Faktura elektrikoaren azterketa

Ezekiel

Hemen daukazue Ezekiel liburuari buruzko iruzkina. Espero dut zuen gustukoa izatea.

Larre gorriak

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUkoItsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80ko presentzia izatetik %5era pasa dela.
 "Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre  zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara", dio ikerketa-taldeko buru Jose Maria Gorostiagak. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Batetik, uraren tenperatura epeldu egin da: abuztuko batez bestekoa 1ºC igo da azken hiru hamarkadetan, eta inoizko tenperatura handienak izan dira 

612 €URO

Egilea: Jon Arretxe

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2013

Saila eta azalaren diseinua: Cristina Fernández

Nobela hau Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, san-frantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia da, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Tourek lapurreta bitxi baten argiketari egingo dio aurre oraingoan, Bizkaiko azken meatzariaz ezkonduta dagoen Marisari bere jostailutxoa eta hortzordeak lapurtuko baitizkiote. Ustekabean familiakoak izango ditu lapur, Cisse eta haren semea. Ustezko anaia hau droga asunto itsusietan nahastuko da eta erahilda azalduko da. Hilketaren ondorioz, Garan haren semearen zaintza  gehituko da Tourek dauzkan arduren zerrendara.

    Beraz, kontakizun entretenigarri baten bidez, San Frantzizko auzoan dagoen gordintasuna agertzen da. Horretarako idazleak kaleko hizkuntza erabiltzen du eta hirian bertan kokatuta dago.
Eta nola ez, nobela osoan zehar, kritika soziala egingo da.
    Gainera, nobelan zehar ikusten dira etorkinek jasan behar izaten dituzten hainbat egoera:  eskrupulu gabeko abokatu batzuen jokaera; diru truke beharrezkoak diren paperak lortzeko promesak; pisu-patera batean bizitzeko beharra, etab. Dena den, tartean umorezko egoerak agertzen dira.
    Liburu entretenigarria benetan, ulerterraza eta interesa mantentzen duena amaitu arte.Nire ustez, oso gomendagarria da, une dibertigarriak pasatzeko eta gai honi buruzko hausnarketa egiteko.
    Toure, azti eta detektibe afrikarra, zuen zerbitzura!!!

                                                                                 Andoni Ugalde Igartua    
2015-01-02

Lurrean ura egotearen jatorriaren misterioa argitzen


Hipotesietako bat, lehen Lur planeta lehor- lehor zegoela da baina momentu batean izotzezko kometa batzuk erori zirela eta horrela sortu zela ura Lurrean esaten dute.
Lurra ozeanoekin sortu zela ere esaten da. Orain dela gutxi aztertzea lortu dute ea Lurreko ura ondorio geologiokoegatik sortu zuen Lurrak berak edo kanpotik etorritako kometa batzuetatik datorren.
Bi hipotesiak zuzenak dira. Columbus-eko Unibertsitateko ikertzaile batzuek aztertu dutenez, lur barnean ozeanoetako beste ur egon daiteke.
Beraien azkenengo aurkikuntza, zulo geologiko bat da, non bertan, ura Lurrak bere barnean milioika urtez gorde lezake. Baina zulo honek apurka- apurka ura izurtzen du. Modu honetara nahiz eta ozeanoetako ura lurperatu, izurtzen ere joango da ura.

http://noticiasdelaciencia.com/not/12501/aclarando-el-misterio-del-origen-del-agua-de-la-tierra/

landare-hormak

EHUko ikerketa baten arabera, landarez osatutako hormek soinua xurgatzeko ahalmen handia dute, eta soinu-isolatzaile gisa ere erabil litezke.
Landareak kaxetan sartzen dira eta negutegietan erabili ohi den sistema antzeko batekin zaintzen dira. Soinu-xurgapena eta soinu-isolamendua aztertu dituzte eta ikusi dute horma berdeek zarata murrizteko oso errendimendu ona dutela, frekuentzia baxu zein altuetan. Hala ere, gaur egun eraikin berezietarako aukera bezala soilik ikusten dituzte halako hormak ikertzaileek. Izan ere, landareak horma gisa erabiltzeko kondizioetan haztea eta mantentzea lan zaila eta garestia da, momentuz.

Material inteligenteak

Material berri asko ezagutzen ditugu baina beste hainbat oraindik...Teknologian, medikuntzan...erabiltzen eta erabiliko dira beti ere gizakiaren ongizatea bilatzeko.
Ikusi:


Printze txikia

Egilea: Antoine de Saint-Exupéry
Itzultzailea:Patxi Zubizarreta
Izenburua: Printze txikia
Argitaletxea: Elkar
1. Argitalpena: 2001


   Printze txikiak nagusiak bezalakoa ez dela esango du, nagusiek beste modu batera ikusten dituztelako gauzak. 6 urte zituenean marrazki bat egingo zuen eta nagusiek txapel bat zela esango zuten baina ez zen hori marraztuko zuena, baizik eta suge bat eta bere barruan elefante bat.

   Horregatik hegazkin pilotu egingo da, baina Saharatik zehar egingo duen bidaia batean hegazkina apurtuko zaio. Denbora horretan 8 urteko ume bat ezagutuko du, Printze Txikia deiturikoa, printzeak hainbat gauza azalduko dizkio, adibidez, bera beste planeta batekoa dela, planeta txikia dela... Umearen planetan, Baobabs izeneko landare batzuk hasiko dira, horretarako arkume bat marraztea eskatuko dio, landare horiek asko hasten direlako eta arkumea izango balu, landarea jan eta ez da gehiago kezkatu beharko baobabsez, baina beste alde batetik,  beldur da arkumeak bere arroz maitatua jan behar izanaz.

   Ondoren 6 planeta deberdinetara joango da, planeta bakoitzean gauza eta pertsonaiak ezagutuko ditu eta horrek asko erakutsiko dio. Nolakoak izango dira pertsonaiak? Ezagutuko dituen gauzak zerbait erakutsiko diote?

   Liburu hau interesgarria iruditu zait, umeen inteligentzia defendatzen duelako. Umeen eta nagusien gauzak ikusteko era desberdina azaltzen  du.


Marta Camara
2015/01/14

Zatiki aljebraikoak

Hemen daukazue zatiki aljebraikoen arteko eragiketekin ariketak.

Kenketak

Erro karratuak

Mugimenduak edo isometriak


zatikiak

Pitagorasen teorema

Bideo honen bidez Pitagorasen teorema labur labur azalduko dizuet.

Zatiketa euklidearrak

Lan honetan, matematiketan zatiketa euklidearrak zelan egiten diren azaltzen dut modu labur batean, espero dut zuen gustuko izatea.

Plolinomioen ezaugarriak

Hurrengo bideo honen bitartez, polinomioen ezaugarriak modu labur eta ulerterraz batean azalduko dizkizuet. Espero dut zuentzat baliagarriak eta zuen gustukoa izatea.

KALKULUA ADIERAZPEN ALJEBRAIKOETAN

Hemen daukazue nik matematikarako egindako Pow Toon hau, bertan kalkuluak adierazpen aljebraikoetan nola egin azaltzen da.


Paolo Ruffini

Hemen duzue Powtoon-en bidez egin dudan bideoa. Bertan Paolo Ruffiniren biografia eta berak asmatu zuen erregela azaltzen dut.

Ekuazioak

Unitate honetako matematikako IKT jardueran, Powtoon programaren bidez gai bat azaldu behar genuen. Nik aukeratu dudan gaia 1. mailako ekuazioak dira. Hemen uzten dizuet nik egindako bideoa.


Antzekotasunak

Hemen duzue nire PowToon-a, gaia antzekotasunak dira espero dut zuen gustokoa izatea.
Ikustea nahi baduzu egin klik heme!
Hemen daukazue nire probabilitateari buruzko powtoonaren helbidea, gustatzea espero dut.


Jara (kritika)


Autorea: Jasone Osoro
Irudiak: Luis Astrain
Izenburua: Jara
Argitaletxea: Alfaguara Zubia, 7. argitalpena
Lehen argitalpena: 2001, Santillana Ediciones Generales S. L.

Jara, 13 urte dituen neska da eta ume guztiak bezala, emakume bihurtzen hasiko da, ume izateari utziz. Emakume guztiok pasatutako egoera horri aurre egiteko, hainbat aldaketa pasatuko ditu bere gorputzean, batez ere, buruan. Aldaketa horiek, oso gogorrak izango dira denbora baten eta gurasoekin haserreak, lagunekin arazoak… eragingo ditu. Horri guztiari aurre egiten ikasiko du eta horrelaxe hasiko dira Jara emakumea izateko pasatu beharko dituen egoerak. Batik bat, neskatila honen gertaera, estreinako musuan oinarrituko da. Hori guztia lortzeko hainbat arazo pasatuko ditu...

    Nire iritziz, liburu hau, gure adinarentzat oso egokia da, izan ere, gure adinarekin gertatzen zaizkigun arazoak aipatzen dira esperientzia honetan. Pertsonaiari dagokionez, gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien arazoei aurre egiten saiatzen da eta ni, pertsonaia horrekin bat sentitzen naiz.



Urtebete Itsasargian

OHAR-KRITIKOA
Izenburua: Urtebete itsasargian
Idazlea: Miren Agur Meabe
Azaleko Irudia: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2006, urria

Jon hamahiru urteko mutikoa uda-pasa eramango dute osaba  “faroleroarengana”, Bilbotik Garraitzetara. Osaba Alejandrok erakutsiko dizkio itsasertzeko sekretuak Joni. Eta bere kaxa topatuko ditu mutilak amodioaren lehen printzak. Baina gerra iritsiko da Garraitzetara, zoriona bat-batean apurtuz. Berri txarrak hasiko dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da.
Lortuko al du Jonek zoriona berriro topatzea?

Liburu hau asko gustatu zait, bertan 1936ko gerrateari buruz hitz egiten duelako. Irakurtzeko pixkat zaila da, hitz arraroak erabiltzen dituelako, baina edonori gomendatzeko moduko liburua dela pentsatzen dut.
                                       
                                              IBAI AZKARRGA-URIZAR
                                             2014ko abenduaren 21a

EGILEA: Fernando Morillo
IZENBURUA: Eta ni zer?
ARGITALETXEA: elkar
1. ARGITARAPENA: 2003, azaroa

Larraitz hamabost urteko neska bat izango da, baina ez da polita izango. Denek esango diote benetako edertasuna barnean dagoela, baina berak ez du sinistuko. Bere ahizpa Usoa, ordea, polita izango da, oso polita, eta herriko mutil denak bere atzetik ibiliko zaizkio. Klasean dagoenean, (Larraitz), bere klaseko mutilek askotan esango diote oso ahizpa ederra duela, baina berari inoiz ere ez.

Usoak, sarritan etxera  mutilak ekarriko ditu, ikastera datozela esanez, baina Larraitzek, ez dio inoiz sinistuko, zeren eta gero, beti entzungo baititu arnas hotsak, eta horiek Larraitz oso triste jarriko dute.

Egun batean, Larraitzek, bere gaztetako lagun bat ikusiko du, etxez aldatu zenetik ez duena ikusi, hori dela eta taberna batera joango dira zerbait hartzera.
Larraitzek, bere printzipe urdina aurkituko ote du? Txikitako laguna izango ote da?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, gizarteko kritika bat egiten duela ohartu bainaiz. Zera adierazi nahi du: itsusia bazara, ez daukazula maitasunerako aukerarik eta hori gezurra dela. Beraz, liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, gizartea nola dagoen ohartzeko.



                                                          Saioa Arrasate
                                                          2015/01/05

OHAR KRITIKOA

MIRARI  HEGALARI

Izenburua: Mirari Hegalari
Idazlea: Iñaki Zubeldia
Argitaletxea: Ibaizabal
Lehen argitarapena: 2001/11

  Mirari, hamar urteko neskatila bat da. Ikasgelan burla eta barre asko jasoko ditu txikia delako, adibidez: "Mirari txiker handiagoa egiteko jan hamar xerra eta bota puzkerra", "Miraritxu txipirrintxu"... eta horregatik askotan oso gaizki pasatuko du, beti triste dagoelako eta askotan negar egiten duelako, nahiz eta bere lagun Janire eta Enarak batzuetan hori gainditzen lagunduko dioten.

  Gela guztiarekin batera Urbiara joango dira, txango bat egitera, baina berak txarto jarraitzen du burlengatik eta horri aurre egiteko, gau guztia dago bere ikaskideak eta herri guztia txundituta utziko duen zerbait pentsatzen, herri guztiak heroi bezala ikusiko duelako eta bere balentria erakusteko. Pentsatutakoa hegaldi harrigarri bat egitea izango da. Baina nolakoa izango da? Hegaldia amaitu ahal izango du? Lortuko al du bere helburua?

  Liburu hau nahiko gustatu zait, abenturazkoa delako eta gainera protagonista bere mugak gainditzen saiatzen delako beste guztiei ausardia erakutsiz, izan ditzakeen ondorioak ahaztuz.
                                                                                                                   
        Martin Urrutia
                                                                                                                              2015/01/05
  

Ezekiel

Idazlea: Jasone Oroso
Izenburua: Ezekiel
Agitaletxea: Elkar
Lehenengo argitalpena: 2009


Ezekiel nerabezaroan dagoen mutiko bat da, 14 urte ditu eta. Halako egun batean, Ezekielen kuadrilakoek eta Ezekielek nesken inguruan hitz egiten ari diren bitartean, (ohikoa den bezala) gai hau sakontzean, inork ez diola neska bati musu bat emon ohartuko dira, honen ondorioz, apustu bat egitea adostuko dute, neska bati musu emango dion lehenengoa irabazlea izango da.
Une horretatik aurrera dena aldatuko da, izan ere, konpetentzia oso handia izango da, bakoitzak bere planak eta estrategiak baititu. Ezekielek zorte handia izango du, bikotean egiteko proiektu batean Elenarekin tokatuko zaio, Elena denon gustoko neska baita. Kuadrilako lau mutikoak egindako apustua betetzeko eta irabazteko denetarik bururatuko zaie. Baina gai izango dira behin apostua bukatutzat emanda, beraien konfiantza mantentzeko? gai izango dira lehen ziren bezalakoak izateko?

Asko gustatu zait liburu hau, jende askok gomendatu dit liburu hau irakurtzea, eta kritika positibo asko irakurrri ditut eta ez da gutxirako ez, gazteok dugun hiztegia liburuan jartzeko saiatu eta lortu duela esango nuke. Nerabezaroan dagoen mutiko baten sentimendu eta istorioak oso ondo islatzeko gai izan da, eta ez da batere erraza, asko gustatu zait.



Lur Igartiburu
2015/01/07

kritika

EZEKIEL NORA EZEAN

Idazlea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel nora ezean
Argitaletxea: Elkar
Lehen argitalpena: 2012

Ezekielek orain 15 urte ditu eta bere ama eta arrebarekin bizi da, bizitzako kontrola hartzen doan heinean, ikastolako egun batean bere aita agertuko da bere zain ikastetxe parean. Mutilak haserre batean etxera joateko erabakia hartuko du, eta dena bere ama eta Mariari kontatuko dio, nola bere aitak bizitza berri bat duen… amari ez dio ia graziarik egingo, baina Mariari, berriz, kontrakoa irudituko zaio.
Orduan aitak Mariari eta Ezekieli bere etxean afaltzeko esaten die, mutila derrigortuko balute bezala joaten da, han Naroa eta Gloria ezagutuko ditu. Naroa 15 urteko neskatxa bat da eta Gloriaren alaba, Gloria esateko, aitaren emaztea. Gau hartan Ezekiel desberdin portatuko da,  momentu horretan bi neska izango baititu buruan, Elena eta Naroa.
Elenarekin jarraituko du edo Naroa ezagutzen hasiko da? Zer gertatuko da aitarekin?

Liburu hau oso interesgarria  iruditu zait, liburu hau ulertzeko Ezekiel, lehen liburua, irakurrita izan behar duzu, han  irakurtzean hainbat galdera sortzen zaizkizu baina liburu hau irakurtzean galdera horiek guztiak argitzen zaizkizu.

kritika

EZEKIEL
Idazlea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel
Argitaletxea: Elkar
Lehen argitalpena: 2009. urtean

Liburu honetako protagonistak 14 urteko mutil kuadrila dira non ez duten inoiz neska bat musukatu eta gizon egiten ari direnez neska bati musu ematea gustatuko litzaieke. Hori lortzeko kuadrilako mutil bati apustu bat egitea bururatuko zaio. Apostu horren oinarria nork emango dion lehenago neska bati musu da, baina apostuak baditu puntu batzuk edo betebehar batzuk, adibidez ezin zaio eman edozein neskari musu. Horietako bat Elena izeneko neskatila bat institutuko neska bat izango da.
Kasualitatez, ikasgai baten irakasleak Elena Ezekielekin (kuadrilako mutikoetariko bat) jarriko du bikotekide lan bat egiteko. Leon jeloskor jarri nahian Ezekieli irteteko eskatuko dio Elenak.

Baina zer pentsatuko dute lagunek? Harrituko al dira? Elenak jakingo al du tartean apustu bat dagoela?

Gure adinerako liburu oso egokia iruditzen zait, gure adineko pertsonaiak agertzen direlako, baita hitz egiteko moduan baita gai moduan; beste alde batetik gustokoa iruditu zait lagunak lehendabizikoak direla erakusten duelako.


Irati Astobitza
2015/01/03                                         

Izar malkoak


Izenburua: Izar-malkoak
Egilea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen data: 2002
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belastegui


Istorio honetako protagonista nagusia Beñat da. Beñat informatikaria da eta era berean nahiko ezkorra beti txarrenean jartzen delako. Azken aldi honetan burumakur xamar dabil, baina gauzak aldatu egingo zaizkio gustuko duen neskarekin ateratzen hasten denean, gauza barriak ezagutuko baititu. Beñaten lagunak ere badira istorioaren protagonistak eta haietan hainbat perfil bereizi litezke. Beste alde batetik nerabezaroko lehen sexu harremanak ere agertuko dira. Argi dago Beñatek hainbat gauza ezagutuko dituela, baina ondo aterako al zaizkio?

Liburua irakurtzea gomendatzen dut. Gazteentzako gai interesgarri bat da eta irakurtzerako orduan erraza, gainera nerabezaroari buruz hitz egitea askotan ez da oso erraza izaten,baina bertan oso ondo azalduta dago eta era berean umore puntu bat ere badago.


OHAR KRITIKOA

OHAR KRITIKOA
Autorea: John Andueza
Izenburua: San Ferminetan, Lesakan
Argitaletxea: elkar
Lehenengo argitalpena: 2014, martxoa

Donostiako institutu bateko 4. mailako gela bateko ikasleek nahiko fama txarra daukate: ikasteko gogo eza, berritsuak, errespetu faltak... irakasleak kokoteraino daude. Aurten DBH 4koei ikasketa bidaia egitea egokitzen zaie. Ez dakite nora joan, baina eztabaida askoren ondoren, Saloura joateko erabakia hartuko dute. 4. mailako gela guztien artean, gela bat aukeratuko dute dirua lortzeko ekintzen arduradun legez. Nola ez, fama txarra duen gela aukeratuko dute.
Gela horrek ez daki zer egin dezaketen dirua lortzeko. Buruari buelta asko eman ondoren, ikasle bakoitzak 5 €-ko kuota ordaintzea erabakiko dute. Gainera, futbito txapelketa bat antolatuko dute eta honekin 80€ lortuko dituzte. Ikasle bati, inguruko taldeekin kontzertu bat egitea bururatuko zaio. Kontzertuak sekulako arrakasta izango du. Guztira 2255€ lortuko dituzte, eta itsulapiko batean ikasgelan utziko dute. Hiru egunen buruan, diruaren bila joatean, dirua ez da egongo. Zer pasatuko da diruarekin? Nor izan daiteke dirua hartu duena? Zergatik?

Niri liburu nahikotxo gustatu zait. Oso-oso erraz irakurtzeko modukoa da. Agian, ekintza gutxitxo pasatzen dira, baina gustokoa izan dut. Gainera, pertsonaiak nerabeak direnez, oso erraza da hauek imajinatzea eta beraien lekuan ipintzea. Denoi gomendatzen dizuet.

Maddi Berrio- otxoa
2014ko abenduaren 26a


KRITIKA
EGILEA: Jean- Philippe Blondel
ITZULTZAILEA: Irati Fernandez
IZENBURUA: Blog
ARGITALETXEA: Alberdania
1. ARGITARAPENA: 2012ko maiatzean
        Istorio honetako protagonista, 15-16 urteko mutil gazte bat izango da. Nerabe honek, bere lagun askok ez bezala, blog bat izango du. Bertan, denetik idaztea gustatuko zaio: gustuko duen musika, liburuak, bere argazkiak ere jarriko ditu noizbehinka … Ez duena nahiko berriz, bere familiako kideren batek hau irakurtzea da.
        Arazoa, aitak bloga irakurri duela konturatuko denean etorriko da. Protagonistak, gauza arraroak sumatuko ditu bere aitarengan: gustuko duen musika talde baten kontzerturako sarrerak erosiko dizkio, blogean erantsi zuen abesti bat abesten harrapatuko du …
        Gaztea, oso desengainatuta eta haserre egongo da bere aitarekin. Berarentzat, blog bat oso pertsonala baita. Gainera, aitak barkamena eskatu ez nahiak, berarekin ez hitz egitera derrigortuko du. Nola amaituko da istorio hau? Noiz arte iraungo du haserreak? Blogean idazten jarraituko al du?


        Liburu hau irakurtzen hastean, aipatzen duen arazoa tontakeria bat dela uste izan dut. Blog bat besterik ez baita. Dena dela, aurrera jarraitu ahala, gazte honentzat hori zein garrantzitsua den konturatu naiz. Askotan hiperbolea erabiltzen duela uste dut nik, ,“bortxaketa birtuala” eta beste hainbat espresio erabiltzen baititu.

Susana Arbulu Gallastegi.

2015/01/01

Ohar kritikoa

Hemen duzue Ezekiel nora ezean liburuari buruz nik egindako ohar kritikoa. Espero dut gustatzea eta zuek ere irakurtzera animatzea.