MINA EMATEA EZ DA MAITASUNA

Euskerako unitate honetan artikulu bat egitea egokitu zaigu. Bertan gure kezkak azaldu behar genituen eta hauxe da nire artikulua:


Resultado de imagen de mujer simbolo

Izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari, zein bikoteari eta oso gutxi gure buruari edo gorputzari, eta  autonomiari. Eta modu tradizional horretan eraikitzen diren harremanak, dependentziazko harremanak eraikitzera garamatza askotan. Gure zoriontasunaren ardura beste batengan jartzen dugulako, ez gure baitan. Horrek, harreman toxikoak edota mingarriak mantentzera garamatza askotan. Hain zuzen, gaur egun oso presente daukagun gai batera eramaten gaitu, indarkeriara.

Baina ba ote dakigu zer den indarkeria? Sexu-bereizkerian oinarritzen da eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da. Emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena. Baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, askatasun-kentzea… Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Bistakoa da, telebista piztu eta ia egunero ikusten ditugula emakumeen salaketak, eta kasu larrienetan hilketak (zoritxarrez azken aldian ohikoena)...Resultado de imagen de violencias de gĂ©nero

Ikerketa batzuek diotenez, indarkeria eragiten duten pertsona horiek  beraien bizitzan tratu txarren bat jasotakoak edo ikusitakoak dira: ikastetxean, etxean,..
Resultado de imagen de violencia de genero psicologica





Eraso hauek ez dira egun batetik bestera egiten direnak, hau da, ez zaitu egun batetik bestera jipoituko. Fase batzuk dauzka:

Lehen fasea kontrola izango litzateke. Zure telefono mugikorreko SMS-ak kontrolatzen ditu, e-maila, WhatsApp-a errebisatzen dizu, azalpen eske joaten zaizu ea norekin zauden eta non, diruaren kontrola bere gain hartzen du, janzteko modua,...

Bigarren fasea aislamendua da. Berak ez du nahi zuk lagunik izatea, edo zure familiarekin harremanik izatea eta harremana baldin badaukazu hori haustera derrigortzen zaitu. Arazoaren zati honetan hasten dira oihuak. Dena zure errua dela esaten eta sinistarazten dizu, ez duzula ezertarako balio, egiten duzun guztia gaizki egiten duzula,...Resultado de imagen de violencia de genero psicologica







Azken fasean aldiz intimidatzen hasiko da. Bertan hasten da zati psikologiko handiena, hau da, irainak eta umilazioak bai etxean eta bai leku publikoetan, berak bere buruaz beste egingo duenaren mehatxua, zure umeen tutela, txantajeak, estatutik ihes egiteko dokumentazioa (DNI-a, pasaportea) gordetzea,...Resultado de imagen de violencia de genero psicologica
Eta handik oso denbora gutxira eraso fisikoa dator. Erasoak egunetik egunera gogorragoak dira. Hasieran posible da barkamena eskatzea, baina gero egoera okerrera doa, eskuetatik ihes egiten duen momentura iritsi arte. Puntu horretara iristea oso arriskutsua izan daiteke, hilketara iritsi daitekelako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula