Molekula organiko gehiago espazioan

The Astrophysical Journal Letters aldizkarian, Esne Bidean, erdialdetik urrun eta Lurretik 26.000 argi-urtera dagoen eremu batean, biziaren sorrerarekin erlazionatutako molekula bat (molekula organiko bat) aurkitu dutela jakinarazi du nazioarteko astronomo-talde batek.

Molekula organikoak karbonoa duten konposatu kimikoak dira eta karbono eta hidrogeno arteko lotura kobalenteak dituzte.

Orain arte, molekula organiko gehiago ere detektatu izan dituzte astronomoek, baina denak Esne Bidearen erdialdean, eta bertan erradiazio handia dagoenez, bizia sortzeko aukerak gutxitzen dira. Handik kanpo aurkitzen duten lehen aldia da hau, eta, astronomoen esanean, hori garrantzitsua da.

Informazio iturria: zientzia.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula