Kritika


Resultado de imagen de greg liburua

Izenburua: Rodrick-en legea.
Egilea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania.
Bilduma: Gizajo baten egunkaria.



Liburu hau eguneroko bat balitz bezala adierazten da istorioa. Eguneroko hau idazten duen pertsona Greg da, eta berarekin batera pertsonaia garrantzitsuenak bere anaia Rodrick, bere ama eta aita, eta Rowley, bere lagunik onena, dira. Greg pertsona nahiko txiki eta alferra da. Berari mundu honetan gehien gustatzen zaiona etxean geratzea da, bideojokoetan jolasten.
Uda amaitu berri da eta Greg-ek lehenbailehen ahaztu nahiko luke udako hiru hilabeteetan bizi izandako amets gaiztoa, bereziki gertaera bat. Izan ere, bere aitak igerileku batean bere izena emango du, nazkatuta dagoelako uda guztiak telebista ikusten igarotzen duelako. Eta hori gutxi balitz, igerilekuko umeek Greg ez dute bakean utziko; berak hori saihesteko, udaren zati handi bat komun baten barruan igaroko du.
Uda amaitu eta ikasturte berri bat dator, Greg-ek bere eskuan duen guztia egingo du aurreko ikasturtean baino famatuagoa izateko.
Aurten famatuagoa izatea lortu ahalko du? Edo beste ikasturteetan bezala saiakeran huts egingo du?

Liburu hau bilduma handi batekoa da, eta irakurri ditudan guztiak gustatu zaizkit. Greg-ek kontatzen dituen abenturak eta bere egunerokoa ez da bat ere aspergarria. Egia da liburu hau ez dela helduentzako baina gazteentzako oso komenigarria da, seguruenik gustura irakurriko dutelako.

Julen Zengotitabengoa

2016/11/09

Iruzkinak