Euskerako proiektua


EUSKARA
Euskara da euskaldun egiten gaituena, baina euskaldunak sentitzen bagara zergatik ez egin euskaraz?
Euskararen erabilera maila asko jaitsi da azken hogei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 2012an landu zuen V. Inkesta Soziolinguistikoak utzi zituen ondorioetako batzuk dira horiek. Joera hau ez da soilik hirietan ematen, herri euskaldun txikietan, euskararen arnasguneak izango liratekeen guneetan, ere gertatzen da. Esate baterako, Elorrion %94,3 gazteek euskara dakite, baina horietatik %28,3ak erabiltzen du bakarrik.
Elorrioko gazte gehienek etxeko giroan euskaraz egiten dute, baita ikastetxeetan ere, baina lagun artean berriz, gaztelaniara jotzen dute. Lagun giroan gaztelaniara jotze horren eragileetako bat hizkuntza gaitasuna izan daiteke, hau da, bi pertsonen artean komunikazioa egon dadin bi pertsona horiek hizkuntza oso ondo menperatu behar dute. Gazteen kasuan, euskaraz hitz bat ez dakitenean, sinonimo bat pentsatu beharrean gaztelaniara jotzen dute, erosoago sentitzen baitira. Esamoldeak baita birao erabilienak ere gaztelaniaz dakizkite eta horren eragile gurasoak dira, umeek erreferentzia gurasoengandik hartzen baitute. Horrela jarraitzen bada umeen euskara maila jaisten joango da, eta ezinezkoa egingo zaie euskarazko frogak gainditzea, azkenean gero eta jende gutxiago apuntatuko da frogara eta ia inork ez du EGA izango. EGA: Euskararen Gaitasun Agiria da. Gaur egun EGAko azterketara apuntatzen diren lautik batek soilik gainditzen du azterketa guztia. EGAko azterketa gainditzeko euskeraren maila hiztegi handia izan behar duzu. EGAk hiru fase ditu, atarikoa, idatzizko eta ahozko azterketa, lehenengo froga gaindutu ezean bigarrenera pasatzeko aukera galtzen duzu.
Azken finean gaur egungo gazteentzat ez zen hain zaila izan beharko EGA titulua ateratzea, DBH bukatzean B2 maila izan behar lukete baina zoritxarrez ikasle gehienek DBH bukatzean ez dute maila hori lortzen, praktika faltaren eraginez, etxean nahiz ikastolan euskaraz ibili harren kalean gaztelania hutsean ibiliz gero, zailagoa egiten zaie euskaraz defendateza.
EGAko azterketara emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago aurkezten dira normalean, baina datuen arabera gizonezkoek emakumezkoak baino gehiago hitz egiten dute euskaraz.
Etorkizunera begira, euskararen etorkizuna zuzena izan dadin bakoitza euskararen egoeraz kontzientziatu behar da, eta gehiago erabiltzen hasi.

Irati Astobitza

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula