Zergatik da ona kannabisa kontsumitzea?

Nature Medicine aldizkarian argitaratu duten lan batean esan dute THC kannabinoidea (marihuanaren osagai psikoaktibo nagusia) dosi txikian hartzeak lagun dezakeela zahartzearekin lotutako galera kognitiboari aurre egiten. Dena den, ikertzaileek ohartarazi dute oraindik ezin dela jakin beste espezieetan ere saguetan ikusitako efektua izango duen.
Oro har, kannabinoideak kalte kognitiboekin lotzen badira ere, ez dago argi garuna zahartu ahala nolakoa den eragin hori. Izan ere, beste ikerketa batzuetan ikusi da adinarekin gutxitu egiten dela garuneko endokannabinoideen sistemaren jarduera.
Sagu gazteetan, helduetan eta zaharretan THCaren dosi txikiko tratamendu jarraituak zer eragin duen aztertu dute orain ikertzaileek. Horren ostean ikusi dute sagu gazteetan memoriari eta ikasteko gaitasunari kalte egiten diela, eta, helduetan eta zaharretan, berriz, hobetu. Gainera, frogatu dute hobekuntza hori lotuta dagoela garuneko eremu batean gene-espresioa areagotzearekin. Hain zuzen ere, THCrekin tratatutako sagu helduen eta zaharren gene-espresioa sagu gazteen mailakoa izan zen.
Iturria:zientzia.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula