Faktura elektrikoaren azterketa

Aurrerapauso handiak transplanteetarako organoen iraupenean eta sorreran


Transplantatzeko egokiak diren organoek denbora gehiago irauteko metodo bat garatu dute, arrakasta handiz. Oraingoz, arratoietan bakarrik probatu dute, gibelarekin, baina, ikertzaileen esanean, emaitzak oso itxaropentsuak dira.
Massachusettseko Ospitalean garatu dute metodoa, eta organoa izoztu gabe asko hoztean oinarritzen da. Berez, zientzialariak aspalditik saiatu dira organoak ahalik eta gehien hozten, haien iraupena luzatzeko, eta, aldi berean, izozteak eragiten dituen kalteak saihesten. Alabaina, saiakerek ez dute emaitza onik izan. Hala, organo bat pertsona bati hartu eta beste bati transplantatzeko, 12 ordu baino ez dituzte izaten sendagileek. Orain, ordea, badirudi organoak egoera onean iraunarazteko formula egokiarekin asmatu dutela.
aurrerapauso-handiak-transplanteetarako-organoen-i

Kamaleoien kolore aldaketak

informazio eta bideo gehiago

 Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez egiten dituzte kolore-aldaketa azkarrak. Genevako Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute azalak argia desberdin islatzea eraginez aldatzen dutela kolorea, eta ez, beste animalia batzuek bezala, pigmentuak pilatuz edo barreiatuz.
Kolore-aldatzeko gaitasuna funtsezkoa da kameleoientzat. Gaitasun hori kamuflatzeko eta harreman sozialetarako erabiltzen dute.

Zientzia.net

NATUR ZIENTZIEN II. TOPAKETA

Duela 2 urteko arrakastaren ostean, hasi dira aurten ere Euskal Herriko naturaren inguruko langile eta naturzaleen elkargunea sortzeko lanetan. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak Sailak antolatuta, 2015eko azaroa amaieran antolatuko da Natur Zientzien II. Topaketa. Aurreko esperientziatik formula batzuk errepikatzekotan badira ere, beste batzuk berritu asmoz dabiltza, eta horretarako zuen parte-hartzea gustatuko litzaieke. Otsaila amaitu bitartean topaketaren formatuari, hitzaldi-gaiei, hizlariei edota bestelako aukerei buruzko proposamenak jasotzea gustatuko litzaieke.

Euskalnatura.net