alkohola nerabezaroan

ALKOHOLA   NERABEZAROAN
  Alkohola, gizarte honetan onartua dagoen droga,hau da,  substantzia kimiko hilgarria da.

Resultado de imagen de el alcohol en los adolescentes graficosResultado de imagen de el alcohol en los adolescentes graficos   Jakina denez, nerabezaroan gehien kontsumitzen den droga, berau da. Baina zerk bultzatzen ditu nerabeak droga hau hartzen hastera? Gehienetan, hiru arrazoi nagusik hartzen dute parte; familia arazoak; honen barruan, gurasoen banaketak, hauen arteko kontraesanak, semearen eta gurasoen arteko komunikazio faltak… eta antzeko gatazkak izan ohi dira kasu batzuetan gazteak alkoholarengana jotzeko arrazoietako batzuk. Beste kasu batzuetan ordea, talde batean hobeto egokitzeko, edota norbait zarela sentitzeko egiten den ekintza bat da. Baina bi kasu hauez gain, badago hirugarren bat zein ez den gehienetan aitortzen nerabezaroan, lotsagatik edo beste hainbat gauzen eraginagatik. Emozioek eraginda hain zuzen. Arazoak ahazteko, barruan sentitzen dugun mina, etsipena... asetzeko.

         
Resultado de imagen de el alcohol en los adolescentes

   Jakin badakigu, substantzia honek, ez dituela oso eragin aberasgarriak, gehiengoak negatiboak baitira. Adibidez, osasun arazo larriak izateko aukera eragiten dizu. Horrez gain, nerabeei atzerakada gehien ematen dien ondorioa, alkoholaren azukrea da. Izan ere, jakinaren gainean gaude, alkoholak asko loditzen duela, eta sasoi honetan, fisikoak  garrantzia handia duenez, kezka sortzen du.



Resultado de imagen de dependencia al alcohol        Hala ere, ondorio larriena, (sendatzen gehien kostatzen dena) sor daitekeen dependentzia da, eta ondorio honetaz ez gara orain konturatzen, gehienetan ondorioak, luzera etortzen baitira, eta hortaz jabetu arren, ezentzuna egiten dugu.
.


       





Beraz, argi dagoen gauza, zera da; alkohola ez dela bat ere ona, bizitza izorratzen laguntzen dizun adiskide on bat besterik ez dela, eta hobe dela honen  ondotik urruti ibiltzea.
Hori dela eta, konponbideak aurkitu behar dira, edo bestela pixka bat hausnartu. Horretarako hausnarketa sakon bat egitea komeniko litzaiguke, lehendabizi gure buruari galdera hau eginez: ondo pasatzeko alkoholaren  beharra dugu?
Argi dago ezetz, zeren eta ostiral arrunt batean, lagunekin kalean itzel pasa dezakegu alkoholaren laguntzarik gabe.

    Gainera ekintza honi uko egiteak, gure pertsonalitatea finkatzen lagunduko digute, zailena ezetz esatea baita. Ezetz esateko momentu horretan, gure buru erdiak baietz pentsatzen duela dio.“Alcoholicos Anonimos” elkartearen ikerketa batek, kasu hauetan inteligentzia erabili behar dela gomendatzen du, jakin badakigulako ekintza horrek kalte egingo digula. Hau, guk geure buruari harri bat botatzea bezalako ekintza bat baita, alaber, ekiditea hobe.

     Azkenik, esan dezaket, alkoholak, bizitzako segunduak kentzen dizkigula, eta lehen erran bezala, memoria maila murrizten digu, gure buruari itzelezko kalteak eraginez. Gainera ikasi behar duguna, zera da zerbait lortzea nahi badugu,  alkoholarengana zertan hurbildu ez dugula; lotsa kentzeko, ligatzeko… Beraz, bizitza gozatu dezagun alkoholaren laguntzarik gabe.  

BIDEO INTERESGARRIA:
             https://youtu.be/2Eomvszymmk






                                                                                 Saioa Arrasate

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula