OHAR KRITIKOA

OHAR KRITIKOA
Autorea: John Andueza
Izenburua: San Ferminetan, Lesakan
Argitaletxea: elkar
Lehenengo argitalpena: 2014, martxoa

Donostiako institutu bateko 4. mailako gela bateko ikasleek nahiko fama txarra daukate: ikasteko gogo eza, berritsuak, errespetu faltak... irakasleak kokoteraino daude. Aurten DBH 4koei ikasketa bidaia egitea egokitzen zaie. Ez dakite nora joan, baina eztabaida askoren ondoren, Saloura joateko erabakia hartuko dute. 4. mailako gela guztien artean, gela bat aukeratuko dute dirua lortzeko ekintzen arduradun legez. Nola ez, fama txarra duen gela aukeratuko dute.
Gela horrek ez daki zer egin dezaketen dirua lortzeko. Buruari buelta asko eman ondoren, ikasle bakoitzak 5 €-ko kuota ordaintzea erabakiko dute. Gainera, futbito txapelketa bat antolatuko dute eta honekin 80€ lortuko dituzte. Ikasle bati, inguruko taldeekin kontzertu bat egitea bururatuko zaio. Kontzertuak sekulako arrakasta izango du. Guztira 2255€ lortuko dituzte, eta itsulapiko batean ikasgelan utziko dute. Hiru egunen buruan, diruaren bila joatean, dirua ez da egongo. Zer pasatuko da diruarekin? Nor izan daiteke dirua hartu duena? Zergatik?

Niri liburu nahikotxo gustatu zait. Oso-oso erraz irakurtzeko modukoa da. Agian, ekintza gutxitxo pasatzen dira, baina gustokoa izan dut. Gainera, pertsonaiak nerabeak direnez, oso erraza da hauek imajinatzea eta beraien lekuan ipintzea. Denoi gomendatzen dizuet.

Maddi Berrio- otxoa
2014ko abenduaren 26a

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula