Faktura elektrikoaren azterketa

Percy Jakcson eta tximista lapurrak

Izenburura: Percy Jakcson eta tximistaren lapurra
Idazlea: Rick Riordan
Argitaletxea: Mezulari
percy jakcson eta tximista lapurra liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

 

    Percy Jakson institutura doan mutil gazte bat da, bere amarekin eta bere amaren gizonarekin bizi da pisu txiki eta zikin batean. Institutuarekin Greziako jainkoen museo bat bisitatzera joango dira. Bertan ohartuko da bere lagunik onena ez dela gizaki bizidun normal bat, ahuntzen hankak dituela eta bere institutuko maisuetako bat zaldi hankak dituela. Gau horretan bere amak aitortuko dio bere aita Poseidon dela, itsaso eta lurrikaren jainkoa. Hori dela eta hainbat etsai ditu eta bere hobe beharrez jainkoen seme-alabak dauden kanpamentu batera eramango du. Baina bidean Hefestok bere ama bahitu egingo du. Izan ere norbaitek Zeusi bere tximista lapurtu dio eta berak lortu nahi du, eta diotenez Percy Jakconek dauka. Ba al dauka Percy Jackonek tximista? Lortuko ote du bere ama erreskatatzea? Liburu hau pila bat gustatu zait. Jainkoetan sinistu ez arren pila bat erakartzen dizkidate Greziako jainkoek.

    Liburu honen pelikula ere ikusi izan dut txikiagoa izan naizenean, eta liburu hau ikustean irakurtzeko gogoa sartu zitzaidan. Beti esaten baita, liburuak pelikulak baino hobeto daudela, eta kasu honetan egia da. Oso erraz irakurtzen den liburu bat da, etengabe gertatzen dira gauzak eta beti daukazu zer gertatuko denaren jakinmina.
 

HARRIAN MEZUA

Egilea: Alberto Ladron Arana

Liburuaren izenburua: Harrian mezua
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2014, iraila




Leire Asiain eta Alberro, inspektoreak dira. Egun batean, gorpu bat agertuko da mendi batean. Elurteak direla eta, egun batzuk igaroko dira abeltzain batek aurkitu arte. Beraz, gorpua usteltze prozesu batean aurkitzea ondorioztatuko du. Inspektoreak, gorpuarengana gerturatutakoan, harridura aurpegia jarriko dute. Hau, zutarri bati lotuta egongo da, biluzik eta xiringa batekin besoan.

Bat-batean, beraiek dauden tokitik ez oso gertu, beste gorpu bat agertuko da. Honek ere, ezaugarri berdinak izango ditu. Zutarri batera lotuta egongo da, biluzik eta xiringa bat izango du besoan. Inspektoreak martxan jartzen dira. Berehala hasten dira, hauen inguruan ikertzen eta beraien teoria, bi biktimak hil dituen pertsona, berdina dela da.

Hainbat froga egin ondoren, biktima hauetan, deskarga elektrikoak ematen dituen gailu bat erabili zela frogatzen da. Honek, biktimak torturatuak izan zirela frogatzen du. Baina zertarako? Nor izango da hiltzailea? Zer egingo ote zuten biktimek, hiltzaileak horren modu zakar batean hiltzeko? Irakurri eta zalantza guztiak argituko dituzu.

Nik uste dut, euskaraz irakurri dudan misteriozko libururik onena dela. Hainbat gai jorratzen ditu. ETA, familia, hiltzaileak… Beti izaten zaitu gehiago jakiteko gogo horrekin eta hori baita liburu hau horren bereizgarri egiten duena. Benetan irakurtzea gomendatzen dut. Agian, hasieran ulertzea kostatzen da, hizkuntza eta hiztegi konplexua erabiltzen baitu,  baina berehala hartzen zaio gakoa.

Bihotz handiegia

KRITIKA

bihotz handiegia liburua bilaketarekin bat datozen irudiak





Egilea: Eider Rodriguez
Izenburua: Bihotz handiegia
Argitaletxea: Susa narratiba


  

  Liburu hau 6 ipuinez osatuta dago, denak desberdinak dira baina zerbait dute amankomunean. Istorioetako pertsonaien arteko erlazioen ingurukoa izango da, beraien arteko maitasun eta gorroto hartu eman horiek. Ipuin horiek, egoera desberdinetan gure jokaera nolakoa izan daitekeen erakusten digu.

   Lehenengo ipuinean esaterako, Ixabel ama izango da, Madalen alaba nagusia eta Ramon aita eta Ixabelen gizon ohia. Urte batzuk pasa ondoren, Ramon oso gaizki egongo da, izan ere, bere bizitzako azken urtetan egongo da eta. Madalen oso lanpetuta ibiliko da bere gauzekin, horregatik, amari, Ramon zaintzeko eskatuko dio. Ixabeli ez zaio plana gustatuko, ez da bat ere ados egongo, behin eta berriz ukatuko du, baina azkenean, bihotz handiegia duenez, zaintzea erabakiko du, batez ere bere alabagatik. Urte asko pasatuko dira azken aldiz hitz egin zutenetik, ondorioz, erlaziorik ez dute izan, baina orain, gauzak aldatu egingo dira.

  Nola konponduko dira? Zer nolako erlazioa izango dute? Errespetuzko harreman bat izango da? Galdutako denbora berreskuratuko dute?

  Nire ustez, liburu hau oso interesgarria da, jendearen jokaera eta interesak erlazionatzen dituelako eta oso ondo ikus daiteke eguneroko egoera batean plasmatuta.  Gainera, istorioak bizitza errealean oinarrituta daudenez, errazago ulertzen dira. Asko gustatu zait eta oso originalak iruditzen zaizkit. Animatu irakurtzera, egoera desberdinetan daukagun jokaera egoki edo desegokien inguruan hausnartzera bultzatuko zaitu.

Gezurrezko natura hila







Liburuaren izenburua: Gezurrezko natura hila
Liburuaren idazlea: Marinella Terzi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2013



Ingrid-en 16. urtebetetze egunerako, bere gurasoek oso berezia den egunkari bat oparitu diote. Egunkari hori bere birramonak (Carmen Beltran) 60 urte zituenean idatzi zuen.

Carmenen ametsa pintorea izatea zen eta Ramon Vilalta ezagutu zuen (pintore oso famatua). Elkarrekin maitemindu ziren eta ezkontzea erabaki zuten. Momentu horretan Carmen Beltranen bizitza guztiz aldatu zen ,baina, onerako ala txarrerako?. Garai artan, emakumeak,  arteari dagokionez, nahiko zapalduta zeuden, beraz, Ramonekin ezkontzea ideia ona izan zen ala oztopo gehiago agertu zitzaizkion?.

Ingrid-ek egunkaria irakurri ahala horren guztiaren erantzunak eta beste hainbat sekretu aurkituko ditu, baina ez da bakarrik egongo Jakobok (bere lagunik onenak) abentura honetan guztian lagunduko dio.


Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio honetan historian zehar arteari dagokionez emakumeak izan dituzten oztopoak edo arazoak aipatzen dira eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait . Ulermenari dagokionez, irakurtzeko oso erreza da eta istorioa oso ondo kontatuta dago, beraz, liburu hau irakurtzea asko gomendatzen dut.






                                                                                                                 Bertha Fernandez 2018/10/3


BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA

BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA
Autorea: Joxemari Iturralde

Izenburua: Bederatzi gutun t’erdi
Bederatzi gutun t'erdiArgitaletxea: Auskalo - erein


Liburu honetan mutiko bat agertuko da.  Bere izena Risky da. Bera mutil normal bat da, lagunekin eta oso pozik biziko da. Baina bat- batean gaixorik dagoela esango diote medikuek eta pare bat hilabete ohetik irten gabe egon beharko dela esango diote. Zelan izango da hori posible? Bere asmoa, gelako leihotik eta bere inguruetara begiratzea izango da, baina agian apur bat aspergarria irudituko zaio… 

  Bestalde, bere gustukoen koadernoa hartuko du eta bere gauzak idazten hasiko da: ipuinak eta baita gutunak ere.Gutun bakoitza pertsona ezberdin bati idatziko dio: aitonari, Kikitori… 

  Nori idatziko dizkie beste gutunak? Agian bere gauzak kontatzeko lekurik aproposena gutunak dira ? edo agian ez, nork daki… 
Zer uste duzue gertatuko zaiola bi hilabete horietan? Gaixotasunari aurre egingo dio edo bere etxean geratuko da?

  Niri pertsonalki, liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait. Beste liburu mota bat dela uste dut non  istorio berdinean beste hainbat sartzen dituen. Eta hori nire ustez ez da liburu guztietan ikusten eta irakurtzen.  Hala ere, irakurtzerako orduan apur bat zaia izan zen hasieran; baina gero ohitu egin nintzen. Irakurtzen duzunean beste mundu batean sartzea gustatzen bazaizu, liburu hau gomendatzen dizut! 

Nola egingo zenuke arrautza uretan sartzean flotatzen geratzea?

Helburua:
Gatza urarekin nahasterakoan arrautza flotatzea lortu behar dut.


Hipotesia:
Nire ustez, arrautza hondoratu egiten da arrautzak ura baino dentsitate handiagoa duelako, baina gatza botaz gero, arrautzaren dentsitatea txikiagotu egingo da eta flotatzen geratuko da.


Materiala eta Prozedura:

Materiala:
- Azukrea
- Baso bete ur
- Gatza
- Koilara bat

Prozedura:
1. Baso bat hartu eta urez bete.
2. Urari 3 koilarakada gatz bota.
3. Gatza urarekin nahastu.
4. Arrautza uretan jarri/bota.


Datuak:
Datuak


Ondorioa:
Urari gatza botaz gero, arrautza ez da hondoratuko izan ere, arrautzaren dentsitatea txikiagotuko da, beraz flotatzen geratuko da.

B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izatea proposatu du EH Bilduk

Resultado de imagen de B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izatea proposatu du EH BildukEuskara ikasi nahi dutenek zentimorik ordaindu gabe egiteko era izan behar dutela defendatu du EH Bilduk, eta lege proposamen bat aurkeztu du, hain justu, helburu hori bideratu ahal izateko. «Egungo legedian jasota dagoen eskubidea gauzatzea nahi dugu, besterik gabe», argudiatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak egitasmoaren berri ematean, Eusko Legebiltzarrean.




Informazio-iturria: www.berria.eus

Zer gertatzen da ura daukan lazto bati zulo bat tapatzen badiogu?

Helburua:
Urez beteta dagoen lazto bati zulo bat tapatuz ura barruan geratzea.

Hipotesia:
Nire ustez, ezin izango da ura laztoaren barruan geratu, izan ere, grabitatearen ondorioz, ura berriro edalontzira eroriko da.

Materiala:
-Lazto bat
-Urez betetako edalontzi bat

Prozedura:
1. Edalontzian laztoa sartu.
2. Ura laztoarekin zurrupatu.
3. Ura laztoan dagoela gohiko zuloa tapatu.




Ondoria:
Laztoa urez beteta dagoenean eta zulo bat tapatuz barruan dagoen ura ez da erortzen, izan ere, zuloa tapatzean sortzen den presio atmosferikoa likidoaren pisua baino handiagoa da eta handiagoa denez presio horrek ez dio uzten urari laztotik jaistea hatzamarra zulotik kendu harte.

Bost urte euskararen aldeko uzta banatzen

Duela bost urte, 2013an sortu zen Errigora proiektua. Nafarroako produktuak salduz irabazitako dirua euskalgintzan aritzen diren erakundeen artean banatzea zen helburua. 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu dituzte Nafarroa hegoaldeko ikastola, AEK eta euskalgintzan aritzen diren beste hainbat erakundeetara.
errigora bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurten ere nahi duenak eskuragarri izango ditu Errigorako produktuak. Datorren urriaren 23an aurkeztuko dute aurtengo kanpaina, Iruñean.








Infoemazio-iturria: https: www.berria.eus 

Nola harrapatuko zenuke izotz bat hari zati batekin?

Helburua: 
Hari baten laguntzaz edalontzi batetik izotza ateratzea lortu behar dut.

Hipotesia:
Nire ustez, ezinezkoa litzateke izotz bat arrapatzea  hari baten bidez, izan ere, bururatzen zaidan modu bakarra korapilo baten bitartez ateratzea da, aldiz, labadu egingo litzakeela uste dut. Ondorioz, ezinezkoa dela esango nuke.

Materiala eta Prozedura:

Materiala: 
- Hari bat
- Izotz bat
- Baso bete ur
- Gatza

Prozedura
1. Edalontzia urez bete eta izotza bertara bota
2. Haria, diametroa neurtzen egongo bagina bezalako posizioan jarri baina izotza ukitzen.
3. Izotza eta haria ukitzen diren lekuan gatz pixka bat bota
4. Bi eskuekin haria altsatu
Horrela...
Datuak...