Harry Potter eta sekretuen ganbera

Harry Potter eta sekretuen ganbera bilaketarekin bat datozen irudiak
Harry Potter eta sekretuen ganbera
Idazlea: J. K. Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Bilduma: Harry Potter
Argitaletxea: Elkarlanean eta Salamandra


Lord Voldemort azti iluna bigarren aldiz garaitu ostean Harry irrikitan dago bere osaba-izeben etxea utzi eta Hogwartsera itzultzeko. Udako egun eguzkitsu batean Dobby izeneko etxeko iratxoa agertzen zaio bere osaba-izeben etxean, Hogwartsera ez itzultzeko ohartaraziz, bertan arazo larriak izango dituela esanez. Harryk bere lagun onenari, Roni, gutun bat idatziko dio, gertatutakoa esanez. Ronek, Fred eta Georgek bere anaia bikien laguntzarekin ateratzen dute, bi lagunak auto hegalari batean Hogwartsera joateko. Baina, Hogwartsera iritsitakoan norbaitek sekretuen ganbera zabalduko du, eta eskolako ikasle guztiak arriskuan izango dira. Harry, Ron eta Hermionek sekretuen ganberan ezkutatzen dena garaituko ote dute? Erlaziorik izango al du ganberaren irekierak Lord Voldemort aztiarekin?



Niri liburu hau asko gustatu zait, irakurtzen zauden bitartean zer gertatuko den zirrararekin uzten zaitu kapitulu bakoitzaren amaieran, eta amaierara arte irakurtzera bultzatzen zaitu. Bere idazteko eragatik, oso arin irakurtzen den liburu bat da. Gainera, liburu hau bilduma baten parte denez, liburu honen ostean datozen besteak irakurtzera bultzatzen zaitu, geroago zer gertatuko den eta zer abentura berri izango dituzten jakiteko irrikarekin.



Ana Mendizabal

2018/09/10

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula