Faktura elektrikoaren azterketa

Euskarazko itzultzaile berria



Oraingoan euskal Itzuli izeneko itzultzaile ba asmatu dute, Googlek eskainitako itzultzailea oso fidagarria ez dela ikusita euskal Jaularitzak euskarazko esaldi edo hitzak, beste hainbat hizkuntzetan ikusi ahal izateko sortu du aplikazio hau.

Aplikazio hau androiezko ordenagailu zein mugikorretan aurki dezakegu, eta laster ios gailu elektronikoetan topatzen ere saiatuko dira.

Nola puztu puxika bat aire gabe?

Materiala:
- Puxikak
- Plastikozko botila txiki bat
- Ozpina
- Sodio bikarbonatoa


Prozedura:
Lehenengo botilaren ⅓ ozpinarekin bete behar da. Gero, sodio bikarbonato pixka bat bota, eta azkaz-azkar puxika botilan jarri. Orain, ikusi zer gertatzen den!


Behaketa/esperimentazioa:


Ondorioa:
Bi elementu hauek nahastean, gas bat sortzen da, eta gas horrek puxika betetzen du. Hori gertatzerakoan, erreakzio-kimiko bat gertatzen dela esan daiteke, azidoan oinarrituta izan ere, binagrea azidoa da.

Erreakzio kimiko baten, erreaktiboen ondorioz produktu sortzen dira. Kasu honetan, erreaktiboak binagrea eta bikarbonato sodikoa dira. Eta produktuak, karbono dioxidoa da, hau da, puxika betetzen duen gas hura. Botila ukitzen badugu, hotzagoa zegoela ohartuko zinen, erreakzio kimiko honek beroa xurgatu duela esan nahi du, honi erreakzio endotermikoa deritzo.

Honen ekuazio kimikoa CH3COOH +NaHCO3 → CH3COONa + H2O + CO2 da. Hain zuzen: Ozpina (azido azetikoa) + sodio bikarbonatoa → sodio azetatoa + ura + karbono dioxidoa

 Zientzialari kimikoak:
Dorothy Crowfoot, 1910. urtean jaio zen Erresuma batuan, eta 1994. urtean hil zen Britainian. Bera, kimikaria zen. Britaniar unibertsitatean egiten zuen lan. Eta 1964. urtean kimikako nobel saria eman zioten.

Bestalde, beste zientzialari ospetsu bat, Louis Pasteu. Bera, Frantziakoa zen. Hain zuzen 1822. urtean jaio zen bertan. Eta 72 urterekin hil zen, 1895. urtean. Hasieran kimika lantzen hasi zen, baina gero gehiago sakondu duen, hain justu ere, pasteurizazioan. 

Zer gertatzen da piperrautsa, ura eta xaboia elkartzen baditugu?


Ikerketa galdera:
Zer gertatzen da piperrautsa, ura eta xaboia elkartzen baditugu?
Eta esnearekin, koloratzailearekin eta xaboiarekin egiten badugu?

Hipotesia:
Nire ustez, atzamarra xaboiarekin uretan ipintzerakoan ez da ezer geratuko.
Eta koloratzailearekin berdin.

Materiala:
  • Plater sakon bat
  • Piperrauts beltza edo koloratzailea
  • Xaboia
  • Ura edo esnea

Prozedura:
  • Bete plater sakona urez.
  • Bota piperrauts beltz pixka bat.
  • Sartu atzamarra plater erdian.
  • Orain, jarri xaboi likido pixka bat atzamarrean, eta sartu atzamarra platerean.
  • Ondoren, beste plater baten esnea bota
  • Platerean koloratzailea bota
  • Eta xaboiarekin atzamarrean berdina egin.

Frogak: 



Ondorioa: 

Uraren gainazaleko tentsioaren ondorioz gertatzen dira fenomeno hauek: bere molekulak elkarri lotuta daude eta lotura horiek gainazaleko geruzan bereziki sendoagoak dira. Piperrautsa gainean gelditzen da, baina xaboiarekin ukitzen badugu (tentsio aktiboa dela, hau da, bi faseen arteko kontaktuko gainazaleko tentsioaren bidez eragiten duen substantziak) ur molekulen arteko erakarpen hori apurtu egiten da. Ondorioz, piperrak ez du non eutsi eta zati bat behera jaisten da eta beste bat plateraren ertzetara mugitzen da.

Antzekoa gertatzen da koloratzailearekin, baina kasu honetan, koloreak ditugunez irudi desberdinak egiteko gaitasuna dugu. Gainera, esnea erabiltzen dugu dentsitate handiagoa duelako, horrela, koloratzailea gainazalean geratu dadin.

Gehiago jakiteko:

Uraren gainazaleko tentsioa hobeto ulertzeko esperimentu bat:

https://youtu.be/u564Ydg1E9Y





Emakumeak zientzian:

Agnes Pockels, alemaniarra. Kimikaren esparruan bidegilea izan zen. Bere lana funtsezkoa izan zen gainazalen zientziaren sorreran. Konkretuki, monokapen ikerketa egin zuen, urak, xaboiak eta olioak dituzten harremanak aztertuz.



Kearen dentsitatea


Gardera:
Zeinek du dentsitate handiagoa keak edo aireak ?

Hipotesia:
Nire ustez kea gora joango denez, keak aireak baino dentsitate gehiago dauka.

Materiala:

Botila bat

Paperezko tubo bat

Metxero bat

Prozesua:
  1. Botilaren goialdean zulo bat egingo dugu paperezko tubitoa sartzeko.
  2. Goiko zuloan paperezko tuboa sartuko dugu
  3. Paperezko tuboa erre eta kea kaskada itxuran sartuko da botilan

frogak:




Ondorioa:

Kea sua erretzean sorturiko partikula berriak dira aire beroarekin batera gorantz joaten direla. Baina esperimentu onetan bera doa, honako hau gertatzen da, botilaren barruko airea hotza dagoelako, orduan kea airea baino dentsitate handiagoa dauka. Ura olioarekin bezala eta efektu hori gertatzen da, ke kaskada bat.

Euskararen kriselua etxerik etxe, berrizen.

Euskararen Kriseilua martxan da Berrizen, eta 40 familiek hartuko dute parte ekimenean. Honen helbua haurren hizkuntza, euskara, suaren sinbologiagaz jolastuz zaintzea eta umeek hizkuntzaren gaineko ardura hartzea da. Lehen Hezkuntzako ikasleek eta euren familiek parte hartu dute. Hau guztia, udalaren Euskara Zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak elkarlanean abiatutako ekimen bat da.


Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du

Europako Kontseiluak txostena egin du Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituek duten egoeraz, eta ontzat eman du euskararena EAEn, baina erabilera indartzea aholkatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan.

Gainera, txostenean Botere Judizialaren Lege Organikoa berehala aldatzea eskatu du, prozesu judizialetan hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko, aldeetako batek eskatuz gero. Era berean, Estatuaren administrazioan ere hizkuntza horiek sustatzea eskatu du.

Txostenak goraipatu egin du euskararen egoera, gaur egun 16 eta 24 urte arteko gazteen artean % 71 euskalduna delako, eta 2006an eta 1991n kopuru hori % 62koa eta % 25ekoa zelako, hurrenez hurren. Dena dela, esfortzu bat eskatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan erabilera sustatzeko.
Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du

Durangoko 54. Azoka oso jendetzua izan da

Durangoko Azokak 110.000 bisita jaso ditu. Egun guztien artean, abenduaren 6a izan da jendetsuena, 39.000 bisitarirekin. Horietako 5.000 lagunek, gainera, doako autobus zerbitzua erabili dute Landakora iristeko.
Durangoko Azoka

Salerosketaren gainetik, Durangoko Azoka erreferentziazko elkargunea da bisitari zein eragileentzat

Durangoko Azokak duen eragina zenbakitara eraman du Siadeco ikerketa elkarteak, Gerediaga elkartearen enkarguz. Sei milioi euro. Hori da euskal kulturaren plazak guztira mugitzen duen diru kopurua.

Iazko Durangoko Azokan egindako inkesten emaitzak daude datu horien guztien oinarrian. 15 urtetik gorako 710 laguni egin zieten galdeketa. Bisitariek denera milioi bat euro gastatzen dute liburutan, eta ia milioi erdi diskotan; gastu orokorraren %60 eta %28,3, hurrenez hurren. Batez beste, bisitari bakoitzak 49 euro gastatzen ditu azokan, eta 28, aldiz, Landako guneaz kanpoko ostalaritzan eta merkataritzan, Durangon nahiz Durangaldean.


Euskararen Nazioarteko Eguna


Euskararen Nazioarteko Eguna

Dagoeneko martxan dira Euskararen Nazioarteko Egunera ailegatu bitarteko ekitaldiak. Euskara urteko 365 egunetan erabiltzeko eta bizitzeko hizkuntza dela aldarrikatuko dute Durangaldeko herriek, hala ekitaldi kulturaletan, nola askotariko adierazpen instituzionaletan azalduko dira.Euskararen Nazioarteko Eguna: programazioa herririk herri

Informazio-iturria: Anboto.org

Gazteentzat, euskaraz eta bertikalean

<em>Ixa</em> eta Zut formatu berritzaileen aurkezpen ekitaldia, atzo, Tabakalerako 2deo laborategian.

Zut aplikazioa eta 'Ixa' serie aplikazioa sortu dituzte. Nagusiki, edukia gazteentzat da: euskaraz eta formatu bertikalean.

Ikus-entzunezkoa oinarri duen produktu multimedia bat da Zut aplikazioa, eta jende gaztearentzat da. Elkarlanean egin dute Gaztezulo aldizkariaren eta ADM hedabide taldearen artean. Ttap aldizkari digitala eta etorkizuneko antzeko komunikazio proiektuak argitaratzeko sortu zen talde hori: Goiena, Anboto, Baleike, Tokikom, Esguard eta Euskalerria Irratia hedabideek osatzen dute. Azaroak 21 aurkeztu zuten aplikazioa, Tabakaleran, Ixa proiektuaren sortzaileekin batera. Gaztezulo aldizkariko zuzendaria da Gaizka Izagirre, baita Zut aplikazioaren sortzaileetako bat ere.

 
Iturria: berria.eus

Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean



Euskal Herria osotasunean hartuta, neurketak dio kalean hizketan entzun dituztenen %13 ari zirela euskaraz. 1997tik izandako portzentajerik txikiena da hori. Erdara nagusi da, beraz. Kaleko hiztunen %76a gazteleraz sumatu dituzte, %8a frantsesez, eta %3a beste hizkuntza batzuetan. Izatez, Bilbon gehin entzun dezakegun hizkuntza gaztelera da. Gipuzkoan aldiz, euskera gehien entzuten den hizkuntza da, hala ere, azkenengo bi urtetan %6ko beherakada izan du euskeraren erabilerak. 

Informazio iturria: eitb.eus

Garbiñe Mendizabal: "Euskalgintzaren eta erakundeen arteko lana ezinbestekoa da"

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria Harira saioan izan da. Euskaraldiaz, euskararen normalizazioaz, Foru Aldundiko euskara planaz edota euskalgintzako herri eragileen eta erakundeen arteko elkarlanaz jardun du.

Arantxa Urretabizkaiak Anton Abbadia saria jasoko du

Abenduaren 2an jasoko du saria idazleak, Donostian, “bizitza osoa euskararen alde lanean” aritzearren.
  • Arantxa Urretabizkaia
    Abenduaren 2an jasoko du saria Urretabizkaiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrari eman dio 2019ko Anton Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura den moduan, abenduaren 2an jasoko du saria irabazleak, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.

Ibra, Venezuelatik Otxarkoagara

Ibra, Venezuelatik Otxarkoagara: 'Nire kabuz ikasi nuen euskaraz hitz egiten'

Duela 13 urte heldu zen Ibra Venezuelatik Otxarkoagara. Heldu eta tabernan, Ondarrutar batekin hitz egiten ikasi zuen euskaraz.

“Arnasa Gara” ekimenak euskararen arnasguneak indartzea du helburu

“Arnasa Gara” ekimenak, udalerri euskaldunetako arnasguneak indartzea helburu duen proiektu berri bat da. Eusko jaurlaritzak, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta UEMAk sortu dute. Eta batez ere, Euskal Herriko udalerri erdaldunetan euskaraz gehiago hitz egitea eta erdarara gutxiago jotzea lortu nahi dute.

Gainera ikusi dute, udalerri erdaldunetatik unibertsitatera doazen gazteek, ikastolan euskaraz hitz egin arren, erdarara jotzeko joera handia dutela. Eta unibertsitatean gehienetan euskaldun giroa egoten dela, batzuetan erdarara jotzen duten arren.

informazio iturria: eitb.eus 

Manu Bendala andaluziarrak abesti bat asmatu du euskara ikastera animatuz

Manu Bendalaren kasua bitxia da. Sevillatik etorritako gazte honek euskara ikasi zuen duela 10 bat urte, eta orain irakasle da Gasteizko AEK-ko euskaltegian.
Bi hitzak: Kutun eta kuttun 
Kutun: Amuletoa 
Kuttun: Maitea  
Informazio iturriak: eitb.eus

Manu Bendalaren abestia


Manu Bendala andaluziarrak abesti bat asmatu du euskara ikastera animatuz. Manu Bendalaren kasua bitxia da izan ere, Sevillatik etorritako gazte honek euskara ikasi zuen duela 10 bat urte, eta orain irakasle da Gasteizko AEK-ko euskaltegian.

Informazio iturria: eitb.eus
iInf

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua



Liburuaren izenburua: Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua.

Liburuaren idazlea: Nojud Ali (Delphine Minoui-ren laguntzarekin).

Argitaletxea: Erein.

Argitalpen-urtea: 2018.



       Zer egin edo esango zenuke, 10 urte bete eta gurasoek, zure ezkontza prestatzen hasiko balira? Horrelako egoera batean pentsatzea soilik, itzelezko beldurra ematen du, baina zoritxarrez, egoera hauek behin eta berriz errepikatzen dira eta adibide hobezina bezala, Nojud izeneko neskatilaren bizitza dugu.


       Nojud, Kharji-n bizi den neskatila da. Bere etxeko gazteena eta xelebreena da, amari galdera   zaparradak eginez, hainbat eta hainbat arratsalde igarotzen ditu. Lagunekin jolastea ere gustuko du, baina Tom eta Jerry marrazki biziak ikustea ere, bere denbora-pasa gustukoenetariko bat da.


      10 urte betetzerakoan, ordea, haurtzaroari agurra emateko momentua helduko zaio, izan ere, gurasoak, bera baino hiru aldiz zaharragoa den gizon batekin ezkontzeko beharra duela esango diote. Ezkondu ostean, bere bizitza 180º-ko bira eman eta infernu bat bihurtuko da. Egoera horren aurrean, Nojud-ek ausardiaz bete eta laguntza lortu nahian bere herritik ihes egingo du. 10 urteko neskatila bati laguntzeko prest dagoen norbait aurkituko du? edo bere herrira itzuli eta infernu hori jasaten jarraitu beharko du?.

      Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio guztian zehar, protagonistak egoera horretatik ateratzeko egoera gogor horiek guztiak nola gainditzen dituen erakusten du eta baldintza berean dauden emakumeei laguntzeko oso aproposa dela iruditzen zait. Beraz, liburua irakurtzea asko gomendatzen dut.









Bertha Fernandez 2019/10/24

Zer gertatzen da pila bat aluminiozko paperean biltzen badugu?

Ikerketa galdera:
Zer gertatzen da pila bat aluminiozko paperean biltzen badugu?

Hipotesia:
Nire ustez aluminiozko papera ebatzerakoan kalanbrea emango digu.

Materiala:
- Pila bat
- Aluminiozko papera

Prozedura:
- Pila bat hartu
- Aluminiozko paperan bildu
- Momentu bat itxaron
- Aluminiozko papera ukitu

Frogak:
Gelan egingo dut.












Ondorioa:
Aluminiozko papera (Aluminiozko papera oso mehea den aluminiozko xafla bat da, 0,2 mm baino txikiagoko lodiera duena. Aluminioa elementu kimiko bat da, Al ikurra eta 13 zenbaki atomikoa dituena.)   eroale ona da, eroaleak, energia garraiatzeko erreztasuna duten materialak dira, adibidez, aluminioa, kobrea, edo burdina. Baina ukitzerakoan ez du kalanbrerik ematen, kalanbrea deskarga elektriko bat da, non, objektuaren elektroiak gorputzera mugitzen dira. Hori gertatu beharrean, berotu dela ikusi dezakegu. Hau gertatzen da eroale bakar batek bi poloak ukitzen dituelako, eta horrela, ez da zirkuitutik zehar energiarik igarotzen, gainera, zirkuitu elektrikoak ez du hartzailerik,  beraz zirkuitutik zehar garraiatzen ari den energia ez da gorputzera garraiatzen, baina pila martxan jarraitzen du, beraz, pila berotzen da.

Gehiago jakiteko:
Pilaren funtzionamenduari buruz gehiago jakiteko: http://www.profesormolina.com.ar/tecnologia/pila.htm


Informazio-iturria:

Bisera gorria

Izenburua: Bisera gorria
Idazlea: Antton Kazabon
Bisera gorriaArgitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2018-10-24

Liburu honetako protagonista 12 urteko gazte bat da, Eneko, eta lehenengo pertsonan kontatzen du uda hartan gertatu zena. Uztailaren 29an, arratsaldeko zazpietan desagertuko da Martina, Enekoren lagun mina. Egun hartan, Enekok mutil ezezagun bat ikusiko du parkean, arropa beltz eta zaharrekin jantzia, baina ez dio garrantzia handirik emango.

Hilabete oso bat igaro eta Martinak desagertuta jarraituko du, baina herritarrek ez dute etsiko, eta goizero boluntario talde bat arituko da txoko guztiak goitik behera miatzen. Egun batean, Martinaren aita Otsamendi kobazuloan sartuko da, eta kainabera zahar bat esku artean duelarik aterako da kobazulotik. Kainabera hori 12 urte lehenago desagertu zen Erramunena izango da. Ondorioz, gazte desagertuen bi familiak elkartu egingo dira eta beraien seme-alaben bila jarraituko dute, baina asteak igaro ahala, bilatzeari utziko diote.

Egun batzuk beranduago, herritar batzuek, giza itxurako fantasma ikusiko dute herrian, Enekok Martina desagertu zen egunean ikusi zuenaren antzerakoa, baina gehienek gezurra dela esango dute. Hala ere, udazkeneko egun euritsu batean, gure protagonistak, fantasma itxurako bulto beltz bat ikusi ostean, Martinaren bisera gorria aurkituko du, eta horrek esperantza bueltatuko die herritarrei. Aurkituko ote dute Martina? Fantasma itxurako gizona izango ote da bahitzailea?


Nire ustez liburu hau oso entretenigarria da, eta une batzuetan beldurgarria izatera iritsi daiteke! Oso erraz irakurtzen da, ez baita oso luzea. 13-16 urte bitarteko gazteei gomendatuko nieke eta liburua asko gustatuko zaiela uste dut.


Maria Cobos Pereira

Gezurren Basoa




Liburuaren Izenburua: Gezurren Basoa.
Liburuaren Idazlea: Alberto Ladron Arana.
Argitaletxea: Elkar.
Marrazkilaria: Liburuak ez dauka marrazkirik baina portada Alex Ladronek egin zuen.
Argitalpen Data: 2016.

Nafarroako herri txiki batean, goizeko zortziak aldera, Harkaitz Artundo desagertu da, 5 urteko haur bat. Nola? Zein ordutan? Nor zegoen berarekin? Hori da Asiain inspektoreak ikertu beharko duena, baina nahiz eta hasieran bahiketa normal bat iruditu, ikerketa aurreratu ahala konturatuko da, Artundo familiak sekretu ilunak dituela, droga, sekta, eta erritual desberdinekin.


Hau da, bahiketa txiki batetik, urte askoan ikertu gabeko hilketa bat ikertzera pasako da Asiain inspektorea, pistaz betetako psikopata baten jokoa jarraituz, eta bidean Artundo familiaren sekretu desberdinak iratzarriz.


Liburu hau benetan zoragarria iruditu zait, inoiz ez nuen euskarazko liburu bat horren gustura irakurri, benetan. Uste dut, liburu osoan jakin min jolasa sortzen duela liburuak. Gainera, oso ondo idatzita dago, eta niri pertsonalki gai hauek asko gustatzen zaizkidanez, benetan gozatu dut liburua. Halere ez dut uste, edozein urtetarako denik, ukitzen dituen gai batzuk latzak direlako, pedofilia adibidez.
Resultado de imagen de basajaunen misterioa


Basajaunen misterioa




Idazlea: Goio Ramos Villanueva

Argitaletxea: Baporea

Argitalpen data: 2004ko iraila

Ilustratzailea: Asun Balzola



Olatz eta Aitziber amama Felisaren herritxoan daude oporretan, baina, egia esan, ez dira batere dibertitzen, gainera, herriko mutilek ez diete haiekin futbolean jolasten, horren ondorioz haserretu egiten dira, eta ahaleginak egiten dituzte jolasten uzteko, baina alferrik. Dena den, Jokin ezagutuko dute, beraien laguna den mutil bakarra, oso jatorra. Mutil hau ez dator bat besteekin, neskek eta mutilek futbolean jolasteko aukera berdinak dituztela uste du, eta horregatik egingo dira lagunak; pentsatzeko eragatik. Egun baten berekin batera joango dira mendira. Osteratxo honetan, mendian doazela, Basajaunekin egingo dute topo, eta berekin batera abentura zirraragarri bezain arriskutsuak biziko dituzte abentura honetan. Abentura honetako abenturak bizitzeko prest al zaude?




Niri liburu hau asko gustatu zait, abenturazko liburuak gustatzen zaizkidalako. Liburu hau abenturazko liburu oso ona da, eta beti akzioz betea dago. Horrez gain gai originala da, eta irakurtzeko oso erraza da. Baina gehien harritu ninduena, liburuak daukan hizkuntza da, sarritan gidoiak bizkaieraz baitira.

Nahid nire ahizpa afganiarra


Liburuaren izenburua: Nahid nire ahizpa afganiarra
Idazlea: Anna Tortajada
Itzultzailea: Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret
Marrazkilaria: Jonatan Arias
Argitaletxea: La mar de fácil
Urtea: 2019


Liburu honetan Nahid-en bizitza kontatzen da, afganiar neska bat. Ariadna Kazetari izateko ikasten ari da, oso pertsona esku- zabala da eta herrialde aberatsen interes ekonomikoengatik herrialde behartsuek jasaten dituzten bidegabekeriak salatzen dituzten mugimenduei laguntzen die. Egun batean fakultateko lan baterako informazioa bilaka ari dela, ahaztutako gatazka bati buruz idatzi beharko du. Bat-batean afganiar erakunde baten web orri bat aurkituko du. Horrela Nahid-ekin hitz egiten hasiko da. Nahid Kabulen jaio da, baina Pakistanen errefuxiatu bizi da. Bere herrialdearen egoerari buruz hitz egingo dute, beste hainbat egoeren artean. Nola uste duzu bizitzen dela? Nola dela uste duzu bere bizitza emakume bezala horrelako kultura batean? Zer kontatuko dio Ariadnari?

Nire ustez liburu hau irakurri dudan libururik hoberenetarikoa da, oso hunkigarria da eta oso errez enpatizatzen duzu Nahid-en egoerarekin. Oso ondo azalduta dago, gainera oso errez irakurtzen da, eta formatu bitxia du. Irudi oso adierazgarriak ditu. Bestalde liburuaren amaieran liburuan agertzen diren gaiei buruz hainbat galdera daude.

Kilimanjareko diamantea


Kilimanjaroko diamantea bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2013



Liburu honetako protagonista, Berain izeneko gazte bat da. Honen gurasoak banatuta daude, eta horren ondorioz, bere aitarekin duen erlazioa ez da oso ona. Hala ere bere aitak, Afrikara joatera gonbidatuko du, izan ere aitari asko gustatzen zaio. Han udaleku batera joango dira, eta beste leku batzuetako gazteekin elkartuko da gure protagonista. Gazte horien artean, Emmy deituriko neska bat dago, eta Beraini asko gustatuko zaio. Udaleku honetako arduraduna, Kilimanjaroko diamantearen atzetik dabil, eta gazteek bilatzen lagunduko diote. Diamantea bilatzen ari diren bitartean, abentura arriskutsu eta ikaragarriak edukiko dituzte, eta Afrikako kultura eta animaliak ezagutzen joango dira. Zelako abenturak igaroko dituzte? Aurkituko al dute diamantea?

Niri liburu hau asko gustatu zait, eta oso atsegina egin zait irakurtzea. Liburuaren bi zatiak gustatu zaizkit, alde batetik, liburuak kontatzen duen historia eta barruan igarotzen diren abenturak oso interesgarria iruditu zait, eta bestetik, Afrikako kultura eta ohiturak nabarmentzen dira. Horrez gain, gazteen arteko maitasun kontuak agertzen dira, eta gai hauek guztiak zelan erlazionatu dituen asko gustatu zait.

Gaur zortzi

CARMEN GISASOLA: Gaur zortzi, Alberdania, 2012. 

Gaur zortzi liburuaren protagonista Andoni izango da; bera Andoni Kordobako espetxe batean dago. Ostiraletan afaltzeko orduan preso bakoitzak beraientzako bidalitako gutunak jasotzen ditu, eta ostiral horretan Andoniri beste batzuetan baino pakete handiagoa emango diote. Beste danak ez bezala, berak afaldu ostean irakurriko ditu, intimitatean. Eta hogeita hamasei orrialdeko gutun anonimo batekin aurkituko da, beraz, gutuna irakurtzen hasiko da.

Gutuna ama batena izango da, hark bere alabaren inguruan hitz egingo dio. Bere alabak duela aste bat gutuntxo bat utzi zion badoala esanez, eta egun horretatik ez du bere alabaren inolako berririk izan. Ama etsita dagoenez ausaz espetxeko pertsona bati idaztea pentsatzen du bere penak arintzeko. Gutun horretan alabaren inguruan mila gauza kontatuko dizkio: nolakoa den, zer egiten zuten batera, alabaren ikasketak, denbora pasa, harremana, anekdotak… Eta orain nola sentitzen den ere azalduko dio. Irakurtzen jarraituz, protagonistari burura hainbat oroitzapen etorriko zaizkio. Zer kontatuko dio? Ezagutuko dira? Andonik gutuna partekatuko du? Nolakoa da benetan alaba galdu duen ama baten bizitza? Eta espetxe batean bizi den batena?


Niri liburu hau espero baino gehiago gustatu zait. Hasiera batean, detaile asko kontatzen dituen liburua denez motel xamarra iruditu zait, baina irakurtzen jarraituz gero erritmoa hartzen hasten zara eta arin bukatzen duzu. Gainera, interesgarria da, ama batek sentitzen duena oso ondo deskribatzen baitu. Kontzientziatzeko ere balio du eta denetarik kontatzen du inolako taburik gabe. Beraz, liburua gomendatzen dut.

Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita)


Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita)

Jeff, K,: Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita), Alberdania, 2016


Greg 12 urte dituen ume bat da. Bere bizitzako egunetan gauza txar bat edo beste gauza txar bat gertatzen zaio, baina beti du zerbait kexatzeko, ez da gutxirako. Egun batean, ikastolatik irten eta eskolako bidean, etxe baten kanpoaldean, txakur baten buztana ikusi ahal da, baina Greg beste alde batera begiratzen dagoenez, konturatu barik, txakurraren buztana zapaldu eta txakurrak koska egin dio.

etxean itxita gizajo baten egunkaria bilaketarekin bat datozen irudiak Oraingo honetan, Greg ikastolan dagoela, matematikako klase batean, bat-batean, zuzendaria haserre batean gelara sartu eta norbaitek, bere autoaren kristalak arroka batekin apurtu duela adieraziko du. Ikasle guztiek elkarri begira daude zeinek egin duen jakin-minean. Guztiek, Greg izango dela ondorioztatuko dute, beraien arrazoia, txantxa asko egiten dituen pertsona dela da. Eta bigarren zatia egia bada ere, oraingo honetan ez da izango Greg, azken honek ahalko duen guztia egingo du, hori demostratzeko. Horretarako, eskola amaitu eta ziztu bizian, etxera joango da bere amaren bila, izan ere, autoaren kristalak apurtu duten momentuan, Greg, bere amarekin paseo bat ematen baitzegoen. Zer gertatuko da Greg-erekin? Bera erruduna ez dela izan demostratzea lortuko du? Zein izango ote da zuzendariaren autoaren kristalak apurtu duen pertsona?

Niri liburu hau, asko gustatu zait, izan ere bertan agertzen diren irudiak eta marrazkiak asko gustatu zaizkit. Horrez gain, kontatzen duen istorioa, beste liburuekin konparatuz, desberdina dela uste dut, hori ere, gustatzen zait.

Manex Reguillaga, 2019-10-27                                                             

Atzerrian


Nerea Balda, Atzerrian, Pamiela, 2018

Kontakizun honetako protagonista Londonen bizi den emakume euskaldun gazte bat da. Bertan bere Londoneko bizitza kontatuko da eta bere pisu-kide berriarekin izango duen adiskidetasuna. Maitasuna, adiskidetasuna, amorrua... izango dira liburu honen jabeak. Horrez gain, bere lankide berriarekiko zerbait berezia sentituko du eta bere itzultzaile lanak gero eta gora-behera gehiago izango ditu. Zer gertatuko da bere lankide berriarekin? Faltan sumatuko ote ditu bere familiakoak?

Liburu arina da hau, 114 orrialde baino ez ditu, kapitulu oso laburrekin. Istorio hau hiru ikuspuntu desberdinetatik idatzita dago, protagonista, bere ama eta irakaslearena. Eta bakoitzak sentimendu edota iritzi desberdinak adieraziko ditu gertaera berdinaren inguruan. Nerea Baldak, bere lehen eleberri honetan oso ondo adierazi ditu pertsonaien pentsamenduak eta iritziak. Liburu laburrak baina sakonak maite dituenarentzat, liburu perfektua da hau. Anima zaitez, eta irakur ezazu.

Irati Gaubeka 2019-10-27

Sexi-menduz


Liburua: Sexi-menduz
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2007

seximenduz bilaketarekin bat datozen irudiakAitor eta Unai, adin bereko bi lagun dira. 16 urte dituzte. Aitorrek, neska ezagun nahikotxo ditu, beno, ezagunak edo dena delakoa. Baina Unai, berriz, inoiz ez da ausartu neska batekin hitz egitera, mozkor dagoenean soilik, baina horrela ezin izan du ezer dezentea esan. Orduan, Aitorrengana hurbilduko da laguntza eskatuz. Unaiek, Amagoia gustatzen zaiola esaten dio, baina ez da neskari ezer esatera ausartuko. Beraz, Aitorrek 15 urterekin idatzitako “ligatzeko teknikak” emango dio, baina Unaiek ez du lortuko Amagoiarekin hitz egitea. Egun baten, Aitorrek Osane aurkeztuko dio, lagun bat eta Unai, berarekin hitz egiteko geldituko da. Baina Amagoia ere bitartean dago. Norekin geratuko ote da Aitor?

Nire ustez, Sexi-menduz liburua oso ondo dago, izan ere, ez da sexu fisikoari buruzko liburu bat, sentimentala baizik. Adin honekin sexuaz eta sentimenduen inguruan hitz egitea asko kostatzen zaigu. Gainera esaten dute Euskal Herrikoak, sentimenduen gaian nahiko lotsatiak garela, edo horretaz hitz egitea gehiago kostatzen zaigula. Eta liburu honekin ikusten da, hori ez dela horrela.

Nola aritu euskaraz muga dutenekin


Bikote bat, Iruñean, artxiboko irudi batean.
Erdararako inertzia haustea du helburu nagusia Euskaraldiak: dakitenek euskaraz egitea. Zailtasun handienetako bat euskaldun hartzaileekin izan ohi da, euskara ulertu bai baina hitz egiteko zailtasunak dituztenekin. Zabaldua dago horrelako egoeretan erdaraz jardutea. Euskaraz nola aritu, metodologia bat prestatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak: Ulerrizketa.

Aramotz


Liburuaren izenburua: Aramotz
Idazlea: Iñaki Irasazabal
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2018

Resultado de imagen de aramotz iñaki irasizabal
Aramotzek hiru pertsonaia izango ditu protagonista: Lander, Edy eta Saioa, protagonista. Saioak 16 urte besterik izango ez dituenean, Bilboko festetan bortxatu egingo dute. Hortik aurrera trauma bat geratuko zaio, eta horren eraginez, traumatologo batera joatea bultzatuko dute etxean. Bertakoek pilulak emango dizkiote, baina une jakin batean pilulak berriro ez errezetatzea erabakiko dute.

Hortik aurrera, Saioa drogetan sartuko da. Amaitzeko gutxi duenean, merkatura joatea erabakiko du. Bertan, Edy izeneko neska bat ezagutuko du. Horietako batek saltzailea hilko du. Orduan, Saioa Landerrengana itzuliko da, psikiatrikoan ezagutu zuen gaztea. Landerrek Aramotz mendialdera eramango ditu, Durangotik kilometro gutxira dagoen galdutako txabola ezkutu batera. Han aterpea eskainiko die, gauzak baretu arte. Baina momentu jakin batean Edy Ander mesfidatzen hasiko da.

Beraz, zer gertatuko da? Saioa eta Edy atxilotuko dituzte edo Landerrekin gauzak konpondu eta bertan geratuko dira?


Liburu hau asko gustatu zait, thriller antzerako nobela bat baita. Entretenigarria da; gainera liburu motza da, oso azkar irakurtzen da, 112 orri ditu soilik. Gure adinerako liburu egokia da. Gainera, hurrengo kapituluan zer gertatuko den gogo biziz geratzen zara, niri gertatu izan zait, kapitulu bat hasi eta bukatu ez dudanean amorruarekin geratu naiz. Beraz, Aramotz eleberria irakurtzea gomendatzen dizut, asko gustatuko zaizu eta.

Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen



KATTALIN MINER:Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen, Elkar, 2019


"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Horrela hasten du Kattalin Miner-ek liburua. Autorea hamar urte lehenago hil zen lagunaz hitz egiten ari da, Aimar Elosegi Ansa edo “Moio”. Heriotza honek transexualitatea eta suizidioa elkartu zituen, gaur egun ere oraindik nahiko tabu diren gaiak.

Gertakaria eta hamar urte geroago, Kattalin Miner-ek plano publiko eta politikoan landu zen gaia ez ote den plano pertsonalera igaro galdetuko dio bere buruari. Eta, memoria ariketa bat bezala hasi zena liburu honetan bihurtuko da, Moioren heriotzaz gain, transexualitatea, suizidioa, feminismoa eta trasfeminismoaz hitz egingo du, gertakari hura bizi izan zuten pertsonekin egindako elkarrizketen bidez: Moioren koadrilako lagunekin, anaiarekin, Medeak talde feministarekin, Maialen Lujambiorekin… Liburuak jorratzen dituen gai guztiak aipa ditzaket hemen, baina benetan gai honei buruz kontzientziatzeko liburua irakurri beharko duzu, ezta?




Gehien unkitu nauen liburuetako bat da hau, suizidioa eta transexualitateari buruz horren pertsonalki hitz egiten duelako, bai autoreak eta bai elkarrizketatutako pertsonek. Egunkari formatuan izatean, irakurketa askoz ere gertukoagoa egiten da, eta zoritxarrez oraindik ere tabu diren gaiez sakontzen du, trans pertsonen eguneroko zailtasunak eta pertsona bat suizidiora zerk eramaten duen azalduz. Nire ustez, hau irakurri beharreko liburu bat da, gai hauek tabu izateaz uzteko eta hobeto ulertzeko.


Ana Mendizabal

Txopo

Txopo
Egilea: Gaizka Arostegi
Izenburua: Txopo
Argitaletxea: Gaztetxo
Argitalpen data: 2016

Ipuin honetako protagonista Jon da, mutil harrigarria, jatorra eta bihotz onekoa, 1965. urtean jaioa da.

Jonek abentura asko bizi izango ditu bere lagunekin, eta hauetako harrigarriena 1975. urtean izango da. Urte horretan, bere  lagun bat larri gaixo izango da, aspaldi ez du bere berririk izan, bere izena Hugo da. Hugori laguntzeko asmotan, bere familiarekin harremanetan jarriko da.

Hugoren ametsa, Txopo atezaina bezalakoa izatea da eta hori kontuan hartuz   bere ametsa lortzen saiatuko da, Jon eta bere lagunak. Beraiek Hugoren ametsa lortzeko hainbat abentura bizi izango dute; adib. San Mames-era joatea, Txopori gutun bat ematera, bertan Hugoren istorioa kontatuz.

Txopo ospitalera joango ote da Hugori bisita egitera? Lortuko dute bere lagunek Hugoren ametsa?  Hugo hil egingo da?

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan protagonistek abentura ugari bizi izan dituztelako. Horrez gain, ulerterraza da, abenturak zuk bizi dituzula dirudielako. 

Animatu liburua hau irakurtzera eta ikusiko duzu bizitzari buruz zenbat ikasiko duzun!

 2019/09/10
Jokin

Uda betiko balitz


Izenburua: Uda betiko balitz
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2003

UDA BETIKO BALITZ bilaketarekin bat datozen irudiak

Uda eta oporrak, plan ezin hobeak. Hori izango da liburu honetan jorratuko den gaia. Idazleak, mutiko bati udako kanpalekuetan gertatuko zaizkion gora-beherak kontatuko dizkigu. Liburua, gazte horrek senitartekoei, lagunei… idatzitako eskutitzez harilkatuko du, gutun horietan kanpalekuko egunerokoa zelakoa den kontatuz. Eta, noski, aipatutako gaztearen hitzetan, idazleak gaztetan bizi izandako esperientziak uztartzeko aprobetxatuko du. Horrela, pasarteak bi eratan kontatuko dizkigu: 1. pertsonan (gutunen bitartez) eta 3. pertsonan (narratzailearen bitartez).



Liburua hiru zatitan banatuta egongo da, hots: nerabeak 12 urte dituenean (1976. urtea), 14 urte dituenean (1978. urtea) eta 16 urterekin (1980. urtea). Bestalde, politika aldetik garai gogorrak izango dira. Halere, liburuko sentimendu ugariena poza izango da.

Niri liburu honek xarma handia duela iruditzen zait. Alde batetik, gaztearen hazte prozesua adieraztea nola lortu duen miresten dudalako, hau da: hazi ahala, mutikoaren ortografia hobetzen doa (puntuazioa, hitzak nola idazten diren, testuaren egitura…) eta apurka-apurka bere pentsatzeko era aldatuz, pertsona helduago batean bilakatzen da (politikan batez ere jarriko du arreta umekerietan beharrean). Eta, bestetik, liburua oso irakurterraza da, txukun eta argi idatzita eta istorioa bi aldiz azalduta (1. pertsonan eta 3. pertsonan) dagoelako.

Eta zuri, liburua irakurtzea gustatuko litzaizuke? Kanpalekuko gazte horien abenturak bizi eta beraien larruan sartzeko aukera izan nahiko zenuke?

Itzal Zengotitabengoa Abadiano

JUDY MOODY

JUDY MOODY

JUDY MOODY. OSO UMORE TXARREZ DAGO bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea:Megan McDonald

Ilustratzailea:Peter H. Reynolds

Argitaletxea:Gero


Umore pixka bat aldatu da Judy Moody-ren partetik! Umore ona, umore txarra, txakurraren umorea ... batez ere eskolara itzultzeko eguna. Baina Todd irakasleak klaseari bere buruari collage bat egiteko eskatzen dionean, Judyk oso une ona dauka ia umore txarra ahazten duelarik. Hilabete batez, bera nola dagoen azaltzen duen collage bat idatzi beharko du. Arazo bakarra zera da, ez dela inongo klubean. Nola lortuko du Judy Moodyk bere laguna Rockyri bat osatzen ausartzen?


Nire ustez liburu hau oso interesgarria da. Leku batzuetan barregarria da eta dibertigarria, beste batzuetan aldiz tristea da baina jeneralean niri liburu hau gustatu egin zait.

Nikolas txiki

NIKOLAS TXIKI

Liburu honen egilea: Goscinny Sempé
Marrazkiak: Goscinny Sempé
Itzultzailea: Imanol Tapia
Argitaletxea: Elkar
Argitaratzea: 1983




Nikolas eta bere lagun aldrebesak dira liburu honetako protagonistak. Madrilen bizi da bere gurasoekin etxe batean, baina anai arrebarik izan ez arren lagun asko ditu, esate baterako Eudes, Agnan, Geoffroy, Alzeste...Batzuekin ondo eramaten da, baina beste batzuekin ez hainbeste.

Liburu honetan Nikolasen istorio barregarriak ageriko dira, bere lagunekin batera biziko dituenak. Esaterako egun euritsu batean Nikolasek kalean aurkitutako txakur batekin bizitako bizipenak azalduko ditu, nola eraman zuen etxera, nola sofa erdia jan zuen eta nola bere jabea etorri zen txakurra eramatera jada lagunak zirenean. Edota behin bere gelakide guztiak etxera ekarri zituenean cowboys-etara jolastera eta lotara joan zirenean bere aita zuhaitz batera lotuta utzi zutelarik.

Liburu honetan etengabe egongo dira Nikolas eta bere lagunak trastakeriak egiten. Zer izango da hurrengo gertaera? Bizikletarekin zartakoa hartzea? Edota puru eder bat erretzea bere lagunekin batera?

Nire iritzia:

Liburu hau irakurtzea asko gustatu zait, istorio oso entretenigarriak ditu liburua zaharra izan arren. Gainera kapitulu bakoitzean bere lagunak berriro ere erakusten ditu ahaztu ez ditzazun. Horretaz aparte istorioak kontatzeko modu oso xelebrea du idazleak eta marrazki sinpleak baina politak sortzen ditu.

Laranja Bat Zaborretan


Idazlea: Patxi Zubizarreta
Izenburua: Laranja Bat Zaborretan
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2015




Karabino izena duen mutila, Zaborraren Hirian esaten dioten Mokattam auzunean bizi da. Bere arreba Doaia, osasunetik ondoezik dago, gaixorik, eta diru gutxikoak direnez, ez daukate aukerarik erizain bat bertara eramateko. Kristau koptoa da bera, nahiz eta ingurukoak musulmanak izan. Kristau koptoa izan arren, ameslaria eta zabor biltzailea ere bada. Nagib itsua, Al-Qaraban bizi da. Nagib ez da kristau koptoa, musulmana baizik, baina horrez gain, ipun kontalari aparta da eta bere istorioek liluratu egingo dute Karabino. Nagib zein Karabino, Kairo hiri jendetsuan bizi dira. Hiriak badu garbi eta aberatsak dauden lekuak ere. Bertan, hainbat esperientzia eta jende berri ezagutuko ditu. Zer gertatuko da arrebarekin? Nor ezagutuko du Kairo hirian?


Irakurritako liburu honek, hiztegi landua eta aproposa du. Eta beste ipuinengandik berezia dela ere esango nuke. Honen guztiaren ondoren, liburu hau, Karabino moduko ameslariak direnentzat irakurtzera gomendatuko nuke.

Ane P.K.

Pritze txikia

Pritze txikia

Izenburua: Printze txikia. 
printze txikia bilaketarekin bat datozen irudiak
Idazlea: Antonie de Saint-Exupéry. 
marrazkilaria: Antonie de Saint-Exupéry.
Argitaletxea: Elkar.
Argital eguna: 1943, Frantzia.
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta.




Liburu hau umeen liburu bat bezala har daiteke, idatzita dagoen modua dela eta, baina, nagusitasuna, bakardadea, laguntasuna, maitasuna eta adiskidetza kritikatzen duen liburu filosofikoa da. Liburu honetan, bi protagonista daude, idazlea, Saharako desertuan hegazkin istripua izan duen pilotua eta bertan aurkitutako printze txikia. Printze txikia, beste planeta batetik dator B-612 asteroidetik dator, eta Lur planetara heldu arte izandako bizipenak kontatzen dizkio pilotuari. Bisitatutako sei planeta bakoitzean buru txikiko nagusi batekin egin du topo. Adibidez: Herri gabeko errege bat, edo mozkorra izatearen lotsa ahazteko edaten duen mozkorra. Liburuan zehar, nagusia izatea zer den galdearazten gaitu istorioak.


Bueltatu ahal izango da printze txikia bere planetara?





Nire ustez, oso merezia dauka liburuak XX.mendeko liburu hoberenetakoen saria, izan ere, lehen esan dudan bezala gure buruari galdera asko egitera bultzatzen gaituen liburu bat da, eta haurrentzako modu batean idatzita dagoenez oso txikitatik gure buruari gauzak galdetzera bultzatzen gaitu. Horretaz gain, istorio entretenigarria, dibertigarria, baina aldi berean, dramatikoa dela iruditu zait. Pertsonaia abenturazalez osatutako liburua da. Benetan uste dut denok irakurri behar izango genukeela, gure buruari nor garen galdetzeko.