Nola sortu eta hiltzen dira izarrak?


Lehenik eta behin esan daiteke, kolore gorriz ikusten diren izarrak hotzen dauden izarrak direla, eta urdinak edo zuriak berriz, beroen dauden izarrak dira.

Hasteko esan genezake, eguzkia baino ehunka aldiz astunagoak diren hidrogenoz osatutako molekula-hodei batean duela jatorria izarrak. Grabitate indarraren ondorioz kolapsatu eta gero eta trinkoagoa egiten joango da. Bertan tenperatura eta presioa igo egiten dira, eta denborarekin materia gehiago elkartzen da. Momentu batean daukagun nahasketa hori argia ematen hasi eta azkenean izarrak sortuko da.
como nace una estrella bilaketarekin bat datozen irudiak

Beste alde batetik, izarraren amaierako fasean, argizko bola hori konprimitzen hasiko da, eta tenperatua asko igotzen hasi. Bertan dauden hidrogeno atomoak berotzen hasiko dira eta gutxika hidrogenoa zen hori helio bihurtuko da. Izar hori guztiz helioz osatuta dagoenean hoztu egongo da eta denborarekin zabaltzen edo handiagoa egiten. Izar honek behar beste hotz duenean, berriz ere hasierako prozesua egingo du, hau da, txikitu. Eta berriz hasierako berdina gertatuko da, hau da, orain helioa den elementu hori batu egingo da hurrengo elementua sortu arte, litioa kasu honetan. Horrela joango da burdinera heldu arte, kasu honetan burdinak dentsitate asko duenez, izarrak ezingo du beste elementurik sortu eta horren ondorioz tenperatura berriz igotzean eta materiala horrenbeste konprimitzean, lehertu egingo da. Izarra lehertzean, argi indartsu bat sortzen da eta horri supernoba esaten zaio. Izarrak oso handiak badira, leherketaren ondoren, zulo beltza sortzera heldu daiteke.
Amaitzeko esan daiteke izarraren prozesu guzti honek 10.000 milioi urte behar dituela gutxi gora behera.

Izarraren leherketa                                       Supernoba
explosion de estrellas bilaketarekin bat datozen irudiak  supernova bilaketarekin bat datozen irudiak



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula