Lurrazpiko urak

Resultado de imagen de lurraren mantua



Diamante mineral batean ura aurkitzeak, mantuan ur dezente egon daitekeela pentsarazi die geologoei. Horren inguruan ikertzen dabil Pearson ikerlariaren taldea. 

Lur sakoneko mineral bateko kristal mikroskopiko batean lurreko mantuan ur kantitate handiak egon izanaren aztarnak ikusi dira. Kristal hau Brasilgo diamante txiki batean agertu zen eta laginaren beraren azterketa sakonagoei esker lurreko uraren jatorriaren inguruko galderei erantzutea espero da.
Pearsonen taldeak espektroskopia infragorriaren bidez zehaztu ahal izan du diamantearen barnean zigilatutako mineral honen pisuaren %1 ura dela. Ikerlari nagusiaren esanetan uraren kantitateak bereziki handia ez dirudien arren, sorlekuko inguruaren hedadura dela eta ozeanoetan dagoena bezain beste ur edo gehiago egon daiteke mantuan ezkutaturik. 

Informazioa:http://www.euskalnatura.net/harian/albisteak/zientzia/item/benetako-lurrazpiko-urak?category_id=216
Irudia:http://www.euskalnatura.net/cache/com_zoo/images/mantua_5cb5476b679173cd41dac5d4a59d6dcc.jpg


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula