Efektu bereziak

Resultado de imagen de efektu bereziakTitulua: Efektu bereziak
Autorea: Jordi Sierra I Fabra
Itzultzailea: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016
Antonio, Bartzelonan bizi den gazte bat da. Bera, atletismo sailean onena dela esan dezakegu. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroko lasterketetan, baina, azkenengo urtean, ez du jarraituko aurrera egiten. Orain, joko olinpikoetara joateko plaza lortu ahal izateko, karrera bat egin beharko du. Berak, ez du segurtasun handirik beregan. Postua lortu nahiko du, baina lasterketa galtzeko beldurrez. Batez ere  beldur hori, ingurukoengandik etorriko da, familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik sentitzen duen presioagatik. Bere entrenatzaileak gauza berri bat proposatuko dio, substantzia berri bat. Horrez gain, bere inguruan asko ikusten den droga bat dela esanez “konbentzituko” dute.
Lasterketa helduko da, eta berak ez du jakingo zer egin. Alde batetik arrakasta, baina  bestetik porrot egiteko aukera. Zein bide hartuko du Antoniok?


Liburu hau esan ahalko nuke, hasieratik gustatu zaidala. Titulua irakurri nuen momentutik liburua irakurtzeko gogoak etorri zitzaizkidan. Ez zen nire prototipoa, baina esan beharra daukat asko gustatu zaidala. Irakurtzeko gogoak nituen, eta azkenean hori da liburu batek lortu behar duena. Irakurtzen ari den pertsona hori, “erakarri”.

Teresa Alvarez

2017- 09- 12

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula