Faktura elektrikoaren azterketa

Krokodiloa ohe azpian





Izenburua: Krokodiloa ohe azpian.
Resultado de imagen de kokodrilo bat ohe azpian
Egilea: Mariasun Landa Etxebeste.

Argitaletxea: Alberdania.


Pertsona arrunt bat da istorio honetako protagonista. Bere izena J.J da eta esan dezakegu bere bizitza oso aspergarria dela. Berak oso ohitura arruntak ditu, bere lanbidea arrunta da, bere lagunak arruntak dira, dena, esan dezakegu bizitza oso arrunt bat duela. Bera aspertuta dago bere bizitza hain errepikakorraz, baina egun batean ohetik jaiki eta krokodilo bat bere ohe azpian aurkituko du. Egoera arraro hori ikusita, eta daukan umore berezi horrekin, pozik jarri da egun arrunt bat izango ez duelako. Hasieran azalpen logiko bat aurkitzen saiatzen da, krokodiloa bere ohe azpira zelan heldu den pentsatuz, baina azalpen logikorik ez zuenez, pentsatzen hasten da mirari moduko bat izan dela, bere bizitza arrunt hori aldatzeko nahian. Orduan  krokodiloa maskota moduan hartzea erabaki eta egurrezko etxetxo moduko bat egingo dio bere etxe barruan. Denborarekin konturatuko da krokodiloek ura behar dutela bizi ahal izateko. Istorioak harreman bitxi honen berri ematen digu, amaiera polit batera heldu arte.

Liburu hau nahiko sinplea, baina entretenigarria egiten da eta irakurterraza egin zait. Nik gustura irakurri dut, gehienbat irakurtzeko istorio harrigarria izan delako eta dena oso ondo ulertzen delako. Niri, kontatzeko modua berezi samarra iruditu zait, hori gustukoa izan dut. Ez diet liburu hau pertsona nagusiei gomendatzen, baina nire adina dutenei edo beherakoei liburua gomendatzen diet. Ez da beste munduko gauzarik, baina denbora pasa moduan ondo egongo litzateke.


Julen Zengotitabengoa.

ITSASLABARREKO ETXEA

Idazlea: Miren Agur Meabe Plaza
Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen data: 2001

        Joana 16 urteko neskatila bat da, eta  Garraitzetan bizi da. Nahiko gustuko du bakardadea eta uda garaian itsaslabarrera  joaten da lasaitasun bila. Itsaslabarrean, bere koaderno morean, bizipenak; gertakizunak…. idazten ditu bertan. Inguru hartan, etxe zahar bat dago, eta berekiko jakin-mina du. Amonarengana jotzen du hainbat datu lortzeko, etxearen jabeak Lope de Solaizeta direla eta denbora nahikotxo igarotakoan sute baten ondorioz jabeak hilko direla esango dio. Egun batean bertara sartu eta koadernoa galduko du.
Joana, Alain izeneko mutiko batez “maiteminduta” egongo da. Alainekin egoteko lehenengo aukera izanik, itsaslabarreko etxera sartuko da, koadernoa aurkitzeko aitzakia jarriz. Bertan bi emakumerekin topo egingo dute, eta haiek etxearekiko beste hainbat istorio kontatuko dizkiete. Egun batean barruan daudelarik, sute batek harrapatuko du etxea. Zer gertatuko da Joanarekin? Eta Alainekin?

               Liburu hau nahikotxo gustatu zait, irakurketa nahiko erraza egin zaidala esan dezaket eta liburuak irakurtzera bultzatu nauela esan dezaket. Nahiko erakargarria da, eta oso erraza da historiaren haria jarraitzea. Irakurtzerakoan, “adikzio” txiki bat bezala eragiten du liburuak, izan ere intrigatuta mantentzen dizu momentu oro eta nik behintzat ez nuen espero edo aurreikusten liburuan zehar gertatzen dena. Liburua nahiko misteriotsua da, baina misterioa izateaz gain, badu amodio kutsu bat ere. Joanaren lehenengo amodioa baita eta harentzat gauza berri bat baita.

Amara Bernalte

Zergatik da ona kannabisa kontsumitzea?

Nature Medicine aldizkarian argitaratu duten lan batean esan dute THC kannabinoidea (marihuanaren osagai psikoaktibo nagusia) dosi txikian hartzeak lagun dezakeela zahartzearekin lotutako galera kognitiboari aurre egiten. Dena den, ikertzaileek ohartarazi dute oraindik ezin dela jakin beste espezieetan ere saguetan ikusitako efektua izango duen.
Oro har, kannabinoideak kalte kognitiboekin lotzen badira ere, ez dago argi garuna zahartu ahala nolakoa den eragin hori. Izan ere, beste ikerketa batzuetan ikusi da adinarekin gutxitu egiten dela garuneko endokannabinoideen sistemaren jarduera.
Sagu gazteetan, helduetan eta zaharretan THCaren dosi txikiko tratamendu jarraituak zer eragin duen aztertu dute orain ikertzaileek. Horren ostean ikusi dute sagu gazteetan memoriari eta ikasteko gaitasunari kalte egiten diela, eta, helduetan eta zaharretan, berriz, hobetu. Gainera, frogatu dute hobekuntza hori lotuta dagoela garuneko eremu batean gene-espresioa areagotzearekin. Hain zuzen ere, THCrekin tratatutako sagu helduen eta zaharren gene-espresioa sagu gazteen mailakoa izan zen.
Iturria:zientzia.eus

Kritika (ni, Vera)

Resultado de imagen de ni, vera
Egilea: Itxaso Martin Zapirain
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013, azaroa

Martina, idazle gaztea, momentu txar batetik igaroko da. Bera estutasun batean egongo baita eta  gogo aldarte horrekin Parisera bidaia bat edo bizitzera joatea adibidez, bidaia luze eta gora-beheratsua  bihurtuko zaio. Momentu batzuetan ezingo ditu bere eskuak mugitu. Bere mutil-lagun Peruk momentu oro babestu eta lagunduko du, egoera ulertzen saiatuz, baina Martinari egoerak gainezka egingo dio. Hasieran mesfidati, baina azkenean bere bikotearen laguntzaz, psikologo bati laguntza eskatzeko gai  izango da. Psikologoarekin bilkura horretan ohiko galderak egiten hasiko zaizkio, baina bada galdera bat erantzun barik eta kuriositatez bere buruari erantzuten saiatuko dena. Galdera ea familiako edonori egoera bera pasatzen zaion da.  Momentu horretan familiako kideren bati ea gertatzen zitzaion ikertzen hasiko da. Zer gertatzen da ikerketa horretan, zer misterio berri ezagutuko ditu?

Ikerketa horretan murgiltzean hainbat sentsazio arraro sartu dira nire gorputzean, momentu batzuetan Martina irakurlea izango balitz bezala adierazten baitu idazleak eta horrek Martinaren paperean jartzen laguntzen dizu, egoera gogorretan zure burua aurkituz.  Baina galdetuko duzu, nor da Vera ? edo zer da Vera? Horretarako liburuan murgildu beharko zara, eta zalantzak argitzeko has zaitezke irakurtzen.


Itxaso Soria

Minbiziaren iturri nagusiak?

Orain arte uste izan da minbiziak bi eragile nagusi zituela: norberak ekar lezakeen herentzia eta ingurumena. Baina, 32 minbizi-motaren datu epidemiologikoak eta genomaren sekuentzia aztertuta, ikusi dute minbizien ia bi herenetan azaltzen  diren mutazioak zelula osasuntsuetan DNA erreplikatzean gertatzen diren zorizko akatsak direla. Minbizi-motaren arabera, hiru faktoreetako bat nabarmentzen da.

Minbiziari aurre egiteko modua aldatu beharra dela aurreikusi zein eskatu dute. Orain arte prebentzioan egin da indar handia, baina mutazioak zorizko aldaketen ondorio diren minbizien kasuan detekzio goiztiarra izan daiteke aukera bakarra; detekzio goiztiarra eta ebakuntzaz kentzea, behar den kasuetan. Horrek ez du esan nahi prebentzioa alde batera utzi behar denik, noski; zorizko aldaketak mutazioen ehuneko txiki bat besterik ez diren minbizietan prebentzioak jarrituko du izaten estrategiarik eraginkorrena. 

http://m.zientzia.eus/artikuluak/dna-kopiatzerakoan-ematen-diren-zorizko-akatsak-di

Nolatan sortu ahal ditugu umetoki artifizialak?



Kasu honetan, sortu izan diren umetokiak ardietan izan dira. Aurkumeak izan dira ikerketra hauen helburua. 


Hau, Filadelfiako Haur Ospitaleko ikertzaileek eraman dute aurrera. Haien lana, umetoki artifizial bat sortzea izan da. Horretarako, normala den bezala,  benetako umetoki baten baldintzak imitatzea lortu behar zuten.


Hori ikusita, Poltsa itxi bat egin dute. Likido amniotikoaren antza duen fluido batez beteta dago, eta kumea oxigenoaz eta elikagaiez hasteko sistema vbat dauka bertan. Dena kasuak ematen duen aukerarik naturalean egiten saiatu dira. 

Dagoeneko arkume oso txikiekin probatu dute (23-24 asteko haurrekin), eta 28 egunez han bizitzea lortu dute. Ikertzaileek adierazi dute arkumeen organoek modu egokian garatzen jarraitu dutela, baita birikek eta garunak ere.
Haurrekin erabiltzeko halako umetoki artifiziala lortuko balitz, hilabete batez atzeratuko litzateke une hori, kalteak izateko arriskua limitera eramango zen. Oraingoz, arkumeekin baino ez dute probatu.



Informazio Iturriak:
https://www.nature.com/articles/ncomms15112
http://zientzia.eus/artikuluak/umetoki-artifizial-bat-sortu-dute-arkume-jaioberri/

Seximenduz

seximenduz bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

         Liburu honetan, bi protagonista dauzkagu gure artean. Biak mutilak dira. Lagunak biak baina... oso ezberdinak. Imajina daiteke haien arteko erlazioa, eta ez. Ez dira bikote. Beno, bi mutil dira eta esan bezala, oso ezberdinak, izaeran behintzat. Izan ere, bat, Aitor, oso umoretsua, lotsagabea (jendea ezagutzerakoan) lagunak egiteko erraztasun espeziala dauka, oso soziala da... Bestea, berriz, Unai, guztiz kontrakoa. Berarentzat gordetzen ditu sentimendu eta pasarte guztiak. Eta imajina dezakegun bezala oso lotsatia da. Neskak izango dira arteko ezberdintasun handiena. Batek izan ditu jada gauzatxoak batekin edo beste batekin, lagun moduan izanda bada ere. Baina besteak... hori ere ez. Minimoetara ez da heldu oraindik. Ez da neska bati hitz egitera hurbildu jai giroan edo... Mozkor egonda ez bada. Biek dakite lagunak zertarako dauden eta hortik joango da historia guztia. Esperientzia gabeak, Unaik, ez du amore eman nahiko. Baina badaki horrela ezin duela jarraitu. Ez diola ezer onik ekarriko handiagoa denerako eta arazo moduan ikusiko du hori. Eta oso kezkatuta egongo da. Beraz, lagunak laguntzeko daudenez, batak besteari laguntza eskatuko dio eta irteera emango diote hainbeste kezkatuko dion arazori horri. Horretarako... zer planeatuko dute bi lagunek? Neskarenbat ezagutuko du?

    Gustuko liburua izan dut. Hasieran ez nituen esperantza asko. Izan ere, ez da nik normalean irakurtzen ditudan liburuen artean sartzen. Baina altxorra dakar barruan. Gida forma arraro bat da. Izan ere, liburuan zehar historiarekin batera ligatzeko edo harreman estuak sortzeko edo bilatzeko laguntza ematen dizu modu barregarri eta ironikoan. Gainera, Euskal Herria eta euskaldunoi egiten zaie erreferentzia batzuetan. Idazleak hori transmititu nahi du. Beraz, duda gabe gomendatuko dut liburu hau. Irakurri, merezi du eta!!

Lide Ercilla Martinez

ABARRAK

*Izenburua: Abarrak
*Idazlea: Ebaristo Bustintza
*Argitaletxea: Egin (La Navarra)

Liburu hau hogei istorioz osatuta dago,eta ipuin bakoitzak zerbait erakusten dizu. Niri denak asko gustatu zaizkit, baina gehien gustatu zaidana Peru Makur da.
Peru Makur, agure zahar bat da ,honek  berri bat  entzun du nola erregeari lapurretan egin dioten bitxi asko lapurtuz eta lapurra aurkitzen duenak sari handia izango duen. Berak orduan pentsatuko du bertara joatea eta lau egunez bada ere ondo jatea eta ondoren fusilatua izan arren hobeto zuela hilik egon horrela bizi baino.
abarrak bilaketarekin bat datozen irudiakGaztelura joango da eta denek barre egingo diote  bere itsura eta arropagatik. Erregearengana hurbildu eta lau eguneko epea eskatuko dio lapurrak aurkitzeko. Erregeak bere eskaintza onartuko du eta lau egunean zehar ez duela jateko faltarik izango aginduko dio. Bazkaltzeko orduan agureak esandako hitzekin zerbitzariak urduri jarriko dira,  agureak jatorduengatik esango du, baina zerbitzariek lapurrengatik dela usteko dute.  Zerbitzari lapurrek agureari aitortzen diote, baina mesedez erregeari  ezer ez esateko eskatzen diote. Agureak bitxiak erregeari ematen dizkio eta honek azken mesedea eskatzen dio, esatea bere emazteak neska edo mutila izango duen. Hor ere agureak zorte ona izango du, erregearen nahia beteko baitu. Horrelako istorio gehiago nahi badituzu irakurri!


Niri istorio hauek asko gustatu zaizkit zeren eta berauek oso barregarriak iruditu zaizkit eta bertan kontatzen dutena oso entretenigarria da. Errez irakurtzen den liburua da eta ez da denbora asko behar istorio bat edo bi irakurtzeko.


Ander Arrasate Iriondo
2017-04-19