Faktura elektrikoaren azterketa

Zergatik behar izan dute horrenbeste CRIPSK teknika pertsonetan probatzen?



Genoma editatzeko CRISPR teknika pertsona bati aplikatu diote Txinako ikertzaile batzuek, biriketako minbizia tratatzeko. Teknika hori pertsonetan erabiltzen den lehenengo aldia da.


Sichuan Unibertsitateko Lu You ikertzaileak zuzendutako taldeak saio kliniko bat jarri du martxan Mendebaldeko Txinako Ospitalean, CRISPR teknika erabiliz biriketako minbizia tratatzeko. Eta, lehenengo gaixoari urriaren amaieran txertatu zizkioten teknika horren bidez eraldatutako zelulak. Gaixoaren odoletik erauzitako PD-1 genea ezgaitu zuten CRISPR teknikarekin. PD-1 geneak linfozitoek erantzun immunologikoa ematea oztopatzen du, eta hain zuzen ere, hori baliatzen dute minbizi-zelulek ugaltzeko. Eraldatutako zelulak ugaritu eta berriz sartu zizkioten gaixoari. Espero dute PD-1 generik gabe, linfozitoek minbizi-zelulei erasoko dietela, eta, hala minbiziari aurre egiteko gai izango direla.

Saioaren helburu nagusia eraldatutako T linfozitoak seguruak direla baieztatzea da.




PERNANDO AMEZKETARRA bilaketarekin bat datozen irudiakPERNANDO
AMEZKETARRA
*Izenburua: Pernando Amezketarra
*Idazlea: J.Ormazabal
*Argitaletxea: Elkar



Pernando Amezketara 1764. urtearen urriaren 10ean jaiotakoa, aita Joxe  Bengoetxea, Adunakoa eta ama Joxepantoni Altuna, Amezketakoa. 1790. urtearen maiatzaren 3an amezketar batekin ezkonduko da, Mari Joxepa Sagastumerekin, bederatzi seme eta alaba bat munduratuko ditu, eta Azentzin-txikia izeneko baserrian hilko da 1823.urteko uztailaren 9an.

Pernando baserritarra ez ezik bertsolaria ere izango da. Gazte-gaztetatik bihurrikeriatan eta adarjotzen errege izango da, eta nahiz eta jende askok tontotzat hartu, bera izango da jendeari lezioak emango dizkiona eta jendea bere momentu txarretan animatuko duena. Nola egiten duen jakin nahi baduzu irakur ezazu!!!

Niri istorio hau asko gustatu zait zeren eta berau oso barregarria iruditu zait eta bertan kontatzen duena oso entretenigarria da errez irakurtzen den liburua delako eta ez delako denbora asko behar istorio bat edo bi irakurtzeko.


Ander Arrasate
2016/10/02




Pijama marradunez jantzitako mutikoa

Pijama marradunez jantzitako mutikoa
Izenburua: Pijama marradunez jantzitako mutikoa
Egilea: John Boyne
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2007

Bruno, liburu honetako pertsonaia,  9 urteko mutikoa da. Berlinen bizi da eta bizitza normal bat du bertan. Auschwitz-era joan behar den arte. Aitaren lan kontuengatik doa herrialde berri honetara bere aita, kontzentrazio esparru baten zuzendaria delako. Ez zaio bizitza berria gustatuko, bertan ez dagoelako umerik eta aspertu egingo delako. Baina egun batean, bere logelako leihotik begira dagoela, urrunean hesi bat dagoela ikusiko du. Eta hesiaren beste aldean umeak eta nagusiak daudela ohartuko da. Brunori, abenturak gustatzen zaizkio, eta horregatik, bertara gerturatzen hasiko da. Inori ezer esan gabe. Bertatik buelta bat eman eta gero, etxera bueltatzea pentsatzen du. Baina momentu horretan, Shmuel ikusiko du. Bere adineko mutil bat da. Bruno pozik jartzen da, berarekin jolasteko laguna izan ahal delako. Ondorioz, lagunak egingo dira eta arratsalde guztiak konpartituko dituzte.
Bruno eta Shmuel-ek, abentura asko biziko dituzte elkarrekin. Baina iritsi da eguna. Brunoren gurasoak ez daude gustura bizitza berri honekin eta Berlinera bueltatu nahi dute. Baina Shmuel-ek, mesede bat eskatuko dio... Zer gertatuko da? Mesede horrek ondorioak ekarriko dizkio Brunori?

Liburu hau, oso gustukoa iruditu zait. Hipotesiak sortzera animatzen dizu hasieran eta gero zure dudak argitzen doa liburua irakurtzen duzun heinean. Gainera, liburu honetako historiak momentu horretara eramaten zaitu eta momentu horretako errealitatea erakusten duzu. Egia esan, asko gomendatzen dut.

Lide Ercilla
                     2016ko azaroaren 10a.



Kritika


Resultado de imagen de greg liburua

Izenburua: Rodrick-en legea.
Egilea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania.
Bilduma: Gizajo baten egunkaria.



Liburu hau eguneroko bat balitz bezala adierazten da istorioa. Eguneroko hau idazten duen pertsona Greg da, eta berarekin batera pertsonaia garrantzitsuenak bere anaia Rodrick, bere ama eta aita, eta Rowley, bere lagunik onena, dira. Greg pertsona nahiko txiki eta alferra da. Berari mundu honetan gehien gustatzen zaiona etxean geratzea da, bideojokoetan jolasten.
Uda amaitu berri da eta Greg-ek lehenbailehen ahaztu nahiko luke udako hiru hilabeteetan bizi izandako amets gaiztoa, bereziki gertaera bat. Izan ere, bere aitak igerileku batean bere izena emango du, nazkatuta dagoelako uda guztiak telebista ikusten igarotzen duelako. Eta hori gutxi balitz, igerilekuko umeek Greg ez dute bakean utziko; berak hori saihesteko, udaren zati handi bat komun baten barruan igaroko du.
Uda amaitu eta ikasturte berri bat dator, Greg-ek bere eskuan duen guztia egingo du aurreko ikasturtean baino famatuagoa izateko.
Aurten famatuagoa izatea lortu ahalko du? Edo beste ikasturteetan bezala saiakeran huts egingo du?

Liburu hau bilduma handi batekoa da, eta irakurri ditudan guztiak gustatu zaizkit. Greg-ek kontatzen dituen abenturak eta bere egunerokoa ez da bat ere aspergarria. Egia da liburu hau ez dela helduentzako baina gazteentzako oso komenigarria da, seguruenik gustura irakurriko dutelako.

Julen Zengotitabengoa

2016/11/09

ELURTE AMAIEZINA

Egilea: Agustín Fernández Paz
Izenburua: Elurte amaiezina
Argitaletxea:  Elkar                  
Urtea: 2015                                                                                                                                                  
elurte amaiezina bilaketarekin bat datozen irudiakBost lagunez osatutako idazle kuadrilla batek, telebistarako beldurrezko gidoi bat sortze dauka helburu, eta horretarako basoan ondo isolatuta dagoen hotel batera joatea erabaki du. Baina egun gutxitara elurte bat hurbilduko zaie eta bertatik ezin irten geldituko dira. Bertan daudela, bakoitzak beldurrezko istorioak asmatzea iruditzen zaie ideiarik onena, lanerako laguntza bezala. Baina zergatik ez kontatu hotelean bertan  denbora gutxira azalduko zaien beldurrezko benetako istorioa?
            Egia esan nik uste nuena baino gustukoago izan dut liburu hau. Esan daiteke idazleak, zu, istorio barrura sartzeko ahalegin gutxi egin behar dituela, eta behin barruan zaudela, irakurketa oso arina egiten dela. Liburuari jarriko nion kexa bakarra, istorio laburretako batzuk errepikakorrak egin zaizkidala da. Baina balorazio orokor gisa, nire iritziz irakurketa bat egitea merezi duen liburuetako bat dela esango nuke.
Kattalin Garaizabal
2016eko urriaren 30a


EZEKIEL NORA EZEAN



ezekiel noraezean bilaketarekin bat datozen irudiakIzenburua: Ezekiel Nora Ezean
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Saila: Taupadak
Azaleko irudia: Unai Arana
Sailaren diseinua: Unai Arana


Ezekiel 15 urteko nerabe bat da, ama eta arreba Mariarekin bizi dena. Orain artean, Ezekielek ez du aitaren berririk izan. Eta nerabe orok bezala, burua bere gauzetarako du soilik, harengan soilik pentsatzen du, eta etxean ahalik eta denbora gutxien egotea.
Momentuz, Ezekielek bere bizitza; egunerokoa, normaltasunez jarraituko du, momentu batean, ustekabean, gauza harrigarri bat gertatu arte. Egunero lez, eskolara joango da,  eta eskolatik bueltan, aitarekin egingo du topo.  Hark, beste emazte bat duela esango dio eta baita harekin  alaba bat, esan dionez, lana dela eta, herrira bueltatuko dira bizitzera. Orain artean, Elena dabil Ezekieletaz maitemindua, eta gutxi bada ere, Ezekieli ere hura gustatzen zaio. Baina bat-batean, Elena gustatzeaz gain, beste neskatila bat gustatzen hasiko zaio, Nora; aitaren “alaba”.
Zer gertatuko da Nora eta Elenarekin? Eta aitaren eta amaren arteko erlazioan? Beste aukerarik emango dio Ezekielek aitari?

Niri liburua hau asko gustatu zait, hasiera batean oso erakargarri egin zitzaidalako eta irakurtzen joan naizen heinean nola idatzita dagoen eta espresatzeko modua asko gustatu zaidalako. Badu liburu honen aurretik beste liburu bat, hau historiaren bigarren zatia da. Gainera, gure adinerako oso aproposa den liburu bat iruditzen zait, azken finean nerabe baten istorioa eta egoera kontatzen baitu eta gu momentu hauetan egoera berean edo antzekoan gaude. Eta hainbat gauzataz ohartzeko aukera ematen digu eta beste hainbat gauza kontuan izateko ere.

Amara Bernalte
2016ko azaroaren 3a,

VANIA INDARTSUAREN ABENTURAK

          
VANIA INDARTSUAREN ABENTURAK

Resultado de imagen de vania indartsuaren abenturakLiburua: Vania indartsuaren abenturak                              
Argitaletxea:sm argitaletxea
Idazlea: Otfried Preussler
Urtea: 1990

Errusia santuan, Vasili Grigorevich izeneko nekazari bat bizi da, hiru semeren aita: Gricha, Sacha eta Vania, alegia.
Gricha eta Sacha bi zaharrenak ziren, mutil zintzo eta langileak dira. Aitari etxean eta zoro zelaietan basoan eta ibaian lagunduko diote.
Vania, ordea, familiako hirugarren semea, alfer hutsa da eta indartsua, baina ez dio aitari  inoiz lagunduko, ez baitaki lana zer den ere.
Neguaren amaieran Vaniak 17 urte bete ditu eta familia guztiak bere urteak ospatuko ditu, baina aitak Vaniari sorpresatxo bat emanik etxetik kanporatuko du eta alferkeriak uzten dituenean etxera bueltatuko zela esan dio. Horretarako aitak Vaniari bidaia bat egitea proposatu dio, gizon bat bilakatzeko eta alfer bat ez izateko.

Vania erdi negarrez eta bere aitarekin haserretuta bidaiari ekingo dio, lehenengo hiru egunak baso baten geldi igaroko du, bere aitarekin haserretuta, baina laugarren egunean aitak egin ziona ahaztuta hurrengo herrirantz abiatuko da eta bertan zaldi bat erostea proposatuko du, bertan zaldia erosi eta aurrera jarraituz hiru gizon maltzur pertsona bat erasotuko dute. Vaniak hasieran ikusi ez balu bezala aurrera jarraituko du, baina gauzak horrela ezin utzi, makila gogor bat hartu, buelta eman eta bere indarrarekin hiru maltzur horiek lurrean utziko ditu.
Ba la dakizue nola jarraituko dituen bere abenturak?

Bukatzeko nire iritziz liburu hau hasieran, hau da, Vaniak bere bidaia hasi aurretik, aspergarria iruditu zait, istorioa oso astiro doalako. Baina Vaniak bere bidaia hasi duenean dibertigarria, entretenigarria, eta barregarria iruditu zait,  barregarria batzuetan. Gehien gustatu zaidan zatia Vaniak erreinua lagundu duenean izan da, bertan akzio nahiko dagoelako, eta entretenigarria iruditu zaidalako.


Aitor.H                                                            06/11/2016
              

kritika

OHAR KRITIKOA
IZENBURUA: New York New York
Resultado de imagen de new york new york gotzon garateEGILEA: Gotzon Garate
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA:1988

Gotzon Garatek hamazortzi urtetan New Yorken emango du udaldia, berarentzat New York hiri kilikagarri bat baita, munduko bost bazterretatik itsatsitako kultura, arraza guztietako jendea eta hamaika bizimodu harrigarri ikusiko ditu.  Berak ez dakiena zera da, bertan ez daudela uste bezalako pertsonak,  eta pertsona bakoitzak barruan alde beltz bat duela konturatuko da.

Bertan New York zer arriskutsua den konturatuko da, eta behin ilunduz gero etxean gelditzea hoberena dela ondorioztatuko du, hilketak, drogazaleak, prostitutak, gangsterrak, eta hainbat jende bihotz oneko eta zabala aurkituko ditu pertsonaia papera edukiko dituztenak. Zer gertatuko ote da New Yorken, Euskal Herrian gertatzen ez dena?

Horrelako gai beldurgarriak aztertzen dira, gure gizartean tratatzen ez diren gaiak adibidez bortxaketak, mespretxua, homofobia….irakurlearen ahotan jarriz eta hura zergatik gertatzen den bi aldiz pentsatuz,  hori dela eta gustatu zait hainbeste liburu hau, inoiz jorratzen ez diren gaiak eta normaltasunez hitz egiten ez diren gaiak aintzat hartzen direlako, ongi eta era laburrean kontakizunen gehiengoa irakurtzen hasten zaren momentuan gaia zein den aintzat hartzen duzulako.  Animatu eta murgildu irakurketara.


Itxaso Soria
2016-11-03



Kritika



altxorren kutsa nur bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak: Ivàn Landa
Liburuaren iritzia: Nur eta altxorren kutxa                                   
Argitaletxea: Elkar                                  
                                                                                           
      Liburu honetako protagonista Nur da. Uda da eta Nur surf kanpamentu batera joango da, hainbat lagun egin ditu.

Nur eta bere lagunak hondartzatik abiatuta, Ogoñoko lurmuturreraino, hondartzaren amaieraraino, joango dira. Nurrek beti jakin nahi du zer dagoen punta horren beste aldean: munstroak, krokodiloak, medusak, pirañak, lamiaren bat… altxorren bat agian?

Han dagoen kobazuloan sartu eta gero ur putzu bat aurkitzen dute Nur eta bere lagunek. Zer  izango ote da urez beteriz dagoen putzu hori? Zer egongo ote da putzu horren azpian?

Niri asko gustatu zait liburu hau, oso interesgarria eta dibertigarria izan da. Orriak eta orriak pasatu ahala intriga hori gero eta handiago da eta orduan konturatzen zara liburua dibertigarria eta zure gustukoa dela. Batzuetan ematen du zu liburu horretako protagonista zarela.




                                        Naiara Caballero
   

                           2016/10/08

Kritika

Resultado de imagen de nur eta altxorraren kutxa resumenIZENBURUA: Nur eta altxorraren kutxa
AUTOREA: Toti martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Ivan Landa
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2015

Uda da, eta Nur apuntatu den udalekua hondartzara joango da, baina arratsalde eguzkitsu horretan ez dira olatuak ageriko, beraz monitoreak paddle surf egitea erabakiko du. Nurri inoiz ez zaio asko gustatu kirol hori, berak beti nahiago izan duelako olatuekin jolastea. Unai, Iker eta Sandrarekin osatuko du paddle surf taldea, eta haien artean hitz egiten, Orgoñoko lurmuturrera joan nahi dutela ikusiko dute. Itxurarengatik, hainbat gauza daudela dirudi: krokodiloak, pirañak, munstroak…. Nurrek beti pentsatu izan du bertan hainbat altxor egongo direla, beraz, taldekideekin hitz egin ostean…
Zer egingo du Nurrek? Lurmutur horretara joango da? Altxorrik aurkituko du?

Egia esanda, niri liburu hau ez zait asko gustatu. Niri betidanik gustatu izan zaizkit asko Nurri buruzko liburuak, baina oraingo honetan, pixka bat astuna egin zait liburu hau irakurtzea. Beste aldetik liburua irakurtzeko erraza da, eta erabiltzen duen letra motarekin gehiago.

 Teresa Alvarez
2016/09/15