Nola berreskuratu tomatearen zaporea?

Gaur egungo tomateek zapore gutxi dute; horixe da kontsumitzaileen kexa nagusia. Elikagaiek eta beste sustantzia batzuek dastamenean eta usaimenean eragiten diguten sentsazioa da zaporea. Tomatearen kasuan, dastamena azukreek eta azidoek aktibatzen dute; usaimena, aldiz, konposatu lurrunkorrek. Eta, hain justu ere, konposatu lurrunkorren baitan dago zapore onaren gakoa.

Nazioarteko ikertzaile-talde batek zaporearen azterketa kimiko eta genetiko sakona egin du. Horretarako, 398 tomate-barietateren konposatuen zaporea kuantifikatu dute. Ikerketaren arabera, tomate modernoek zaporearekin erlazionaturiko konposatu gutxiago dituzte barietate zaharragoek baino. Ikertzaileek jakinarazi dute, halaber, aurreikus daitekeela konposatu lurrunkor jakin batzuen maila- eta zapore-aldaketa eragiten duen genea zein den.


Iturria: zientzia.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula