Zientzia txokoa


Galdera:

Zer gertatzen da, baso bat ur beroarekin dugunean eta bestea ur hotzarekin dugunean koloranteak botatzen dizkiogunean?

Hipotesia:

Nire iritziz ez da ezer gertatuko, izan ere biek ur kantitate berdina izango dute eta kolorantea ere berdina izango da.

Materialak:

- bi baso bete ur
- kolorantea

Ondorioak:

Honekin guztiaren ondoriozta dezakegu, ur beroz beteriko basoan botatako kolorantea, kasu honetan berdea/urdina azkarrago disolbatzen dela. Jakin badakigunez, edozein materiatan molekulak daude eta tenperaturaren arabera hauek azkarrago edo motelago mugitzen dira. Ur berotan molekulak ur hotzetan baino bizkorrago mugitzen dira eta norabide guztietara, horregatik, kolorantea botatzerakoan ur berotan bizkorrago disolbatuko da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula