Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Martxoa, 2017

Sormenaren indarra 2017

Zertarako balio dute hologramek?

Irudia
Holografia lenterik erabili gabe argazkiak ateratzeko teknika dela esan dezakegu. Teknika berri horrek laser (Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation) izpia erabiltzen du. Beraz, holograma laser izpiaren bidez lortutako irudi tridimentsionala da.

Holografiaren hastapena D. Gabor-ek finkatu zuen 1947an, baina laser-izpia asmatu zen arte ezin izan zen praktikara eraman (1963).

Bi edota hiru dimentsiotako irudia izan arren, holograma errealitate baten islada besterik ez da. Gaur egun, ordenadore, digitalizazio, interaktibitate eta errealitate birtualaren garaian bete-betean sartu garenean, zinea eta artearen arloari dagokionez behintzat, holografia bide ertzean gelditu zaigu. Baina bere barruan misterio eta zientzilarien izerdia gordetzen du.



Non erabiltzen dira?
- Segurtasunerako (billetetan, identifikazio dokumentuetan...=
- Argazkigintzan
- Zinean
- pHa neurtzeko
- Medikuntzan: diagnostikoak erabiltzeko
- Museotan....
- ...






Informazio iturriak:
http://blogs.ua.es/fisica…

Bizitza dago hor kanpoan?

Irudia
Egindako galdera hau askotan egin izan da, eta oraingoan planeta berri batzuei buruz hitz egitera nator.
Orain dela gutxi, lurraren antza duten zazpi exoplanetaz osaturik dagoen sistema berri bat aurkitu dute, eguzkitik 39 argi urtetara dagoen izar baten inguruan. Aurkitutako izar berri hori, M motakoa da, eta M motako izarren kolorea gorria da eta haien xurgatze lerroak metalak, eta titanio oxidoak dira. Esan ahalko genuke, eguzkia, eta izar berri hau pixka bat desberdinak direla, baina astronomoek diotenez, posible da sistema horretako exoplanetek, ur likidoa izatea, orduan, bertan bizitza egongo da? Landareak...




Argazkian, G eguzkia da, eta M izar berria.

Iturria: zientzia.eus

Zergatik izaten dugu zotina?

Irudia
Noiz sortzen da? Zotina urdaila lanean ari denean bakarrik sortzen da. Zergatik?  Urdaila diafragmatik oso gertu kokatuta dago. Diafragma birikak airez betetzeko eta husteko erabiltzen dugun muskulua da, eta birikak airez betetzean diafragma uzkurtu egiten da eta birikak hustean, berriz, zabaldu. Hala, egoera normalean, arnas erritmoa erregularra da. Baina digestio-garaian urdaila gehiegi mugitzen bada, diafragmak kolpeak jasotzen ditu eta, kolpeen ondorioz kontrolik gabe uzkurtu edo zabalduko da, biriketatik aire-kantitate txikiak kanporatuz. Horixe da zotina: biriketatik nahi gabe kanporatzen dugun airea. Zotinaren maiztasuna pertsona bakoitzaren eta urdailaren jardueraren araberakoa da, baina minutuko 2tik 60ra zotin egin ditzakegu eta normalean ez du luze irauten. Hala ere, zenbait kasutan zotina kroniko bihur daiteke eta, orduan, lo egiteko arazo handiak sor daitezke.
Zer egin genezake zotinaren aurrean? - Ur hotzeko baso bete ur edan. - Gorputza aurrera okertu ura edanaz. -Azukar…

Planeta berriak 40 argi urtetara

Irudia
NASA-k lurra bezalako zazpi planeta aurkitu dituzte, beste eguzki sistema batean, guregandik 40 argi urtetara daude, bertan zazpi planetetan egiten den galdera handi bat ea bizirik egongo den da baina hori bano gehiago ardurazen diotena, noiz da, hau da noiz lortuko dugun bertara heltzea. Dakitenez bertako eguzkitik hurbilen dagoen plantak, egun bat irauten du translazio mugimendua egiten, beraz bertan tenperatura beroegiak daude bizia izateko.

Iturria: El pais

Nola berreskuratu tomatearen zaporea?

Irudia
Gaur egungo tomateek zapore gutxi dute; horixe da kontsumitzaileen kexa nagusia. Elikagaiek eta beste sustantzia batzuek dastamenean eta usaimenean eragiten diguten sentsazioa da zaporea. Tomatearen kasuan, dastamena azukreek eta azidoek aktibatzen dute; usaimena, aldiz, konposatu lurrunkorrek. Eta, hain justu ere, konposatu lurrunkorren baitan dago zapore onaren gakoa.

Nazioarteko ikertzaile-talde batek zaporearen azterketa kimiko eta genetiko sakona egin du. Horretarako, 398 tomate-barietateren konposatuen zaporea kuantifikatu dute. Ikerketaren arabera, tomate modernoek zaporearekin erlazionaturiko konposatu gutxiago dituzte barietate zaharragoek baino. Ikertzaileek jakinarazi dute, halaber, aurreikus daitekeela konposatu lurrunkor jakin batzuen maila- eta zapore-aldaketa eragiten duen genea zein den.


Iturria: zientzia.eus

DNA datuak irakurtzea eta erabiltzea posible da?

Irudia
Lumière anaien L'arrivée d'un train à La Ciotat filma (1895) DNA bihurtu dute Columbia Unibertsitateko bi zientzialarik.  Horretarako, kode bitarrean 0 eta 1en bidez adierazitako informazioa DNAren base nitrogenatuetara (A, C, G, T) itzultzen duen algoritmo bat sortu dute. Lehen ere, egin dira antzeko probak, baina akatsak ematen zituzten eta mugatuak ziren. Science aldizkarian azaldu dutenez, ordea, haiek garatutako metodoa erabat fidagarria da eta orain artekoek baino informazio gehiago gordetzeko aukera ematen du. 

Esaterako, beste metodoek akatsa ematen zuten base nitrogenatu bat jarraian askotan errepikatzen bazen. Columbiako ikertzaileek eragozpen hori gainditzea lortu dute, konbinazio horiek beste sekuentzia batzuekin ordezkatuta. Beste hobekuntza batzuk ere egin dituzte, eta DNA Iturria deitu diote garatutako algoritmoari. Hura erabilita egin dute filmaren proba: filmaren kode bitarra kode genetikora itzuli, hura sintetizatzera laborategi batera bidali (Twist Bioscience…

Non aurkitzen da munduko bizitza aztarna zaharrena?

Irudia
Lurra oraindela 4500 milioi urte sartu zen, baina hasieran ez zeukan orain daukan azalaerarik,izan ere, askoz ere tenperatura altuagoak zituen. Azalera horiek  500 milioi urte geroago sortu ziren. Hasiera batean, zientzialarien ustetan, lurrean bizia oraindela 3500 milioi urte sortu zen. Baina gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dira. Horiek, itsas hondoko iturri hidrotermala izandako arroketan daudela ikusi da. Kanadako ipar-ekialdean dagoen Nuvvuagittuq izeneko arroketan aurkitu dituzte arrastoak. Bestalde, 4.290 milioi urte artean dituzte arroka horiek, eta garai hartan itsas hondoko iturri hidrotermalak zirela jotzen da.
http://www.elmundo.es/ciencia/2017/03/01/58b71d2122601d14638b456f.html