Faktura elektrikoaren azterketa

Hemen daukazue Ezekiel nora ezean liburuaren kritika. Espero dut zuen gustukoa izatea:

                                                              EZEKIEL NORA EZEAN


Autorea: Jasone Osoro
Liburuaren Izenburua: Ezekiel nora ezean
Argitaletxea: Elkar
Edizioa: 5. edizioa

        Ezekiel momentu honetan Elenarekin dago irteten, neska laguna bezalakoa da, baina ez dago ziur bere gustukoa denik. Gelatik irteterakoan bat-batean bere aita ikusiko du. Bere aita hamabost urtez kanpoan egon zen bere ama eta ahizpa bertan behera utziz eta Ezekiel oso haserre dago berekin, baina Maria bere ahizpa oso pozik dago. Bere aita beste neska batekin dago, Gloria izenekoa. Gloriak Naroa izeneko alaba bat du. Ezekielen lagun guztiak, Etxe izan ezik, berarekin maiteminduta daude. Ezekiel eta Mariaren ama oso triste dago bere umeen aita bueltatuko delako. Maria oso pozik dagoenez bere aitaren itzulerarekin familia guztia batzea nahi du eta bere amak errieta egingo dio. Maria haserretu egingo da eta bere aitaren etxera joango da bizitzera. Zer gertatuko da familia apurtu horrekin? Eta Elena eta Ezekielekin?

       Liburu hau irakurri dudanaren arrazoia aurreko liburua izan da,aurreko liburua asko gustatu zitzaidan eta hau ere gustatu zait, baina aurrekoa hau baino gehiago.

*Izenburua: Ezekiel nora ezean
*Argitaletxea: Elkar
*Idazlea: Jasone Oroso
*Argitalapena:2012

 
Ezekiel 15 urteko mutil bat da, ama eta arrebarekin bizi da, baina egun batean dena aldatzen da, bere aita ikastola aurrean azaltzen da, eta aitarekin batera andre bat  neskatxa batekin. Mariak(arrebak) aitarekin kontaktua berreskuratu nahi du, baina Ezekiel eta bere ama ez daude ados, ondorioz, haserretu eta aitaren etxera ihes egingo du. Ezekieli aitaren alabaordea gustatzen zaio,orain  bi neska ditu gustuko. Arazo ugari agertuko zaizkio bai lagunekin, bai familian , bai neskekin.
Bere arrebari laguntza eskatuko dio, Elenarekin mozteko izan ere, Naroa, aitaren alaba ordea gustuko baitu.
Hortik gutxira Leonen urteak direla eta, festa bat antolatzen diote. Bertan Leonek Maria muxukatzen du, eta Ezekiel agobiatu egingo da, konortea galduz.

Noiz esnatuko ote da? Non? Naroarekin erlazio bat izatera iritsiko ote da? Aitari barkatuko al dio?

Niri liburu hau asko gustatu zait, asko identifikatzen bainaiz, izan ere edonori gerta dakiokeen arazo eta emozioen berri ematen du. Horrez gain, behin irakurtzen hasten zarenean asko erakartzen zaitu eta ezin diozu liburua irakurtzeari utzi.

Ezekiel, ohar kritikoa.

EZEKIEL

Idazlea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel
Argitaletxea: Elkar
Lehen argitalpena: 2009


Kontu honetako protagonista, 14 urteko mutil bat da, Ezekiel, eta bere ama eta arreba nagusiarekin bizi da, bere aita ez du ezagutzen, ordea. Bere kuadrilan, bere adineko lau pertsona dira eta egun batean, hizketan ari direla, haietako inork ez duela neskarik inoiz musukatu aitortzen dute. Orduan Leoni, apustu bat egitea bururatzen zaio. Apustuaren baldintzak oso sinpleak dira, neska bat musukatzen duen lehenengoak irabaziko du, baina, bakoitzak bere neska zerrenda egingo du. Denek, beste  neska batzuen artean, Elena aukeratzen dute, eskolako neska bat, baina Elenak Leon du gustuko eta inork ez du jakingo. Egun batean gelan daudela, irakasleak Elena eta Ezekiel lan talde berean jartzea erabakiko du lan bat egiteko eta Elenak, Leonen atentzioa deitu nahian, Ezekieli irteteko eskatuko dio.

Zer erantzungo dio Ezekielek Elenari? Elenek bere helburua lortuko ahal du? Nor izango da apustua irabaziko duena? Nola bukatuko dute koadrilako partaideek haien artean?

Liburu hau, oso gustukoa izan dut, gainerako liburuekiko desberdina da, honek nire adineko gazteen gertaerak, arazoak, egoerak… azaltzen ditu eta oso interesgarria, entretenigarria eta gai egokia iruditu zait. Adin hauetako, nahiz beste adin batzuentzako aholkatuko nuke liburu hau.

Igor Igartiburu Intxausti

Kritika

Behean ikusiko duzuen moduan Etxearen negarra izeneko liburua irakurri dut eta hau da nik egindako kritika:

Izenburua: Etxearen negarra
Argitaletxea: Elkar
Idazlea: Felipe Juaristi    
Lehen argitalpena: 2007
            Elisa eta Edelmiro tren geltokira doaz eta ALOKAGAI jartzen duen kartel handi bat ikusten dute. Zapatuan Errenteriara joateko trena hartu behar dute neska batekin geldituta daudelako etxe bat erakusteko, hau da, etxez aldatu beharko dute, Elisa eta Edelmiro alde zaharrean bizi direlako. Kandidaren lehengo etxean bizi dira, Edelmirok “beldurra” dio Elisaren amak gazte gehienek bezela eta buruko min asko sortzea lortzen du, horren ondorioz etxez aldatzea gustatuko litzaioke.
Elisa eta Edelmiro oso zoriontsuak dira nahiz eta Elisaren amarekin txarto eraman ohitzera behartuta daude.
Bat-batean...Elisa haurdun dago eta ez daki nola erreakzionatuko lukeen Edelmirok jakin izango balu. Haserretu egingo litzateke? Etxetik joango litzateke? Ez  lioke min handirik emango? Nahiz eta mina eman lagundu beharko lioke? Merezi
du?

Esan beharra dago oso liburu arraroa baina nahiko polita dela, nahiz eta egia esaten duen adibidez etxe bat uztea eta beste batera joatea  zaila dela esaten duenean lehenengo etxean dituzulako oroitzapen guztiak. Askotan, ama askok duten pentsamenduaren beldur garela egia da, baina hala eta guztiz ez nuen espero horrelako liburua izango zenik.

Jara

Izenburua: Jara
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletzea: Zubia
1. argitalpena: 2007


Jara, 13 urteko neska gazteari hilekoa jaitsiko zaio. Horren ondorioz, bere bizitzan hainbat aldaketa gertatuko dira. Hori gutxi balitz, bere gurasoekin liskarrak, lagunekin arazoak...edukiko ditu.

Arazo horietaz gain, beste arazo bat izango du, baina ez dago bakarrik, bere lagun onenak, Intzak. denean lagunduko dio. Jara, Urkoz maiteminduta egongo da, baina hori ez da arazoa izango, arazoa hurrengoa izango da: Amaiak, Nerearen koadrilakoaekin apostu bat egingo du; baietz bera izan lehena Urkori musu ematen eta horrela izango da, Amaia izango da lehen neska Urkori musukatzen. Horren ondorioz Jara jeloskor jarriko da eta hainbat ekintza gertatuko dira...

Zer egingo du Jarak arazo horri aurre egiteko? Zer gertatuko da Jara eta Urkoren artean?Nola bukatuko da guztia?


Nik liburu hau gehien bat gure adineko gazteentzat aholkatzen dut, gure adineko gazte baten istorioa kontatzen duelako eta horrek gehiago erakartzen dizu. Horrez gain, erraza eta ulergarria da irakurketa.

Marta Camara
2015/05/20

"Hiru Ahizpa" Juan Kruz Igerabideren

Gaur liburuaren kritika egitia egokitu zait. Hori horrela "Hiru Ahizpa"  Juan Kruz Igerabideren liburua aukeratu dut. Klikatu hemen kritika ikusteko.

KRITIKA

Izenburua: Pendrive
Idazlea: Arrate Mardaras
Argitaletxea: Susa
Lehenengo argitalpena: 2013

Liburu honek, nagusiki, USB batean dagoen edukiak markatzen ditu. Editore batek, berea ez den pendrive bat aurkituko du, eta barruan zer dagoen jakiteko irrikaz dago. Bere ordenagailuan pendrivea sartzerakoan eta honen edukia ikusterakoan itzelezko sorpresa izango du, idazle baten pendrivea aurkituko baitu, istorio eta ipuin desberdinekin. Zehatzak izateko, bost ipuinez osatutako istorio bat izango du barruan, non maitasuna izango den gai nagusi. Pendrivea editorean aurkituko zuen, baina ez dakite nahita utzitakoa edo bertan galdutakoa den. Zer egingo dute pendrivean aurkitutako edukiarekin? Idazlea aurkitzen saiatuko dira edo edukia argitaratzeko gai izango dira?

Pertsonalki ez zait asko gustatu, liburu laburra izan arren, guztia irakurtzea kostatu egin zait. Egia da, liburuaren gidoia oso ona dela, baina idazle honen idazteko modua ez zait gustatu, oso astuna egin baitzait.

Lur Igartiburu
2015/05/20

Neska baten hitza

Idazlea: Alfredo Gómez Cerdá
Izenburua: Neska baten hitza
Argitaletxea: Ibaizabal
Lehen argitalpena:2014/11/21
Inorrez batxilergoko lehen mailako neska gazte eta eder bat da, sekretu bat du inori ez diona kontatzen, idaztea gustatzen baitzaio. Neskak beste neska baten istorioa kontatuko du, neska hori Teresa da; bere adineko neska bat, loditasun arazoak dituena.
Ikasturteko lehen egunean Teresa eta Inorrez lagunak egingo dira, ezezagunak izatetik sekretu guztiak partekatzera pasatuko dira. Inorrezi eta Teresari mutil bera ere gustatuko zaie.
Behin, Fer, bi lagunei gustatuko zaien mutila, neskengana hurbiltzen da. Handik aurrera hirurak lagunik onenak bihurtuko dira. Neskek egia dela pentsatu arren, lagunen arteko apustu batengatik, Fer haien laguna egingo da interesagatik soilik. Bi lagun hauek, berriz lagunak izatera helduko al dira?


Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, batez ere, horrelako istorioak denok bizi ditugulako noizbait. Istorioak melankolia kuttu bat du, zeren eta, bi nesken arteko laguntasuna mutil batengatik apurtu da.

Irakurlea: Alaitz Urrutxi

Egiaren jokoa

KRITIKA


EGILEA: Annika Thorn
ITZULTZAILEA: Joxantonio Sarasola Arregi
IZENBURUA: Egiaren jokoa
ARGITALETXEA:  Alberdania
1. ARGITARAPENA: 2002

Sabina eta Nora betidanik lagunik onenak izan dira. Baina kurtso berria hastean Sabina asko aldatuko da. Lagun berriak egingo ditu eta orain ez dio Norari kasurik egingo. Nora oso harrituta geldituko da hau ikustean. Ondorioz, Karin, ikasgelako neska bakartia, beregana hurbiltzen saiatuko da, lagunak egitea lortzeko. Baina Norak ez du hau bere laguna izatea nahiko, berari ere burla egingo baitiote.
        Protagonista, Sabinaren eta bere lagun berrien adiskide egiten saiatuko da. Baina ez diote kasu handirik egingo. Ondorioz, aldatu egin behar dela erabakiko du. Makillajea erabiltzen hasiko da, beste arropa mota bat erabiliko du  eta gauez festetara joango da. Hori bai, amari ez dio ezer esango eta emandako diruarekin, lagunentzat tabakoa erosiko du. Horrez gain, askotan, alde egingo du eskolatik bere adiskide berriekin egoteko.
        Norak, berriz ere Sabinaren lagun egitea lortuko du. Baina oraindik ez du Karin gainetik kenduko. Hau lortzeko, festa bat prestatuko dute Fannyren etxean. “Egiaren jokoa” jokatuko dute. Zertan datza? Lortuko dute Karin gainetik kentzea?

Gure adinerako oso egokia den liburu bat da hau. Gainera, liburu bat besterik ez den arren, benetan gerta daitezkeen arazoak deskribatzen dira. Zoritxarrez, gazteen artean gero eta gehiago gertatzen diren liskarrak, hain zuzen.



Susana Arbulu.
2015/05/19

UME IKUSEZIN HARRIGARRIA

                                   

                      UME IKUSEZIN HARRIGARRIA

Izenburua: Ume Ikusezin Harrigarria
Idazlea: Ana Requena Maza
Argitaletxea: Ibaizabal
Lehen argitarapena: 2001

  Kontakizun hau hasierarik eta amaierarik gabeko hiri baten hasiko da. Bertan bloke altu bat dago, berdez pintatuta eta hantxe biziko da Federiko, zortzi urteko ume bat, nahiz eta noizean behin txikiago sentitzen den. Egun batean ikasgelako denak basora joango dira eta Federiko pozik ibiliko da, baina bat-batean txistu bat entzungo du.  Aurrera jarraituko du eta bere oinen ondoan bota gorri batzuk ikusiko ditu, begira, irribarretsu. Orduan botek ikusezin bihurtu ahal dutela esango diote. Zalantza askoren ondoren botak jantzi eta ikusezin bihurtuko da. Baina etxera joateko ordua iritsiko da eta denak Federikoren bila egongo dira, baina ez dute aurkituko eta Federico oso garrantzitsu sentituko da une horretan. Orduan Federikok heroi bihurtzeko aukera duela ikusiko du, baina jakingo ahal du heroi bezala jokatzen? eta lortuko al du denak bera heroi bezala ikustea?                    

   Liburu hau gustatu zait istorio interesgarri bat kontatzen duelako, nahiz eta pertsonaiak gu baino gazteagoak izan, eta pentsamendu desberdinak izan. Liburua errez irakurtzen da eta horregatik gehiago gustatu zait.                      
         Martin Urrutia
                                                                                                                               2015/04/10

Korsario Beltzaren ohar kritikoa

Idazlea: Emilio Salgari.
Itzultzailea: Jone Forkada.
Izenburua: Korsario beltza.
Argitaletxea: elkar.
Lehen argitalpena: 1982.
Marrazkilaria: G. G. B.

Korsario Beltzak  anaia  galdu du, baina bere gorpua, hil duten lekuan dago, Maracaibon. Uharte hau oso zainduta dago eta ez da erraza izango gorpua berreskuratzea. Hainbat pertsonen laguntzarekin, ordea, gorpua hartuko dute eta behar den bezalako hileta egin. Baina hor ez da dena amaituko, Korsario Beltzak mendekua nahiko du eta bere anaia hartu zuen Wan Guld gobernadorearekin borrokatu. Berriro ere Maracaibora doazen bitartean, espainiarren  itsasontzi batekin borrokatuko dira eta hau mendean hartuko dute. Itsasontzi horretan, dukesa bat egongo da eta Korsarioa eta bera elkar maiteminduko dira. Maracaibora heltzen direnean hiria hutsik egongo da, guztiek baso aldera egin baitute ihes, gobernadoreak barne. Aurkituko al dute gobernadorea? Horrela izanez gero, korsarioak zer egingo du? Errukia izango al du?

Niri liburu hau asko gustatu zait. Istorio nahiko polita da, abentura askokoa, maitasun istorio batekin, duintasuna… Asko gustatu zaidan beste gauza bat idazleak erabili duen hiztegia izan da, oso ulergarria eta egokia. Bestalde, deskribapenak oso egokiak izan dira pertsonaiak irudikatzeko, ez gehiegizkoak ezta txikiegiak ere. Liburua edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Maddi Berrio-otxoa
2015-04-11