Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Azaroa, 2015

Reportaje

Aqui teneis nuestro reportaje sobre la situacion del euskera en Elorrio.

Globo aerostatikoak

Irudia
Globo aerostatikoen funtzionamendua.

Zer erreakzio mota gertatzen da?Nola igotzen da?Zer gertatzen da presio atomosferikoarekin?Zein arrisku daude?
Capadocian gertatutako istripua (2013) ikusi

Bideoan azalpen laburra...




Kritika

EZEKIEL NORA EZEAN
Idazlea: Jasone Osoro                     Igor Igartiburu Izenburua: Ezekiel nora ezean                  2015-11-10 Argitaletxea: Elkar Lehen argitalpena: 2012
Ezekiel 15 urteko gazte bat da eta bere ama eta bere arreba Mariarekin bizi da etxean. Egun batean eskolatik atera eta bere aitarekin topatuko da eskola irteeran, Ezekiel txikia zenean bere aitak etxetik alde egin zuen, baina, Ezekiel haserretu eta ama eta arrebari kontatuko die gertatutakoa. Ama haserretu egingo da, baina Maria, berriz, poztu egingo da aita ezagutu nahian.
Aitak bere etxean afari bat prestatuko du Ezekiel eta Mariarekin egoteko eta han Gloria, aitaren emaztea eta Gloriaren alabarekin, Naroa, topatuko dira. Naroak 15 urte ditu eta Ezekielek gustuko izango du, baina, betidanik gustuko izan duen neska, Elene, Ezekieleri gutxiago inportatzen hasiko zaio eta Naroataz pentsatzen hasiko da.
Bestalde, Maria bere aitarekin denbora berreskuratzen saiatuko da, Ezekielek, berriz, kontrakoa egin nahiko du, hau …

AHJ balorazioak

Kargatzen...

Juantxoren istorioa (Euskarazko narrazioa)

Juantxoren istorioa Goiz-goizetik Juantxori iratzargailua zarata batean hasi zitzaion, lehenbailehen altxatu eta itzali egin zuen, bere aita eta ama ez itzartzeko. Astiro leihora gerturatu zen, pertsiana igo eta euria ari zuela ikusi zuen. PUM!, entzun zen etxe guztitik: Juantxok berogailuari kolpe bat eman zion, eta amak bere logelara gerturatu eta itzelezko haserrearekin errieta egin zion.
Egun horretan oso triste ikusten zitzaion, altxatu orduko leihotik begiratu eta euria ari zuela ikusi zuelako, eta gainera bere amaren errieta itzel bat jasan zuelako . Bere egun horretako plana, skatea hartzea eta skate parkera joatea zen, baina eguraldi txar honekin ezingo zen hara joan, eta ariketa berriak ikasi. Juantxori munduan gehien gustatzen zaiona, patinatzea da, eta ariketa eta salto berriak ikastea, baina ezin joan.
Burumakur, telebista ikustera joan zen, eta denbora bat eman zuen goizeko lelokeriak ikusten, baina bat-batean ideia zoragarri bat iruditu zitzaion: txoko bat alokatu zezakee…

Zoriontasunetik, tristeziara

2002ko uztailaren 14a, hura zen nire lehen urtebetetze eguna ospatu behar genuen eguna. Berez uztailaren 9tik atzeratu genuen 14ra denok elkarrekin egotegatik, baina berriz ere data hura atzeratu egin behar izan genuen. Baina oraingoan arazo grabe eta larriago batengatik. Nire aitonaren heriotza tragiko eta mingotsagatik. Aitonari asko gustatzen zitzaizkion haurrak, kasu honetan bere semeek seme- alabak izatea, eta hura izan zen bere semeetako handienak beretzat izan zuen zortea. Ni neu, bere lehen biloba.
2001eko udan jaio nintzenez, aitona eta amona oporretan zeuden jaioterrian eta ezin izan ninduten jaio bezain laster ikusi. Nire gurasoek bazekiten munduko ilusiorik handiena egingo ziola aitonari ni ezagutzea. Orduan hilabete bat sikiera neukanean autoan muntatu ninduten aitona eta amonaren herrira eramateko, bidaia oso luzea zen eta gurasoak kezkatuta zeuden nire lehenengo bidaia hura nola jasango nuen pentsatuz. Zortzi orduren ondoren, iritsi zen momentua aitonak gehien espero zu…

Narrazioa

Orbitetatik kanpo
Ahizpa maitea:       Lehenik agurrik beroenak.       Nire egoera azaltzeko idazten dizut gutun hau.      Jadanik urte bat bada etxetik alde egin zenuen unetik. Urtebete, zure berririk ere jakin gabe sufritze latz honetan gaudenetik, edo ondo zabiltzan jakiteko aukera eder hori galdu genuenetik. Baina zu atmosferako orbitetatik kanpo zauden bitartean, hemen mundua ez dago geldirik.
    Orain neguaren lehen egun gogor horietan gaude, hotza eta egun beltzak besterik ez direnean ageri bezalako egun horietan. Zuk txikitatik gogoko izan dituzu egun horiek, bakardadean lasai uzten zizuten egunak zirela esaten zenidala daukat gogoan. Nik ere gogoko nituela esaten nuen harren barren barrenean banekien gorroto nituela, zure antzekoa izan nahi nuelako bakarrik esaten nuen, eta orain zu ez zaudela ez dauka zentzurik berdina esaten jarraitzeak. Egia da, gorroto ditut, gorroto ditut egun hotzak eta baita horrek ekartzen dizkidan oroitzapen gazi-gozoak ere.
  Joan den udaberrian…

Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du

Irudia
Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du Bilbon  aurkeztutako azterketa n garagardo kontsumo moderatua dela esaten du efektu antioxidatzaile eta hantuaren aurkakoa da eta osasun kardiobaskularra hobetzen du .

Aurkikuntza hau Bartzelonako Ramon Estruch doktoreak egina da, Bartzelonako Ospitale Clinic-ean egina eta hura 2015-10-15ean gaixotasun kardiobaskularren kongresuan aurkeztu zen.

Ikerketan kardiobaskulan arrisku handia duten 55 eta 80 urte bitarteko gaixo taldearekin parte hartu da.  28 egunez emandako edari bat distilatua eta polifeno gabea , garagardo tradizionala eta garagardo alkoholik gabea, kontsumo moderatua gainditu gabeekin proba egin zuten.


Hori dela eta gaixotasunarekin lotutako egonkortasuna, garagardo kontsumo moderatuan egin ondoren datu txarrak murriztu zirela kontuan hartuta, hoberako dela esan genezake Horrez gain , ikerketen arabera gorputzaren bolumena berdina izaten jarraituko du,  garagardo kontsumo moderatua edan ondoren. Hori dela eta  , pi…

Proiektua: Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?

Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?

  Nazka eta gorrotoa eragiten dit gizarte antolaketak…. baina badut mutil gazte bat nire bihotzean une oro dudana. Mutil gaztea Mikel deitzen da eta hura oso ezaguna da momentu oro, lagun zein bere gelakideen artean.  Hura nire iritziz abenturazalea eta besteekin oso eskuzabala da, hori dela eta uste dut gehiegi hitz egiten dela berari buruz. Ni aldiz ez naiz oso ezaguna eta oso lotsatia naiz, batez ere mutilen kontua dela eta ez dela.

  Hori dela eta adorez bete, eta bera konkistatu ahal izateko trikimailu bat otu zait, ni neu izatea, jendeari nire poztasuna adieraziz eta batez ere zintzotasunez jokatuz. Jendearekin harremanetan jarriz eta horrela mutilaren parte izanez. Gertatuko ez balitz nireak egingo du eta akabo komeriak.

  Erabaki horren ondorioz, jendea nitaz barre egiten hasi da, dudan jarreragatik eta ez dut ulertzen nola, baina momentu batzuetan munduaren zilborra izango banintz bezala sentitzen naiz, denok ditugun aurreiritzi des…

Kritika eta Euskarako proiektua

Izenburua: Gezurrezko natura hila Egilea: Marinella Terzi Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola Argitaletxea: Ibaizabal-Ameslari Lehenengo argitalpena: 2012

Ingridek bihar hamasei urte bete behar ditu eta desiran dago egun handia heltzeko, zeren eta, bera denbora askoan egon da bere gurasoei esaten i-pad bat nahi duela. Bere lagunak, Jacobok, ordea,  ez diotela oparituko esaten dio.

Egun handia heltzean gurasoek Ingridi liburu potolo baten itxurako pakete bat emango diote, hark bizkor zabalduko du eta liburu zahar bat oparitu diotela ikusiko du. Liburu horrek eguneroko baten itxura du, giltzarrapo bat duelako. Ingridek zertarako nahi du eguneroko bat giltzarrapo batekin ez badu giltzarik? Orduan, bere aitak opariaren bigarren zatia emango dio, giltza. Zabaltzerakoan, liburuaren lehen orrian Carmen Beltránen egunkaria  jartzen du. Hau Ingriden birramona da eta liburu hau lehenengo bere amonak izan du, amonak haren amari eman zion hamasei urte bete zituenean eta honek berari. Egunkari honetan b…

Pernando amezketarra(kritika)

PERNANDO AMEZKETARRA Idazlean: Joxan Ormazabal Berasategi Editoriala: Elkar
Lehen argitapena: 1981
Pernando Amezketako baserri batean bizi den protagonista da, hainbat abere izango ditu Pernandok. Herri guztiak ezagutuko du Pernando bere izaeragatik. Bertsoak abestea gustatuko zaio. Baserritar guztiak ahaleginduko dira Pernando txarto uzten, baina orain arte inork ezin izango dio berari bromarik egin, denerako du erantzuna, batzutan bertso modura erantzungo dizu. Pernando oso mutil abila da, berak nahi duen guztia lortuko du. Amezketarrak ez du dirurik poltxikoetan, eta egunero bazkalduko du musutruk. Emaztea kokoteraino dago berataz, ez delako batere txukuna. Pernando, egunero dabil bazkari bila, normalean beti erretorearengana edo jatetxeren batera joango da bazkari bila, baina beti musutruk bazkaltzea lortuko du. Zor askoko mutila da, baina ez dio asko axola. Modu batera edo bestera zorrak kentzea lortzen du. Inork lortuko al du behingoz Pernando txarto uztea? edo zorrak ordaintzea?
Esa…

Ezekiel nora ezean

IZENBURUA: Ezekiel nora ezean
EGILEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2014

        Bueltan dator Ezekiel bere istorioekin. Ezekiel, mutil gazte bat da, nerabezaroan dago eta badakigu, horrek zer dakartzan. Bere adineko edozeinek bezala, buruan, festak, neskak, ondo pasatzea, lokala… ditu eta ez du besteetan pentsatzeko gogorik ezta astirik ere. Ezekiel, bere amarekin eta Maria arrebarekin  bizi da aitak bakarrik utzi zituelako. Ezekielek ez du bere aitaren gaiari buruzko ezer jakin nahi.
Ezekiel egunero bezala altxatu, eta eskolara joango da. Baina goiz bat ez da errutinaren barruan egongo. Berak dituen arazoak gutxi balira bezala, bere aitarekin elkartuko da. Bere aita, pozik eta beldurrez ikusiko du, baina bera berriz, haserre eta genio txarrez. Bere aitak esan dionez, herrira etorriko dira  bizitzera bere emazte berriarekin eta alaba berriarekin. Naroa izenekoa. Hortik dabil Elena, Ezekielen atzetik maiteminduta egongo balitz bezala. Baina Ezekielek, ez dauka denborarik ezta g…

EUSKALDUN BAT MARTEN

Irudia

Arotzaren Eskuak

Izenburua: Arotzaren Eskuak Egilea: Alberto Ladron Arana Argitaletxea: Elkar Lehenengo argitalpena: 2006

Ane Duhalde, neska bitxi bat da, eta bere aitona hil dela esaten diote, eta honekin batera bere aitonaren baserriaren herentzia jasoko du. Garbiketa lanak egiten dabilela lorategian, gorpu hil bat aurkituko du, hasiera batean ez du ezer egingo, baina egun  batean gorpua atera eta bi eskuak falta zaizkiola ohartuko da. Poliziari ez deitzea erabakiko du, eta hilketaren ikerketa bere kabuz egitea, izan ere, bere aitona hiltzaile bat zelakoan dago, eta bere aldetik susmo hori egia edo gezurra den aztertu nahiko du. Honela, hainbat jendearekin kontaktuan jarriko da, eta gutxinaka gutxinaka hilketaren datuak jasotzen joango da, honela, bere aitona hiltzaile bat izan zen susmoa areagotzen joango da, ez dauka ezer argi, baina ez du amore emango eta ikerketarekin jarraituko du. Nor izango ote da hiltzailea? Zer ondorio izango du gertatutakoa Aneren bizitzan? Ikerketaren datuak guztiak lotzeko ga…

Kritika

Irudia
Egilea: Miren Agur Meabe Izenburua: Itsaslabarreko etxea Argitaletxea:  Aizkorri                        Urtea: 2001 Joanak, hamasei urte zitueneko uda gogorarazten du liburu honetan. Kostaldeko herri txiki batean biz da eta udako ordu gehienak herriko itsaslabarrean emango ditu bere koaderno morean gertatutakoak idazten. Koaderno more horretan zehar Alain eta bere maitasun istorioa, itsaslabarreko etxearen misterioa, bere amonaren kondairak, herriko jaiak… kontatzen joango da. Baina gutxien uste duenean bere  bizitzako momentu goxo eta zoriontsuenak, amets  beldurgarri eta jasanezin bihurtuko dira. Gai izango da Joana bere bizitzako momentu horiek atzean utzita aurrera ateratzen?              Nire ustez liburuaren ideia oso ona izan arren gaian gehiago sakontzea falta zaio, izan ere, oso gainetik kontatzen du eta ez du dena ondo barneratzeko denborarik ematen. Hasieran istorioa apurka kontatzen hasi arren amaieran dena bizkorregi kontatzen du. Nire iritziz,  errez irakurtzen den liburueta…

Zientzia Txokoa

Irudia
Zelakantoek enbrioi-fasean birikak dituztela ikusi dute
Zelakantoen eboluzioa ulertzea aspaldiko erronka da zientzialarientzat; izan ere, animalia urtarren eta lurtarren arteko katebegitzat jo izan da. Erregistro fosilean duela 410 milioi urtetik agertzen da, eta, urte askoan dinosauroekin batera desagertu zela uste izan badute ere, gaur egun zelakanto primitiboaren oinordeko diren bi espezie ezagutzen dira, bat Indonesian eta bestea Mozanbiken. Bada, azken horren garapen enbrionarioa aztertuta, ohartu dira hasierako faseetan birikak dituela. Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute zelankantoaren enbrioiak, hasierako faseetan, badituela birikak; itxuraz, funtzionalak, gainera. Garapenean aurrera egin ahala,ordea, beraien balioak galtzen joaten dira, eta helduarora iristerako, aztarna-organo bat baino ez da geratzen.

NESKA BATEN HITZA

*Argitaletxea: Ibaizabal *Idazlea: Alfredo Gómez Cerdá *Izenburua:Neska baten hitza *Argitalpena: 2014

Iñorrezi, idaztea asko gustatzen zaio, baina bere sekretua da; badu lagun berria, Teresa, neska lodia eta argia da ,  kanpotik beti alai, baina baditu bere berezitasunak ere. Bestalde, Fer mutil garai eta liraina da, Inorrezen lagun onenetarikoa. Baita ere, Inorrezi gustatzen zaion mutila. Eskolan komunak aldatuko dituzte, leku txiki bihurtuz, denak kexaka arituko dira. Teresa ere, bere fisikoari dagokiola eta, ez dauka ia lekurik ezer egiteko. Jolastoki guztietan hirurak batera Kleko Xikin tabernara joaten dira ogitarteko handi bat jatera.

Egunak pasatuz doaz, Teresak kiroletako irakaslearekin lehia izango du eta Iñorrezi Ferrenganako sentimenduak areagotuko zaizkio. Hortik egun batzuetara Ferek eta Teresak sexu harremanak izango dituzte. Iñorrez minduta geratuko da, baina aldi berean pozik, izan ere, Ferrek apustu batengatik egingo duela ohartuko da, hau Teresaren laguna…

Kritika- Bidaia munduaren amaierara

Irudia
Izenburua:Bidaia munduaren amaierara Jatorrizko izenburua:Resan Till Världens Idazlea:Henning Mankell Itzultzailea:Juan Mari Mendizabal Diseinua:Iturri Maketazioa/argitaletxea:Erein Urtea:2005


Joel da protagonista eta aitarekin bizi da, Samuelekin, duela urte asko ama etxetik joan baitzen. Protagonista eskola bukatzear dago eta aita marinela duenez, momentu baten gogora etorriko zaio hura ere marinela izan daitekeela. Eskolatik etxera iristerakoan aita aurkituko du gutun bat eskuartean. Gutuna Elinok idatzi dio, hark taberna bat du Göteborgen, eta bertan amaren helbidea eta non egiten duen lan jarriko du. Halako batean Joeli ama bisitatzera joatea irudituko zaio, eta aita ados egongo da, eta egokiena eskola bukatzerakoan joatea da, horrela denbora gehiago izango dute bidaia antolatzeko eta hainbat datu esanguratsu lortzeko. Gainera aurreztu egin beharko dute, aitak ez baitu diru askorik irabazten. Eskola garaia amaitutakoan Stockholmera trenez abiatzea erabakiko dute, bertara iristeko ordu a…

Euskarako kritika

Piramideetako sekretua

Irakurlearen izena:  Julen Egilea: Richard Brightfield Argitaletxea: Elkar
Istorioak pertsonaia hauek ditu,Amaia protagonista, Osaba Brucek eta Andrea, Amaiaren laguna. Amaia pertsona oso langilea da, ezin da geldirik egon eta ez da batere beldurtia. Faraoi eta piramideei buruz kuriositate handia dauka. Andrea Amaiaren lagun mina da, eta Amaiaren antzekoa da, bera ere faraoien munduaz erakarrita sentitzen da. Osaba Bruce Amaiaren osaba bat da, arkeologo oso famatua. Osaba Brucek Amaiari Egiptora lan bat egitera joan behar duela esanez deituko dio berarekin joateko proposatuz; Amaiak jarraian baietz esango du. Andreak Amaia Egiptora joan behar dela ohartzen denean, berarekin joan daitekeen galdetzen dio eta Amaiak osabari galdetzen dionean, honek baietz esango du. Egun batzuk geroago hirurok Egiptora joaten dira, eta han piramidez inguratuta daudela ohartzen dira. Osabari baimena eskatuta piramidez piramide abentura asko eta asko igarotzen dituzte, piramideetako misteri…

ILARGIKO PATINATZAILEA

Argitaletxea: Haranburu
Idazlea: Rosa Fria
Itzulpena: Karlos Santiesteban
Izenburua: Ilargiko patinatzailea



Istorio honen protagonista otso bat da; otsoak gose handia izango du eta horregatik bildots umezurtz bat jatea erabakiko du. Bildotsak tratu bat eskainiko dio, bere aita eta amaren herentzia jasoko du eta berari ematea proposatuko dio, han txerriak eduki ahal izango ditu eta horrela ez du goserik pasatuko. Bildotsa eremua begiratzen joango da mendi tontorrera, baina korriketan bajatuko da eta otsoa harrapatu eta 7 saihets-hezur apurtuko dizkio, otsoa sustoarekin jarraituz korrikan alde egingo du eta bildotsa hilik geldituko da.
Ibiltzen doala Behor adiskidearekin topatuko da eta dena kontatuko dio. Behorrak ere proposamen bat egingo dio, masusten zuhaitz bat eskainiko dio jateko, baina otsoa makurtuz, behorrak ostikada bat emango dio eta uretara botako du eta horrela jarraituko du otsoak tranpa guztietan jausten.


Liburu hau hainbat istorio motzez osatua dago, bederatzi konkretu…