Izenburua: LEPOAN HARTU                                                      
Idazlea: John Andueza


Argitaletxea: Elkar

Azaleko Irudia: Lander Ayllón                                                  
Sailaren Diseinua: Unai Arana
Liburuaren argitalpena: Jon Andueza Altuna
Liburu honen argitalpena: Elkarlanean S.L. 2016. urtean.



Uda amaituta, Donostiako Bilintx institutuan, lanean hasteko garaia iritsiko da. Liburu honetako protagonista, Bilintx institutuko Atxio izango da, bere adineko gazteekin batera, laugarren mailakoak. Egun batean, futbol txapelketa bat dagoela ikusiko dute, eta nola ez, Bilintx Institutukoak apuntatu egingo dira, futbola delako beraiei gehien gustatzen zaiena.
Probak egingo dituzte, taldean nortzuk sartuko diren jakiteko, eta fundamentu gabeko talde bat osatuko dute mutilek bakarrik sortua. Hori dela eta, neskak amorratu egingo dira, baztertuak izango direlako, eta edozer egingo dute talde horretan neskak egon daitezen lortzeko. Lortuko al dute neskek taldean sartzea? Eta fundamentu gabeko talde hori hobetzea eta txapelketa irabaztea lortuko al dute?  

Hasiera batean, liburua nahiko astuna izan zait, ez delako historia barruan sartzen bigarren edo ia hirugarren kapituluraino. Baina kapitulu horietatik aurrera asko gustatu zait. Historia entretenigarria da, beraz, oso erraza da irakurtzeko. Gainera idazlea zure ondoan dagoela dirudi, bere iritzia ematen duelako historiatik aparte. Liburu gomendagarria da, benetan, jende askori gustatuko litzaiokeela uste dut.


Koldo Ugalde
2017-09-14

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula