Izan zen, da eta izango da


IZAN ZEN, DA ETA IZANGO DA

Laiaren egunerokoa, 2015-11-05
Pi, Pi, Pi… Ez nuen sinisten gertatzen ari zena. Gela txuri baten nengoen, jende asko zegoen eta oso pozik ez zeudela nabaritzen zen. Jende guztien artean, nire gurasoak, amama, eta osaba-izeba batzuk zeuden. Norbait zegoen ohe baten gainean baina ez nekien nor zen, ez nengoen oso seguru. Nire familiakoak eserita zeuden eta bat baino gehiago negar batean. Hau dena ikustean, ez nintzen pertsona sentitzen, ez nekien non nengoen, zer gertatzen zen, zergatik nengoen hemen… Altxatu, eta nire aitite ikusi nuen ohe horretan. Ospitale bat zen. Nire aitonarengana hurbildu, eta begiak itxita zituela eta ez zuela berbarik egiten ikustean, ikaratu egin nintzen. Nire gurasoek eskutik hartu, eta kotxean etxera eraman ninduten. Ez nuen ezer ulertzen. Hurrengo egunean ulertu nuen dena. Nire aitona eta amona, etxean zeuden, eta momentu batetik bestera, nire aitona ez zen hitz egiteko gai. Hori bezain laster, ez zen gorputz erdi mugitzeko gai. Horrela amaitu zuen ospitalean. Gero eta okerrago zegoen, eta berehala koman sartu.
Nire aitonak, Bittor du izena. Eta beti daukat ahoan bere izena, edozeini kontatzen diot nolakoa den, oso harro nago beraretaz, eta espero dut bera niretaz ere harro egotea. Nire aitona, txikitatik, nire lagunik onena, nire neba, nire aita, nire aitona, nire laguna da. Nire dena. Gure harremana, oso arraroa da. Nire aitona eta nire arteko harremana oso-oso estua delako. Gauza berberak gustatzen zaizkigu, oso abenturazaleak gara, beti geunden bata besteaz hitz egiten eta pentsatzen. Bere baratzean pasatzen genituen egun osoak. Inork ez zuen ulertzen hainbeste denbora elkarrekin nola eta zertan pasatzen genituen. Baina gustora eta oso pozik egoten ginen. Oraindik, 14 urterekin, jarraitzen dugu horrelako egunenbat pasatzen. Aitonari hori gertatu zaionetik, egunero noa ospitalera bera bisitatzera eta berarekin hitz egitera. Ez nago zoro, badakit berak ezin izango duela erantzun baina badakit entzuten didala, atzamarrak mugitzen dituelako noizbehinka berarekin nagoenean. Medikuek, hiltzeko zorian dagoela esan digute, baina nik, ez dut amore emango. Ni jaiotzean bera hor egon zen. Horregatik ni hemen nago, bere alboan, momentu latz eta politetan.

Hilebete eta gero...

Denbora asko egin du aititek txarto, baina azkenean txarrera joan beharrean, onera joaten hasi da. Orain dela hilabete bat nola zegoen ikusita, nire heroia da. Jada, itzartu da. Berak ere ez du sinisten gertatu dena. Ain txarto egonda, orain horrela egotea. Ez daki niri nola eskertu berarekin egon izana, baina jada eskertu dit. Bizirik dago. Ondo dagoenetik, bien arteko begiradak dena esaten du. Biak begiratu, eta barrezka hasten gara, gure artekoa zer den guk bakarrik dakigulako. Txarrena, ezin dela ondo ibili eta ez zaiola ondo ulertzen hitz egiterakoan. Baina ni horrek ez nau molestatzen ez dugulako behar hitzik elkar ulertzeko.

Hilabete bat geroago...

Jada, bere motorrean ere ibiltzen da. Ezer pasatu ez balitzaion moduan dabil. Ulertezina da. Nire heroia da eta izango da betidanik eta betirako. Espero dut, betirako izatea eta nire ilobarekin harreman berdina izatea.
Lide Ercilla

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula