Hemen daukazue nire euskaarako proiektua

SEXISMOA PUBLIZITATEAN
Antzinatik ikusi da emakumearen pertsona diskriminatuta, gutxituta eta abusatuta eta oraingo denboran ere hau argi eta garbi ikusten dugu gure gizarteko publizitate misoginoan.


    Sexismoa, genero-diskriminazioa ere deitua, ideologia, aurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta gizonak eta emakumeak modu bereizian tratatzeko diskriminaziozko jarrera eta jokabidea da, gizarte edo kultura bateko genero-roletan agertzen dena.

    Gaur eguneko eguneroko bizitzan, genero-diskriminazioak ikusteko oso errazak dira, kalean, jendearen komentarioetan…, baina, gehienbat hau publizitateko estereotipoetan agertzen dira.

    Iragarki bat sexista dela kontuan hartzen dugu gizonen eta emakumeen lana modu estereotipatuan ematen duenean, existitzen diren topikoetatik elikatzen denean edo emakumea degradatzen denean.

    Ehuneko hirurogei eta seiko  umeen iragarkiak sexistak dira, umeentzako jostailuen iragarkietatik hasita ikus dezakegu sexismo hau nabarmentzen dela, mutilei ia beti aziozko, abenturazko, konpetentziazko eta agresibitatezko jolasak eskaintzen zaizkie, neskei berriz, umeak zaintzen, etxea garbitzen, janaria egiteko jolasak, edertasunari buruzko iragarkiak, hau da, etxeko lanei eta arretari buruz bideratuta dauden jolasak eskaintzen zaizkie.

    Publizitateko sexismoari, misoginia deritzo, eta hauek hiru zatitan nabarmentzen dira, emakumea mundu domestikorako esklusiboki identifikatzen dutenak, emakumea objektu sexual moduan erabiltzen dituztenak eta emakumea maila baxuago batean kokatzen dituztenak. Ehuneko hirurogei eta hemeretziko iragarki misoginiak, emakumea mundu domestikora lotuta daudenak dira, Floridako unibertsitate bateko inbestigazio baten arabera.

    Estereotipo sexistei aurre eginez, honi uko egitea eta salatzea da konponbidea Gasteizko talde feministaren arabera. Publizitate honen zergatia, eroslea engainatzea da; lurrin bat erosten duzunean, emakumeak lortuko dituzula saltzen dute eta falazia hau apur bat sinistuz eta emakumea degradatuz gure gizartean publizitate misoginoa barneratzen dugu.

    Nik uste dut konponbidera begira jarriz, gizartean publizitate mota hau identifikatzen jakin beharko genuela eta gobernuak gai honetan zentratzen hasi beharko zirela eta egoera misoginoa ezabatu, horrela joera matxista hau murriztuaz eta jendea feminista izaten hasiz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula