dela eta ez dela, hori dela eta bullying-a jasaten duten jendearekin erlazionatu naiz, ez dira pertsona txarrak baina maitatuak sentitzea bakarrik da haiek  nahi dutena,  beraien ametsa egi  bihurtzeko.


  Hori dela eta, egunero  galdera hau egiten diot nire buruari. Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe? Batzuetan ni neu izatea daukat amets, jendeari naizena adieraziz eta oztoporik egongo ez balitz bezala tratatua izanaz, abenturazko pelikuletan gertatzen den bezalaxe. Baina momentuan konturatzen naiz bizitza ez dela pelikula bat, bizitza egun batetik beste batera pasatzen dela. Baina momentu hori ez dago gure esku, aurreiritzien esku baizik.


   Jasandakoa kontuan hartuta hainbat zentrotatik pasa izan naiz, nire bizitzaren ikuspuntua emanaz eta berdin sentitzen direnei nire egoera adieraziz zentro espezializatu batean.


 Egun eguzkitsu batean, hamasei urte besterik ez ditudalarik aurre egiteko momentua heldu dela konturatu naiz eta beti bezala ikasle berak biltzen dira eskolan, patioan eta han dago nire ametsik preziatuena, Mikel. Bertara nire egoera azaltzera joan naiz besteek esaten dutena alde batera utzita. Jendeak oholtzan ikustean, ez daki zer pentsatu broma edo mespretxu bat izango banintz bezala ikusten naute,  eta nire historia adorez kontatzen hastean, denak aho zabalik geratu dira nire ausardiaz , eta esan dezakegu min egin didatenak, barkamena eskatu didatela mukizapia eskuan dutelarik.


 Azkenean iritsi zen momentua, Mikeli berari buruz pentsatzen nuena esateko unea, bere parean jarriz hura zela nire benetako amets aitortu diot, hura ezagutzea dela nire altxorrik preziatuena. Berak ere bere ametsa aitortu dit, nirekin egon nahi duela momentu oro, hori dela eta modu baten edo bestean ametsa bete daitekeela konturatu gara.


 Eta urteak pasa ahala ametsa bete dut, hori dela eta irakurleoi zuen ametsak egi bihur daitezkeela diotsuet.

ITXASO SORIA

Kritika eta Euskarako proiektua

Izenburua: Gezurrezko natura hila
Egilea: Marinella Terzi
Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola
Argitaletxea: Ibaizabal-Ameslari
Lehenengo argitalpena: 2012


Ingridek bihar hamasei urte bete behar ditu eta desiran dago egun handia heltzeko, zeren eta, bera denbora askoan egon da bere gurasoei esaten i-pad bat nahi duela. Bere lagunak, Jacobok, ordea,  ez diotela oparituko esaten dio.


Egun handia heltzean gurasoek Ingridi liburu potolo baten itxurako pakete bat emango diote, hark bizkor zabalduko du eta liburu zahar bat oparitu diotela ikusiko du. Liburu horrek eguneroko baten itxura du, giltzarrapo bat duelako. Ingridek zertarako nahi du eguneroko bat giltzarrapo batekin ez badu giltzarik? Orduan, bere aitak opariaren bigarren zatia emango dio, giltza. Zabaltzerakoan, liburuaren lehen orrian Carmen Beltránen egunkaria  jartzen du. Hau Ingriden birramona da eta liburu hau lehenengo bere amonak izan du, amonak haren amari eman zion hamasei urte bete zituenean eta honek berari. Egunkari honetan bere birramona artistaren bidaia eta gertaerak azaltzen dira.


Zer abentura biziko ote du bere birramonak? Ingridek nola jardungo du egunkaria irakurtzerakoan?


Liburu hau oso interesantea iruditu zait, historiako hainbat zati gogor azaltzen direlako, nola emakumeak gutxietsitua zeudela. Bestetik, Ingrid eta Jacoboren adiskidetasuna ere asko gustatu zait.

Pernando amezketarra(kritika)

PERNANDO AMEZKETARRA
Idazlean: Joxan Ormazabal Berasategi
Editoriala: Elkar
Lehen argitapena: 1981

Pernando Amezketako baserri batean bizi den protagonista da, hainbat abere izango ditu Pernandok. Herri guztiak ezagutuko du Pernando bere izaeragatik. Bertsoak abestea gustatuko zaio. Baserritar guztiak ahaleginduko dira Pernando txarto uzten, baina orain arte inork ezin izango dio berari bromarik egin, denerako du erantzuna, batzutan bertso modura erantzungo dizu. Pernando oso mutil abila da, berak nahi duen guztia lortuko du. Amezketarrak ez du dirurik poltxikoetan, eta egunero bazkalduko du musutruk. Emaztea kokoteraino dago berataz, ez delako batere txukuna. Pernando, egunero dabil bazkari bila, normalean beti erretorearengana edo jatetxeren batera joango da bazkari bila, baina beti musutruk bazkaltzea lortuko du. Zor askoko mutila da, baina ez dio asko axola. Modu batera edo bestera zorrak kentzea lortzen du. Inork lortuko al du behingoz Pernando txarto uztea? edo zorrak ordaintzea?

Esan beharra dago oso liburu gomendagarria dela, umorezko liburuak gustatzen bazaizkizu hau da egokiena. Gainera oso ulergarria da, hitz batzuk ulertuz gero azpian batueraz jarrita dituzu, hortara liburua ondo ulertzen da. Gainera “kapituluak” oso laburrak dira, horrela errezagoa egiten da irakurtzea. Errez irakurtzen den liburu bat da. Niri gehien gustatu zaidan pasadizoa “juizioarena” izan da, hor baben eta arrautzen harteko konparazioa egiten du juizioa irabazi zezan.

Ezekiel nora ezean


IZENBURUA: Ezekiel nora ezean
EGILEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2014

        Bueltan dator Ezekiel bere istorioekin. Ezekiel, mutil gazte bat da, nerabezaroan dago eta badakigu, horrek zer dakartzan. Bere adineko edozeinek bezala, buruan, festak, neskak, ondo pasatzea, lokala… ditu eta ez du besteetan pentsatzeko gogorik ezta astirik ere. Ezekiel, bere amarekin eta Maria arrebarekin  bizi da aitak bakarrik utzi zituelako. Ezekielek ez du bere aitaren gaiari buruzko ezer jakin nahi.
Ezekiel egunero bezala altxatu, eta eskolara joango da. Baina goiz bat ez da errutinaren barruan egongo. Berak dituen arazoak gutxi balira bezala, bere aitarekin elkartuko da. Bere aita, pozik eta beldurrez ikusiko du, baina bera berriz, haserre eta genio txarrez. Bere aitak esan dionez, herrira etorriko dira  bizitzera bere emazte berriarekin eta alaba berriarekin. Naroa izenekoa. Hortik dabil Elena, Ezekielen atzetik maiteminduta egongo balitz bezala. Baina Ezekielek, ez dauka denborarik ezta gogorik Elenari eskaintzeko. Gainera hau guztia gutxi ez balitz, Leonen urtebetetzea laster da, eta festa bat egin nahi diote. Baina festa prestatzen ari diren bitartean enteratuko dira Leon motorrean zebilela jausi egin dela. ZER GERTATU ZAIO LEONI? ZER GERTATUKO DA ELENA ETA NAROAREKIN? ETA EZEKIELEN AMA ETA AITAREKIN?
      Ezekielen lehenengo liburua, asko gustatu zitzaidan, beraz banekien bigarrena ere gustuko izango nuela. Lehenengo liburuaren jarraipena izanik, gogo gehiagorekin irakurri dut intriga hori baretzeko. Oso istorio polita da eta aldi berean, oso erreala. Gaur egun, asko gertatzen delako, eta Ezekielen buruhausteak, neskak, lagunak eta gurasoen harremana zelako. Oso liburu polita da. Duda gabe, gomendatzen dut!
                                     
                                                                                              LIDE ERTZILLA              
                                                                                              2015ko azaroaren 12a


EUSKALDUN BAT MARTEN

Arotzaren Eskuak

Izenburua: Arotzaren Eskuak
Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Lehenengo argitalpena: 2006


Ane Duhalde, neska bitxi bat da, eta bere aitona hil dela esaten diote, eta honekin batera bere aitonaren baserriaren herentzia jasoko du. Garbiketa lanak egiten dabilela lorategian, gorpu hil bat aurkituko du, hasiera batean ez du ezer egingo, baina egun  batean gorpua atera eta bi eskuak falta zaizkiola ohartuko da. Poliziari ez deitzea erabakiko du, eta hilketaren ikerketa bere kabuz egitea, izan ere, bere aitona hiltzaile bat zelakoan dago, eta bere aldetik susmo hori egia edo gezurra den aztertu nahiko du.
Honela, hainbat jendearekin kontaktuan jarriko da, eta gutxinaka gutxinaka hilketaren datuak jasotzen joango da, honela, bere aitona hiltzaile bat izan zen susmoa areagotzen joango da, ez dauka ezer argi, baina ez du amore emango eta ikerketarekin jarraituko du.
Nor izango ote da hiltzailea? Zer ondorio izango du gertatutakoa Aneren bizitzan? Ikerketaren datuak guztiak lotzeko gai izango dira?

Niretzat, honelako eleberri motak oso entretenigarriak dira, eta nahiz eta liburu luzea eman, oso erraz irakurri dut, bi egun eta erdian irakurri dut eta. Adin guztietarako dela uste dut, eta honez gainera, oso ondo idatzita dago. Laburbilduz, Arotzaren eskuak liburua asko gustatu zait.  

Kritika

Egilea: Miren Agur Meabe
Izenburua: Itsaslabarreko etxea
Argitaletxea:  Aizkorri                       
Urtea: 2001
                                                                                                                                                          
Joanak, hamasei urte zitueneko uda gogorarazten du liburu honetan. Kostaldeko herri txiki batean biz da eta udako ordu gehienak herriko itsaslabarrean emango ditu bere koaderno morean gertatutakoak idazten. Koaderno more horretan zehar Alain eta bere maitasun istorioa, itsaslabarreko etxearen misterioa, bere amonaren kondairak, herriko jaiak… kontatzen joango da. Baina gutxien uste duenean bere  bizitzako momentu goxo eta zoriontsuenak, amets  beldurgarri eta jasanezin bihurtuko dira. Gai izango da Joana bere bizitzako momentu horiek atzean utzita aurrera ateratzen?
             Nire ustez liburuaren ideia oso ona izan arren gaian gehiago sakontzea falta zaio, izan ere, oso gainetik kontatzen du eta ez du dena ondo barneratzeko denborarik ematen. Hasieran istorioa apurka kontatzen hasi arren amaieran dena bizkorregi kontatzen du. Nire iritziz,  errez irakurtzen den liburuetako bat da eta istorioa bera oso gustukoa izan dut. Baina hala eta guztiz ere amaiera ez da nire gustukoa izan. Dena den, guztia kontuan hartuta, nik irakurtzera animatzen dut, istorioak berak irakurketa bat merezi duelako.
Kattalin Garaizabal
2015eko azaroaren 9a

Zientzia Txokoa

Zelakantoek enbrioi-fasean birikak dituztela ikusi dute


Zelakantoen eboluzioa ulertzea aspaldiko erronka da zientzialarientzat; izan ere, animalia urtarren eta lurtarren arteko katebegitzat jo izan da. Erregistro fosilean duela 410 milioi urtetik agertzen da, eta, urte askoan dinosauroekin batera desagertu zela uste izan badute ere, gaur egun zelakanto primitiboaren oinordeko diren bi espezie ezagutzen dira, bat Indonesian eta bestea Mozanbiken. Bada, azken horren garapen enbrionarioa aztertuta, ohartu dira hasierako faseetan birikak dituela.  Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute zelankantoaren enbrioiak, hasierako faseetan, badituela birikak; itxuraz, funtzionalak, gainera. Garapenean aurrera egin ahala,ordea, beraien balioak galtzen joaten dira, eta helduarora iristerako, aztarna-organo bat baino ez da geratzen.


zelakantoek-enbrioi-fasean-birikak-dituztela-ikusi   
NESKA BATEN HITZA


*Argitaletxea: Ibaizabal
*Idazlea: Alfredo Gómez Cerdá
*Izenburua: Neska baten hitza
*Argitalpena: 2014


Iñorrezi, idaztea asko gustatzen zaio, baina bere sekretua da; badu lagun berria, Teresa, neska lodia eta argia da ,  kanpotik beti alai, baina baditu bere berezitasunak ere. Bestalde,
Fer mutil garai eta liraina da, Inorrezen lagun onenetarikoa. Baita ere, Inorrezi gustatzen zaion mutila.
Eskolan komunak aldatuko dituzte, leku txiki bihurtuz, denak kexaka arituko dira. Teresa ere, bere fisikoari dagokiola eta, ez dauka ia lekurik ezer egiteko. Jolastoki guztietan hirurak batera Kleko Xikin tabernara joaten dira ogitarteko handi bat jatera.


Egunak pasatuz doaz, Teresak kiroletako irakaslearekin lehia izango du eta Iñorrezi Ferrenganako sentimenduak areagotuko zaizkio. Hortik egun batzuetara Ferek eta Teresak sexu harremanak izango dituzte. Iñorrez minduta geratuko da, baina aldi berean pozik, izan ere, Ferrek apustu batengatik egingo duela ohartuko da, hau Teresaren laguna denez, kontatzeko beharra izaten du.


Nola erreakzionatuko du Teresak berri hori jakitean? Batera jarraituko al dute? Ferrekin hasarretuko ote da?


Niri liburu hau bereziki, asko gustatu zait, izan ere, pasarte hauek nerabezaroan gertatzen diren pasarteak dira, eta sarritan pertsonaiekin identifikatzea lortzen duzu, arazoak ere gertukoak dira, eta azkenik gertutasuna trasmititzen dizuten liburuak erakartzea lortzen du.



Saioa Arrasate

Kritika- Bidaia munduaren amaierara

Izenburua: Bidaia munduaren amaierara
Jatorrizko izenburua:  Resan Till Världens
Idazlea: Henning Mankell
Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal
Diseinua: Iturri
Maketazioa/argitaletxea: Erein
Urtea: 2005



Joel da protagonista eta aitarekin bizi da, Samuelekin, duela urte asko ama etxetik joan baitzen. Protagonista eskola bukatzear dago eta aita marinela duenez, momentu baten gogora etorriko zaio hura ere marinela izan daitekeela. Eskolatik etxera iristerakoan aita aurkituko du gutun bat eskuartean. Gutuna Elinok idatzi dio, hark taberna bat du Göteborgen, eta bertan amaren helbidea eta non egiten duen lan jarriko du. Halako batean Joeli ama bisitatzera joatea irudituko zaio, eta aita ados egongo da, eta egokiena eskola bukatzerakoan joatea da, horrela denbora gehiago izango dute bidaia antolatzeko eta hainbat datu esanguratsu lortzeko. Gainera aurreztu egin beharko dute, aitak ez baitu diru askorik irabazten.
Eskola garaia amaitutakoan Stockholmera trenez abiatzea erabakiko dute, bertara iristeko ordu asko jasan behar dituzte. Iristeaz batera Joeli motxila ostuko dio bertako mutil batek, horregatik egin nahi duen lehendabiziko gauza arropa pixka bat erostea izango da, baina duten dirura egokitzeko zerbait merkea lortu behar du. Baita hostal merke bat aurkitu. Bigarren egunean gutunean ageri den helbideetako batera abituko dira, baina helbidean bertan ez da amaren janari denda. Inguru hartan lo egiteko beste leku bat bilatu beharko dute. Joel lo egin ezinda arituko da eta kalera atera da amaren etxeko helbidearen bila, haren oroitzapen bakarra etxetik joan zeneko kapa berde bat baita. Eta helbidetik gertu dagoen kapa berdedun andre bat ikusiko du, baina zalantzetan egongo denez hostalera itzuli da. Hurrengo egunean aitarekin abiatuko da bertara…. ZER GERTATUKO DA AITAK ETA JOELEK AMA IKUSTEN DUTENEAN? ETA AMAK AITA ETA SEMEA IKUSTEN DITUENEAN?


Liburua oso ondo egon da, baina ez da liburu hau soilik, lau liburuk osatzen dute Joel eta Samuelen historia eta hau azkenengo liburua da. Oso erakargarria da eta gainera, irakurtzea ez da oso zaila egiten, kontrakoa, oso erraza da irakurtzeko eta irakurtzen hasterakoan erakarri egiten zaitu. Nahiz eta historia fikziozkoa izan, erreala dirudi eta pertsonaiak oso ongi karakterizatuta ageri dira. Liburua irakurri ondoren ateratako konklusioa honakoa da, lehenik eta behin etxetik edozein joanez gero aurrera jarrai daitekeela eta gainera kasu batzuetan handitzean edo nagusitzean joandako horrekin ber-aurkitu.
Amara Bernalte
2015-11-11