Zer gertatuko da urez beteta dagoen globo bati beheko aldean kandel bat piztuta jartzen badugu? Eta globoa ur gabe jartzen baldin badugu?



Ikerketa galdera:

Zer gertatuko da urez beteta dagoen globo bati beheko aldean kandel bat piztuta jartzen badugu?

Hipotesia:

Nik uste dut, globoa kandelaren gainean jartzerakoan (airearekin soilik), goloboa esplotatu egingo dela uste dut, zeren eta globoaren barrualdean airea, oxigenoa dago eta suaren nahastean errekuntza bat gertatuko dela, suak globoaren goma erreko du eta ondorioz esplotatuko dela airea eta sua kontaktuak daudelako. Eta globoa urarekin nahastuta dagoenena ez dela esplotatuko uste dut zeren eta, nahiz eta globoaren gomak sua ikutu barrualdean ura dago eta ura eta sua ez dira konbatibleak hau da, nahiz eta nahastu urak beti irabaziko dio urari beren propietatearengatik.

Materiala:

- Ura
- Globoak
- Kandela
- Mexeroa

Urratsak:

1- Lehenengo kandela piztu eta globoa puztua (airearekin soilik)
2- Ondoren globoari korapilo bat egin eta kandelaren gainean jarri.
3- Gero, beste globo bat hartu eta urez bete, (erditik  gutxi gorabehera).
4- Azkenik globoari korapilo bat egin eta apurka-apurka kandelara hurbildu. Zer gertatuko da?........



Bideoak:








Ondorioa:

Globoa urarekin, kandelaren gainean jartzen badugu ez da esplotatuko zeren eta, globoan dagoen urak kandelaren beroa xurgatuko du, eta gainera suaren tenperatura, uran jarraian transmitituko da  eta ez da plastikotik pasatuko, beraz ez da plastikoa erreko eta ondorioz ez da globoa esplotatuko. Gainera globoa gainazalean gora eta behera egingo du, ondorioz beroa gomatik ihes egingo du eta ez da globoa esplotatuko. Baina denbora asko jartzen badugu, ura berotu egingo da eta globoa esplotatuko da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula