Faktura elektrikoaren azterketa

Kritika (Griot)

Izenburua: Griot
Idazlea: Jon Arretxe
Marrazkilaria: Cristina Fernández
Argitaletxea: Elkar
griot librurua bilaketarekin bat datozen irudiak

Griot liburuan zehar Afrikako hainbat istorio aurkituko dituzu. Istorio horiei esker ikusiko dugu nola aldaketa handia dagoela gure bizimoduetatik bertako bizimodura eta bertan pertsonak nola tratatzen diren. Esaterako, emakumeak zapalduta daudela edo gizonezkoak emakumeak baino “gehiago” direla. Ikusiko dugu nola pertsona desberdinak, Yassi, Rainotou, Ali, Aso… eta beste hainbat pertsonak beraien bizipenak kontatuko dituzten. Baina historia guztia pertsonek berdin kontatuko dute? Eta zer ikuspuntutik kontatzen du bakoitzak?

Niri liburua asko gustatu zait, izan ere Afrikako jendeak kontatutako historiak dira eta horri esker, istorioen bidez, Afrikako bizimoduari buruz gehiago jakitea lortu dut. Ez nuen uste horren desberdina izango zenik bizitzeko modua edo gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna. Horretaz gain asko gustatu zait beti gure inguruko historiak izan beharrean beste herrialde batzuetara salto egitea. Izan ere horrela beste mota bateko kulturak ezagutzen ditugu.

Kritika(Nur eta banpiroen dantza)


Resultado de imagen de Nur eta banpiroen dantzaTitulua: Nur eta banpiroen dantza
Autorea: Toti Martinez de Lezea
Ilustratzailea: Ivan Landa
Argitaletxea:  Erein
Urtea: 2016
Nur neska alaia da. Oso kreatiboa, eta nola ez, asko gustatuko zaio zinema eta hori inguratzen duen mundu guztia. Horrez gain berak, ez du jakingo zer izan nahi duen nagusitan , horregatik, gidoi bat sortu eta grabatzeko ideia izango du! Nurren amama horretaz oroitzen denean, bere lagun bati eskaintza bat egingo dio, eta eskaintza hau, benetako plato batera joatea izango da, plato horretan banpiroen pelikula bat filmatzen arituko dira momentu hartan, eta bertan hainbat gauza ikasi ostean(eta grabatu ostean), momentu batean, Lukretia, Transilvaniako aktoresa bat ezagutuko dute. Pixka bat arraroa izango da, eta bere kamerinoan sartzean...ZER AURKITUKO DUTE?
Liburu hau ez da izan guztiz nire gustukoa. Nire ustez, liburu bat erakargarria izateko, hainbat ekintza izan behar ditu, eta hori da niri falta izan zaidana. Oso berdina zen denbora guztian. Pixka bat monotonoa egin zait istorioa irakurtzea. Horretaz gain, irakurtzeko erraza da, eta letra mota… erraztasun hori ematen dio.


Teresa Alvarez   2017-04-21

Nun amaitzen dute Ipar Atlantikoko plastikozko zaborrak?


Europako eta Estatu Batuetako Atlantikoko kostetan itsasora botatzen diren plastikoek Artikoan amaitzen dutela erakutsi du egin berri dute ikerketa batek; bereziki, Barents  eta Groenlandiako itsasoetan.

Zientzialariek ondo ezagutzen dituzte plastikoen pilaketak ozeano subtropikaletan. 

Lasterren biraketetan, kostan botatako plastikoak biltzen dira, eta, denborarekin, desegiten eta hondoratzen joaten dira. 

Artikoan, ordea, ez zuten uste halakorik egongo zenik, inguruko kostetan ez baitago populaziorik. Alabaina, orain egindako ikerketan frogatu dute, Ozeano Artikoaren azalaren % 37 erabat garbi dagoen arren, badaudela zaborrez betetako eremuak.


Barents eta Groenlandiako iparraldean eta ekialdean neurtu dituzte plastiko-kontzentrazio handienak. 

Plastiko horren jatorria ere aztertu dute, eta, itsasoan bildutako datuak eta itsas zirkulazioaren ereduak erabilita, ikusi dute Ipar Atlantikoko kostatik iristen direla hara; hau da, Estatu Batuetako ekialdetik eta Europako Atlantikoko kostatik. 
zaborra ipar atlantiko bilaketarekin bat datozen irudiak




Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/ipar-atlantikoko-plastikoek-artikoan-amaitzen-dute/

Kritika tentatzailea

Egilea: Anne Frank
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Izenburua: Anne Franken egunkaria
Argitaletxea:  Erein                                                                                                                                              
anne franken egunerokoa bilaketarekin bat datozen irudiak         Anne Frankek 13 urte ditu bere gurasoek urtebetetze opari gisa egunkari bat ematen diotenean. Tamalez badakigu  zein den bere egoera garai haietan, bigarren gerra mundiala zehazki. Bere familiak aitaren enpresaren atzeko partean dagoen etxean ezkutatzeko beharra izango du, bertatik irten ezinik. Baina horrek ez dizkio Anneri amets egiteko behar dituen hegalak moztuko.
        Liburu hau ez da besteak bezalakoa. Esan dezaket ez dela berdin sentitzen. Bere buruan dauden ideiak, ametsak, maitasunak, pentsamenduak… egoera beste modu batera sentitzeko eta ikusteko aukera ematen digu. 13 urteko neska batek idatzitako egunkari bat dela ikus daiteke bizitzeko, ingurua ikusteko eta gauzak sentitzeko moduan. Nire iritziz liburu hau beharrezkoa den horietako bat da, benetan irakurtzea merezi duena.
Kattalin Garaizabal
2017ko apirilaren 20a


Jaioberrian antibiotikoak hartuta epe luzean kalteak sor ditzake?

Jaioberritan antibiotikoak hartzeak epe luzera ondorio kaltegarriak dituela ondorioztatu du ikerketa batek. Dagoeneko baziren kalte horien ebidentziak, batez ere dosi handitan erabilita, baina oraingoan, saguekin egindako ikerketa batek agerian utzi du dosi txikitan erabilita ere epe luzeko kalteak eragiten dituela osasunean.
Hesteetako mikrobiota eraldatzen du; erantzun immunea erregulatzen duten zitokinen kontzentrazioa handitzen du garunean; hesi hematoentzefalikoaren iragazkortasuna aldatzen du; eta, azkenik, portaera soziala murriztu eta jarrera jazarkorra areagotzen du. Bi sexuetan ikertu dute, eta berdin uzten ditu kalteak epe luzean. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Bestetik, ikusi dute antibiotikoarekin batera probiotiko bat hartu dutenean (Lactobacillus rhamnosus bakterioa), alterazio horietako batzuk partzialki murrizten direla. Baina ikerketa gehiago behar direla aipatu dute, antibiotikoak jaioberriekin erabiltzeak geroko desoreka neuropsikiatrikoetan duten eragina murrizteko balio ote lezakeen frogatzeko.
Ikerketaren egileek nabarmendu dute jada argi dagoela mikrobiotaren konposaketak garunaren funtzioak eraldatzen dituela, jarrera soziala barne. Dagoeneko ikerketa askok erakutsi dute hesteetako bakterioen erabateko gabeziak eragiten duela hesi hematoentzefalikoarearen iragazkortasuna aldatzea, mikrogliaren erantzun immuneak okerrera egitea, mielinizazioa areagotzea, hipotalamoan hiperaktibitatea azaltzea, garunaren neurokimika aldatzea, eta antsietatea eta portaera sozialak murriztea.
Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/haur-txikiei-antibiotikoak-emateak-epe-luzeko-kalt/