Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Ekaina, 2015

irudiak froga

Ekonomia eta iruzurra

Zorionak!

Ikasturteko azken hiruhilabetean Gipuzkoako Foru Aldundiak, HUHEZIrekin batera egindako "Ekonomia eta iruzurra" unitate landu dugu gelan eta lan benetan txukunak egin dituzte ikasleek.

Jadanik ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus web gunean ikus ditzakezue lan guztiak, ikasleen txokoa atalean. (hemen)

Orain, azken txanpari ekin eta gero....oporrak!!

Etorkizuneko zientzia!

Hemen duzue el hormigueroko bideo bat.

Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan

Irudia
Globulu gorriak eta kolageno-zuntzak diruditen egiturak atzeman dituzte Londresko Imperial Collegeko ikertzaile batzuek, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosiletan. Aztertutako zortzi hezur-zatietatik seitan detektatu dituzte egitura organikoen arrastoak. Ikertzaileen esanean, aurkikuntzak adierazten du uste baino ohikoagoak izan daitekeela ehun bigunen hondarrak dozenaka milioika urteko fosiletan. Izan ere, nahita aukeratu dituzte aparteko kontserbazio-kondiziorik ez zuten laginak, ikerketa egiteko.
Zientzia.eus

Zirkuitu elektroniko bat ezarri dute saguen garunean, xiringa baten bidez

Irudia
Zirkuitu elektroniko bat ezarri dute saguen garunean, xiringa baten bidez Ehun mikrometroko diametroa duen xiringa-orratz mehe bat erabilita, sagu baten garunean zirkuitu elektroniko bat injektatzea lortu dute, Harvard Unibertsitateko eta Beijingeko Nanozientzia eta Teknologia Zentroko neurozientzialariek.
Ikertzaileek hamasei elementu elektroniko zituen sare malgu bat injektatu zieten saguei, garezurraren azpian. Injektatu ondoren, sarea zabaldu egin zen, eta neuronak haren inguruan antolatu ziren. Horrenbestez, euskarria biobateragarria dela frogatu dute. Horrez gain, sarearen elementu elektronikoen bidez, jarraipena egin diete saguen garun-jarduerari, eta neurona bakan baten jarduera detektatzeko gai izan dira. Ikertzaileen esanean, garatu duten teknologia aproposa da zirkuitu elektronikoak ezartzeko pazienteen ehun eta barrunbeetan, xiringa soil baten bidez, ebakuntzarik gabe. Garun-jarduerari jarraipena egiteko ez ezik, besteak beste, estimuluak bidaltzeko, teknika optogenetikoak a…

Suak itzala dauka??

Asten honetako zientzia txokorako bideo hau aukeratu dut. Klikatu hemen ikusteko. Espero dut zuen gustukoa izatea.

Nature by numbers

Irudia

Kritika

Hemen duzue nik irakurritako liburuaren kritika.

Heriotza Harrigarria

KRITIKA “HERIOTZA HARRIGARRIA” IZENBURUA: Heriotza harrigarria. IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea. ITZULPENA: Jose Luis Padron. ARGITALETXEA: Zubia Editoriala S.L. ARGITALPENA: 2008an. IRAKURKETA DATA: 2015ko martxoaren 28a. Liburu honetan, idazleak nerabe bati gertatzen zaion historia kontatzen digu. Iker hamalau urteko gaztea da. Uda honetarako lagunekin egindako plana alde batera utzi behar izan du. Zeren eta kultura klasikoko ikasgai ez du gainditu. Hori dela eta gurasoekin Errioxako lagunen batzuen landetxera doa. Gazteentzat, oporrek itxura aspergarria eta txarra hartu du. Bertan dagoela, gainditu ez duen ikasgaiaren irakaslearekin topo egiten du. Egoera honek, Ikerren animoa gehiago zapuzteen du. Baina egun batzuk geroago, landetxean heriotza bat gertatzen da.Iker eta bertako seme- alabentzat  nahiko gertakari susmagarria izan da eta hilketa bat izan dela pentsatzen dute. Hori dela eta detektibe lanetan hasten dira. Gure lagunek, korapilatzen ari den historia argitzea lortuko al dute? Lande…

LURRAREN TAUPADAK

LIBURUAREN TITULUA: Lurraren taupadak TESTUA: Jon Arretxe IRUDIAK: Cristina Fernández ARGITALETXEA: Zubia Editoriala ARGITALPENA: 2005 (Hirugarrena)
Aturik, liburuko protagonistak, mutil gazteak, mundu osoa nola kontatu dioten kontatzen digu liburuan zehar. Aturiri bere aitak bizitzan aurrera egiteko jakin behar dituen gauza guztiak erakutsi dizkio, ehizan, arrantzan, etab. Aturi eta bere familia Andira ibaian bizi dira, Aturi gurasoekin eta bere zazpi neba-arrebekin bizi da. Aita hiltzen denean denean, tribuko errituak aginduko zuen bezalaxe, gorputza  erretzeari ekingo diote espirituak aldentzeko asmoz. Ondoren, beste tribuarekin gatazkak ekiditeko Andira ibaitik alde egingo dute. Ur horixkako ibai batean ezarriko dira eta urte zailak pasako dituzte bertan. Hortik aurrera, bere ausardia erabiliko du Aturik. Bere ausardiari esker, harri magikoak lortuko ditu, gaixoak sendatuko dituztenak. Baina, handik gutxira, pertsona "zibilizatu" batzuek Aturiren herria erasoko dute, eta protagon…