Seximenduz

seximenduz bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

         Liburu honetan, bi protagonista dauzkagu gure artean. Biak mutilak dira. Lagunak biak baina... oso ezberdinak. Imajina daiteke haien arteko erlazioa, eta ez. Ez dira bikote. Beno, bi mutil dira eta esan bezala, oso ezberdinak, izaeran behintzat. Izan ere, bat, Aitor, oso umoretsua, lotsagabea (jendea ezagutzerakoan) lagunak egiteko erraztasun espeziala dauka, oso soziala da... Bestea, berriz, Unai, guztiz kontrakoa. Berarentzat gordetzen ditu sentimendu eta pasarte guztiak. Eta imajina dezakegun bezala oso lotsatia da. Neskak izango dira arteko ezberdintasun handiena. Batek izan ditu jada gauzatxoak batekin edo beste batekin, lagun moduan izanda bada ere. Baina besteak... hori ere ez. Minimoetara ez da heldu oraindik. Ez da neska bati hitz egitera hurbildu jai giroan edo... Mozkor egonda ez bada. Biek dakite lagunak zertarako dauden eta hortik joango da historia guztia. Esperientzia gabeak, Unaik, ez du amore eman nahiko. Baina badaki horrela ezin duela jarraitu. Ez diola ezer onik ekarriko handiagoa denerako eta arazo moduan ikusiko du hori. Eta oso kezkatuta egongo da. Beraz, lagunak laguntzeko daudenez, batak besteari laguntza eskatuko dio eta irteera emango diote hainbeste kezkatuko dion arazori horri. Horretarako... zer planeatuko dute bi lagunek? Neskarenbat ezagutuko du?

    Gustuko liburua izan dut. Hasieran ez nituen esperantza asko. Izan ere, ez da nik normalean irakurtzen ditudan liburuen artean sartzen. Baina altxorra dakar barruan. Gida forma arraro bat da. Izan ere, liburuan zehar historiarekin batera ligatzeko edo harreman estuak sortzeko edo bilatzeko laguntza ematen dizu modu barregarri eta ironikoan. Gainera, Euskal Herria eta euskaldunoi egiten zaie erreferentzia batzuetan. Idazleak hori transmititu nahi du. Beraz, duda gabe gomendatuko dut liburu hau. Irakurri, merezi du eta!!

Lide Ercilla Martinez

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula