Sare sozialetan eta bazkideekiko harremanetan euskara erabiltzen hasi da Osasuna



Euskarazko berariazko profilak jarri ditu abian Twitterren eta Facebooken; aldi berean, webguneko eduki guztia euskaraz jarri du eskuragarri.
Osasunaren Twitterreko profila euskaraz. Argazkia: @caosasuna_eus


Osasunak, klubeko estatutuek eskatzen duten elebitasunari jarraikiz, euskara hutsean jardungo duten Twitter eta Facebook kontuak jarri ditu abian astelehen honetan. Horrez gain, webgune ofizialeko eduki guztia ere euskaraz izango du eskuragarri hemendik aurrera hala nahi duenak.
Aldi berean, klub gorritxoak zehaztu duenez, bere bazkideekin harremanetan aritzeko garaian hizkuntza horretan (euskara) aritzeko aukera ere zabaldu du. Horrenbestez, klubarekin harremanetan jarri nahi duen pertsona orok "euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango du".
Modu horretan, bete Osasunak bete egiten du bere estatutuen 5. artikuluan jasotzen dena: "Osasunaren berezko hizkuntzak gaztelania eta euskara dira, eta klubean haien erabilera normaltasunez emango da: barne eta kanpoko komunikazioan… elebitasunaren erabilerari lehentasuna emanez".
Iturria: www.eitb.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula