Araztegietako isurkinek feminizaturiko arrainak

Zenbait kutsatzailek animalien sistema endokrinoaren funtzionamendua kaltetzen dute, hormonen bidezidorrei eragiten diete eta.

 Gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun substantzia kimikoak.

Hainbat giza jarduera direla medio, ingurune urtarretara iristen dira konposatu horiek guztiak. Industriaguneetako eta etxeetako hondakin-urak araztegietan biltzen, tratatzen eta garbitzen dira, baina xenoestrogenoak ezin dira uretatik guztiz ezabatu, eta araztegietatik ibaietara askatzen diren uretan jarduera estrogenikoa egoten da.

Substantzia horiekin etengabeko kontaktuan egon daitezke arrainak. Zeluletan dauden estrogeno-hartzaileei lotzen zaizkie xenoestrogenoak, eta kontrol hormonalaren pean egon behar luketen prozesuak kaltetzen dituzte, eta aldaketak eragiten animalietan estrogenoari esker izaten diren funtzioetan (garapena eta ugalketa). Epe luzerako ondorioak ere eragin ditzakete. Arrainen sexua finkatzeko eta bereizteko mekanismoei eragiten diete xenoestrogenoek; hori dela eta, desorekatu egin daiteke ugalketa-zikloa eta, kasurik larrienetan, erabateko sexu-aldaketa gertatu.
araztegietako-isurkinek-feminizaturiko-arrainak         zientzia.net

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula