Faktura elektrikoaren azterketa

Harry Potter eta sorgin harria

harry potter eta sorgin harria bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: J.K. Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Urtea: 1997
Argitaletxea: Salamandra

Liburu honek, Harry Potterren istorioa kontatzen digu. Harry-k, 11 urte ditu, eta bere osaba izebekin bizi da Prived Driveko 4. etxean. Han ez da bat ere pozik bizi, izan ere, bere osaba izebak eta lehengusuak ez dute Harry maite. Baina Harryren bizitza betirako aldatuko da. Egun batean, gure protagonistaren etxera. karta berezi batzuk elduko baitira, honela, Harry-k mago bat dela jakingo du, izan ere karta arraro horiek, Hogwarts, magia eskolako kartak izango baitira, izan ere, Harry-k eskola horretan ikasketak hasiko baititu. Han lagun asko egingo ditu, Ron Weasly eta Hermione Granger adibidez. Zer abentura biziko dituzte Harry-k eta bere lagunek?

Nire iritziz, liburu hau asko gustatu zait, gaur egun klasiko bat da eta liburuek duten fama, oso merezia dutela iruditu zait liburu hau irakurri ostean. Irakurtzen zauden bitartean, historiaren barruan mantentzen zaitu, pertsonaiak oso lortuta daude. Liburu hauek nagusi eta gazteek disfrutatzeko egina dago, eta hainbat jarraitzaile ditu mundutik zehar.

Elaia Martínez Turrión
2017/10/25

Nora ez dakizu hori


Izenburura: Nora ez dakizu hori
Idazlea: Irati Jimenez
Urtea: 2009
Argitaletxea: Elkar

nora ez dakizun hori bilaketarekin bat datozen irudiak     Martin hamabost urtez egon zen munduko toki batetik beste batera joaten, eta leku horietan guztietan argazkiak ateratzen. Baina orain Bilbora bueltatuko da, bertan kanpoan egon den denboran atera dituen argazki erakustea bat egingo duelako.

    Bere ama beste gizon batekin irteten hasi zen Martin txikia zenean. Bere ama beranduago hil egin zen eta hortik aurrera, bere amaren bikotekidea egon zen Martinen kargu.

    Martinek hamabost urte horietan ateratako argazki horietako batzuek gauza berezi bat dutela konturatuko da, eta bere amaren bikotea izan zenari erakustea erabakiko du. Bost argazki horietan agertuko den gauza arraroa hau izango da: denak herrialde desberdinetan ateratakoak izango direla, baina neska berdina agertuko dela. Nor da neska hori? Elkar ezagutzea lortuko dute?

        Niri liburu hau asko gustatu zait. Aitortu beharra daukat hasieran zaila egin zitzaidala liburura ulertzea gora-behera asko dituelako, eta kapituluaren arabera pertsona desberdin batek narratzen du. Baina ohituz gero ulertzea lortzen da. Niri pila bat gustatzen zaizkit beldurrezko eta misteriozko ipuinak eta honek denetarik dauka.

GIZAJO BATEN EGUNKARIA, HAUXE BESTERIK EZ NUEN BEHAR KRITIKA

Gizajo baten Egunkaria

Izenburua: Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea
Autorea: Jeff Kinney
gizajo baten egunkaria 3 bilaketarekin bat datozen irudiakArgitaletxea: Alberdania
Itzultzailea: Miren Arratibel

 Liburu honetan, familia bat azaltzen da eta protagonista Greg Heffley izango da. Bere ama, aita, neba nagusia ( Rodrick) eta Mannyrekin (neba txikia) biziko da. Gregek aurtengo uda oso gaizki pasatuko du eta ahaztu nahian egongo da berari beti gauza txarrak gertatuko zaizkiolako. Greg-ek lagun on bat du eta lagun horren izena Rowly da.
 Liburu honetan, Greg-ek kontatuko du bere uda oso txarra izango dela eta hainbat gauza gertatuko zaizkiola.  Gertatzen zaion gauzarik garrantzitsuena izango da,  Gregek bere aitarekin arazoak izango dituela. Hau da, berarekin ez da ondo konponduko.
 Zer gertatuko da? Bere aita eta biak ondo jarraituko dute? Edo, bakoitza bere aldetik joango da?

 Nire ustez oso liburu dibertigarria da, gainera irakurtzeko erraza eta polita da. Liburu honek, bilduma handi bat du. Horren ondorioz, denak irakurri ondoren konturatu naiz, ipuin laburretan istorio handiak egin daitezkeela eta horiek irakurri daitezkeela.
 Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, asko dibertituko zarelako eta ondo pasatuz gero gauza gehiago ikasten direlako.


Zoe Igartiburu, 2017-09-07

Itsaslabarreko etxea

Izenburua: Itsaslabarreko etxea


Egilea: Miren Agur Meabe
Itsaslabarreko etxea bilaketarekin bat datozen irudiak


Elkartea: Topaleku

Argitaratze Data: 2002


Joanak bere esperientzia denak koaderno morean idazten ditu, eta hori da berak egin zuena 16 urte zitueneko udan. Orain Joana atzera begiratzen hasiko da.  Bera itsaslabarrera joaten hasiko da bakardade eta lasaitasun bila, baina han, inoiz espero ez zituen gauzak aurkituko ditu. Egun batean Itsaslabarrean dagoela eta euritik babesteko leku baten bila doala etxe bat aurkituko du. Baina zer egongo ote da etxean? Norena izango da? Horrez gain berak uda hartan maitasuna ezagutuko du, baina horrekin batera misterioa beldurra eta heriotza ere.  Non bukatuko du joanaren koaderno moreak? Zer pasatuko da bere amodioarekin?


 Nire iritziz liburu oso interesgarria izan da. Irakurtzen hasi  eta bukatzeko ahaleginak egin behar zenituen, izan ere, zer gertatuko zen jakin-minarekin geratzen zinen. Egia esanda pixka bat tristea eta mingarria izan da baina oso polita iruditu zait istorioa.