Elurte Amaiezina


Egilea: Agustin Fernandez Paz

Elurte amaiezina bilaketarekin bat datozen irudiak

Izenburua: Elurte amaiezina

Elkartea: Elkar


Argitaratze Data: 2015

Bost pertsonako koadrilatxo bat txangoan mendira joaten dira neguko egun ilun eta hotz batean. Gaua ostatu batean pasatuko dute baina elurraren eta haizearen ondorioz isolatuta geratuko dira, ezer gabe, hau da, argindarrik gabe, telefonorik gabe… Denbora nola pasatu pentsatzen ari direla, kideetako bati beldurrezko istorioak kontatzea bururatzen zaio eta hori egingo dute; mendi punta batean, ostatu ilun batean, argindarrik gabe, beldurrezko istorioak kontatzen hasiko dira. Bat-batean ostatu horretan zerbait pasatzen ari zela susmatuko dute, baina zer izango ote da? Zer gertatuko da bertan? Irtetea lortuko al dute?


Egia esanda, hasiera batean ez zait liburua asko gustatu, eta horregatik asko kostatu zait istorioarekin jarraitzea, baina behin bertan sartuta liburua oso azkar irakurtzen dela esan daiteke. Liburuaren erdialdean istorioa oso interesgarri jartzen da eta irakurtzeko gogoarekin uzten zaitu, horregatik gustatu zait. Horrez gain amaierak harrituta utzi nau eta hori ere gustatu zait.

2018ko urriaren 31

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula