Faktura elektrikoaren azterketa

Oxigenoaren eredu atomikoa

Honako hau da Oxigenoaren eredu atomikoaren bilakaeran izan duen itxura.


Sufrearen eredu atomikoak


Jarduera honetan historian zehar egon diren hainbat eredu atomiko landu ditugu urteen poderioz egin diren aldaketak eredu atomikoan kontuan harturik. Daltonetik Bohr-ren eredu atomikoraino egin ditugu aldaketa horiek tartean Rutherford eta thomsonen ereduak ere sortuz.

Likido inpermeablea

Likido inpermeable bat asmatu dute, ez da dago ezer berari aurre egiten diona, bai ura edo olioa bota irrizt egiten du materialetik.
Interesgarria egiten bazaizu begiretu bideoa.



Ordenagailu batek hizkiak lehen begiratuan ezagutzea lortu dute


New Yorkeko eta Torontoko Unibertsitateko ikertzaileek diseinatu duten algoritmo baten bidez, ordenagailuak kontzeptu berri bat ezagutzea eta harekin erlazionatutako beste kontzeptu batzuk identifikatzea lortu dute, oso adibide gutxitan oinarrituta.


Ikertzaileek zaldu dutenez, adimen artifizialeko sistemek adibide asko behar izaten dituzte kontzeptu bat ezagutzeko. Adibidez, edozein zuhaitz ezagutzeko, hau da, zuhaitzaren kontzeptuaz jabetzeko, aurretik zuhaitz desberdinen milaka adibide erakutsi behar izaten zaizkie. Gizaki helduetan, hori ez da beharrezkoa: nahikoa da zuhaitz bakar bat edo gutxi batzuk ikustea, zuhaitzaren kontzeptua ulertzeko, eta edozein zuhaitz identifikatzeko.
Orain, ordenagailuak ere hori egitea lortu dute, baina ez zuhaitzekin, hizkiekin baizik. Hala, ikasketa-programa bayesiar bat erabilita, ordenagailuak hizkiak ezagutzeko ahalmena du, eskuz zein ordenagailuz idatzitakoak.