Faktura elektrikoaren azterketa

Maitasuna besterik ez





Argitaletxea: elkar
Egilea:Marliese Arold
Itzultzailea: Pello Zabaleta
Argitarapen data: 2004, martxoa

maitasuna besterik ez bilaketarekin bat datozen irudiak Sandra, neska ausart bat da. 15- 16 urteko neska bat gutxi gorabehera. Protagonistak 3 lagun ditu, Isabel, Jane eta Thomas. Isabel eta Jane, batera daude aspalditik. Baina, Thomas eta Sandra, hasi berriak dira elkarrekin eta neskak, Sandrak, burua apur bat nahasia du. Ez du benetan maitasuna deritzon sentimendu kiskalgarri hori sentitzen. Egun txar bat izango zelakoan, Sandrak ez dio garrantzirik ematen.


Egun batean, Thomasek, antzerki taldera gonbitatuko du Sandra. Bera pozik joaten da izan ere, oso gustuko du antzeztea. Bertan, Meike izeneko neska harrigarri bat ezagutzen du eta mireste puntu batetara helduko da Sandra. Ez du jakingo zer gertatzen zaion baina bera gertu dagoenean, asko kostuko zaio hitz egitea eta oso urduri jarriko da. Ez dagoenean aldiz, ezin izango du burutik kendu. Bat-batean, maiteminduta dagoela konturatuko da. Baina neska batez? Eta zer esango dute ingurukoek? Eta Thomasek? Zer gertatuko da? Ergelarena egingo du eta bere pentsamenduak oker daudela pentsatuz, Thomasekin jarraituko du edo Meikerekin joango da?

Niri liburu hau, izugarri gustatu zait. Hasieran, ez zitzaidala asko gustatuko pentsatzen nuen baina oker nengoen, hasi eta ezin zara geratu. Oso kitzikagarria da eta behin hasita, amaitu arte zaude irakurtzen. Horretaz gain gertatzen dena oso normala den istorio bat ikusten dut, hau da, edozeini gerta dakiokeen “arazo” bat. Beraz, zuk sentitzen duzunarekin alderatzen duzu askotan nik bai behintzat. Eta horrela jabetzen zara ia benetan neskak gustuko dituzun edo ez, nik mutilak ditut gustuko. Oso-oso liburu ona benetan.

Urtegi Misteriotsua


Izenburua: Urtegi Misteriotsua
Idazlea:Aitor Arana
Argitaletxea: Elkar

Mikel, 12 urteko mutiko gaztea izango da protagonista,  anaia bikia du,  Iker . Ama garaia, ilegorria, gaztea, bihotz onekoa eta oso atsegina izango da. Aita Txomin, eta txakur bat izango dute Troski.

urtegi misteriotsua bilaketarekin bat datozen irudiakEgun batean anaia biak amaren baimenik gabe, etxe ondoan dagoen urmaelera urbiltzen dira. Ikerri kalanbre edo sain tiratu batek eman, eta ito egingo da. Mikelek anaia itotzerakoan animalia bereziak ikusiko ditu uretan.
Iker itotzen  da, baina bere arima galdu egingo da, eta Mikelek uste du urmaeleko animaliek zerikusia dutela.
Ikerren arima Troskiren bidez komunikatzen da, baina nagusiek ez diote Mikeli sinisten.
Familia honek aitona bat hartzen dute familiarik ez  baitu eta aitona hau altxor bilatzailea da. Aitonak soilik sinisten dio Mikeli eta hainbat proiektu aurrera ateratzen hasiko dira.
Ikerren arima zergatik dago oraindik urmaelean?
Zertzuk dira Mikelek ikusitako animalia horiek?

Niri liburu hau hasieratik asko gustatu zait zeren eta oso entretenigarria izateaz gain oso erraz irakurtzen da. Horrez gain, errealitatea eta fikzioa nahasten dituenez, liburua oso erakargarria egin zait.
Ander Arrasate Iriondo

2017-08-25

ASTOA ETA LAUROK EUSKAL HERRIAN ZEHAR


IMG_2280.JPG

EGILEA: Agustin Egurrola
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Gaztaro


Liburu hau bikote abenturazale baten istorioa izango da. Euskal Herriko bazter ezkutuenak ezagutzeko jakin mina izango dute, horregatik, hemendik ibilaldi bat egitea pentsatu baitute. Oso argi izango dute eta inork ez ditu iritziz aldatuko. Izan ere, seme txiki bat dute, hargatik, bera janaria, arropa, kanpin denda… horrek guztiak eramateko zerbait beharko dute. Asto bat beharko dutela pentsatuko dute.


  Gizon euskalduna baina emazte ingelesa. Euskal Herriko bazter guztietan turista bezala hartuko dituzte. Gizonak kontatuko ditu ibilaldi horretan gertatuko diren gauzatxoak eta hainbat arazo. Aldapan gora eta aldapan behera ibiliko dira hainbat egunez. Bukatzeko, astoari zauriak irtengo zaizkio saihetsetan eta sabel azpian. Horrez gain, beste hainbat arazo izango dituzte. Zer egingo dute arazo horiek konpontzeko? Ibilaldi gogor horren ondoren, beraien lehenengo bizitza bizitzera bueltatuko dira?

Nire ustez, liburu honetako interesgarriena gaia izan da. Hasieran pixka bat errepikakorra egiten zitzaidan, baina irakurtzen jarraitzen nuen bitartean, interesgarriagoa iruditzen zitzaidan. Oso ondo dago, ibilbidea nondik norakoa den esaten du eta horrela, beste hainbat herri ezagutzeko aukera daukazu, behintzat beraien izenak.


Izenburua: LEPOAN HARTU                                                      
Idazlea: John Andueza


Argitaletxea: Elkar

Azaleko Irudia: Lander Ayllón                                                  
Sailaren Diseinua: Unai Arana
Liburuaren argitalpena: Jon Andueza Altuna
Liburu honen argitalpena: Elkarlanean S.L. 2016. urtean.



Uda amaituta, Donostiako Bilintx institutuan, lanean hasteko garaia iritsiko da. Liburu honetako protagonista, Bilintx institutuko Atxio izango da, bere adineko gazteekin batera, laugarren mailakoak. Egun batean, futbol txapelketa bat dagoela ikusiko dute, eta nola ez, Bilintx Institutukoak apuntatu egingo dira, futbola delako beraiei gehien gustatzen zaiena.
Probak egingo dituzte, taldean nortzuk sartuko diren jakiteko, eta fundamentu gabeko talde bat osatuko dute mutilek bakarrik sortua. Hori dela eta, neskak amorratu egingo dira, baztertuak izango direlako, eta edozer egingo dute talde horretan neskak egon daitezen lortzeko. Lortuko al dute neskek taldean sartzea? Eta fundamentu gabeko talde hori hobetzea eta txapelketa irabaztea lortuko al dute?  

Hasiera batean, liburua nahiko astuna izan zait, ez delako historia barruan sartzen bigarren edo ia hirugarren kapituluraino. Baina kapitulu horietatik aurrera asko gustatu zait. Historia entretenigarria da, beraz, oso erraza da irakurtzeko. Gainera idazlea zure ondoan dagoela dirudi, bere iritzia ematen duelako historiatik aparte. Liburu gomendagarria da, benetan, jende askori gustatuko litzaiokeela uste dut.


Koldo Ugalde
2017-09-14

Tinta-bihotz





Izenburua: Tinta-bihotz

Egilea: Cornelia Funke

Itzulpena: Naroa Zubillaga

Argitaletxea: Elkar

Mo liburu honen protagonista izango da, bere alaba Meggierekin batera. Meggieren aitak duen berezitasunetako bat “liburuen medikua” dela  izango da eta historian zehar ohartuko gara nola  neskatoak liburuekin erlazionatuta dagoen bitxikeria bat ere izango duela. Mok liburuengatik duen erlaziogatik, bere alabari liburu desberdinak  erakutsi eta irakurriko dizkio. Meggiek liburu pila bat irakurriko ditu eta bere aitaren berezitasunarekin  zer ikusia duen zerbait izango du. Alabak ez du horri buruz ezer jakingo egun euritsu batean Sutontzi izeneko gizon bat beraien etxean agertu arte. Momentu horretatik aurrera Meggieren bizitza eta bizitza guztiz aldatuko da eta abenturaz beteko da bere eguneroko bizitza. Zer esan nahiko du liburuen medikua dela? Nor izango da Sutontzi izeneko gizon hori?


Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta normalena ohituta gauden liburuetatik desberdina den. Asko gustatu zaidan alderdi bat misterio puntu bat duela izan da, izan ere, lehengo momentutik intrigaz beteta dagoen liburu bat delako, ez dakizu nor den Sutontzi eta zein den beraien etxean agertzeko arrazoia. Gainera, beste liburu batzuetan gertatzen den moduan, ez duzu espero zer gertatuko den.


Garazi Berrio-Otxoa
2017/9/13

Efektu bereziak

Resultado de imagen de efektu bereziakTitulua: Efektu bereziak
Autorea: Jordi Sierra I Fabra
Itzultzailea: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016
Antonio, Bartzelonan bizi den gazte bat da. Bera, atletismo sailean onena dela esan dezakegu. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroko lasterketetan, baina, azkenengo urtean, ez du jarraituko aurrera egiten. Orain, joko olinpikoetara joateko plaza lortu ahal izateko, karrera bat egin beharko du. Berak, ez du segurtasun handirik beregan. Postua lortu nahiko du, baina lasterketa galtzeko beldurrez. Batez ere  beldur hori, ingurukoengandik etorriko da, familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik sentitzen duen presioagatik. Bere entrenatzaileak gauza berri bat proposatuko dio, substantzia berri bat. Horrez gain, bere inguruan asko ikusten den droga bat dela esanez “konbentzituko” dute.
Lasterketa helduko da, eta berak ez du jakingo zer egin. Alde batetik arrakasta, baina  bestetik porrot egiteko aukera. Zein bide hartuko du Antoniok?


Liburu hau esan ahalko nuke, hasieratik gustatu zaidala. Titulua irakurri nuen momentutik liburua irakurtzeko gogoak etorri zitzaizkidan. Ez zen nire prototipoa, baina esan beharra daukat asko gustatu zaidala. Irakurtzeko gogoak nituen, eta azkenean hori da liburu batek lortu behar duena. Irakurtzen ari den pertsona hori, “erakarri”.

Teresa Alvarez

2017- 09- 12

Ingurumena

leku-jakin-batean-ingurumena-babesteak-beste-batea


Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kaltegarriak izan daitezke urrutiko beste toki batzuentzat. Horregatik kalte horiek kontuan hartu beharko lirakete. Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu, tartean, klima aldaketa ikertzeko BC3 zentroko Unai Pascual eta Eneko Garmendia. Guzti horrek garapen jasangarriaren helburuak arriskuan jartzen dituela ondorioztatu dute. Horregatik gure ingurumena zaindu beharko genuke.

Iturria: zientzia.eus

Gizakien eta roboten gizarte baterantz

   Robotikan eta adimen artifizialean azken urteetan aurrera etra diren aurrerapenekin, gero eta handiagoa da makinen autonomia eta adimena. Horrek, beraien etika eta gehiago egiteko beharra handitzea bermatzen du. Hori dela eta, gobernu asko eta haibat erakunde ere araudiak egiten ari dira.

   Lehenengoa 3 legeak, duela 65 urte Isaac Asimov idazleak aurkeztu zituen 1) Robotak ez dio gizakiari kalte egingo, eta saihestuko du gizakia kaltetua izatea; 2) Robotak gizakiak emandako aginduak beteko ditu, eta 3) Robotak bere burua babestuko du.
robotika bilaketarekin bat datozen irudiak

informazio iturria: zientzia.eus

Juno misioak zikloak eta magnetismo masiboa aurkitu ditu Jupiterren

Juno misio espaziala, 2011.urtan abiatu zen Jupiter planetarantz. Planetara gerturatzean, ikuspegi berriak eskaini ditu Junok: poloen gainetik pasa da, eta 5.000 kilimetrora dagoen hodei-geruza batera barneratu da, eta ekaitz honen irudia "kaotikoa" bezala deskribatu dute ikertzaileek. Jupiterreko poloak, egitura obal distiratsuez beteta ageri da, egitura horiek, zikloiak direla ikusi dute, eta 1.400 km-ko diametroa izan dezake.

Irudia: http://zientzia.eus/site_media/photologue/photos/Jupiterren%20poloak.jpg

Informazio iturria: zientzia .eus

Euskadiko marketing online agentziak onenen parean gaude

   Bilboko enpresa batek, Google Analytics Partners Summitn ekitaldian parte hartu zuten, San Frantziskon. Bertan, Euskal Herriko beste enpresa batekin topo egin zuten. Hainbat proiektu aurkeztu ondoren, ta sarituak izan ondoren, hurrengo urteko berriak jakiteko pribilegioa izango dute. 


Iñaki Gorostiza eta Iñaki Garcia, Bilboko Lin3S enpresako ordezkariak. Argazkia: Lin3S

Iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak

Cassini 1997-2017


1997ko urriaren 14an atera zen Cañaveral Lurretik, zazpi urte iraun zuen Saturnora iristen, eta beste hamahiru urtez ibili da Saturnoren eta haren eraztun eta ilargien sekretuak argitzen. Cassinik arrakastaz bete du hogei urteko misioa. 2017ko irailaren 15ean desagertuko da Saturnotik.

EHUko Planeta Taldeko zuzendariak dioenez, misiorik hoberena izan da eta oso ondo atera dela dio.
Informazio-iturria: 




Ongi etorri 2017-2018 ikasturtea!

Aupa!
Ni Ane naiz, haurten DBH3. mailan hasi naiz. Gogotsu hasi dut ikasturtea, gauza berriak ikasteko eta ondo pasatzeko asmoz.

Urte berri bat hasi dugu!

Hasi berri dugu ikasturte berria, gogotsu gaude denok.


      DBH3 adarretatik heltzeko irrikitan nago. Erronka berriak, ikaskide berriak, urte berri bat. Urtea ondo joango delakoan aupa 2017-2018!

Ikasturte berriari ongi etorria!

Beste urte batzuk aurrera, heldu gara DBH-3 ra. Esperientzia eta erronka berriak ditut aurean, eta horrez gain, asko ikastea eta ondo pasatzea dut helburu.

Ikastolara bueltan!

Kaixo guztioi, Zoe naiz.
Aurten Dbh-3. maila hasi dut eta espero dut gauza berriak ikastea. Gainera, pertsona gutxi gara, horregatik, gauza gehiago ikasteko prest nago.


Ikasturte berriari sarrera

Aurreko ikasturtetan besala, DBH3an ondo pasatzea espero dut. Eta aurten ere ikasturtea aurrera eramatea.