Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2019

Zer gertatuko da plastiko gogorra igurtzean algodoira hurbiltzen badugu?

Ikerketa galdera: Zer gertatuko da plastiko gogorra igurtzean algodoira hurbiltzen badugu? Hipotesia : Nire ustez, plastikoa igurtzean algodoira hurbiltzen badugu, ez da ezer gertatuko. Materiala : Algodoia Plastiko gogorra Prozedura : Algodoi zatiak mahai gainean jarri Plastiko gogorra gorputzean (tripan, besoan...) asko igurtzi  Plastikoa algodoira elkartu eta zer gertatzen den ikusi Datuak : Ondorioak : Plastikoa gorputzarekin igurtzerakoan, bertako elektroiak plastikora igarotzen dira, eta ondorioz, negatiboki kargatuta geratzen da. Ondorioz, plastikoa algodoira elkartzean, plastikoak erakarpen indarra egiten dio, eta algodoi neutroak plastiko negatiboagatik erakarrita dira.

Esaldiak taula periodikoarekin

Irudia
Zein da zuen ustez esaldirik originalena? Iruzkinaren bidez bozkatu!

Bikoiztaileek ez dute film gehiagorik bikoiztuko Zinema Euskaraz programarako

Irudia
Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak uko egin dio Zinema Euskaraz programako haurrentzako filmak bikoizteari. Lanaren egonkortasuna eta baldintzak hobetzea eskatzen dio elkarteak Jaurlaritzari, “euskarazko bikoizketa profesionala desagertzera doalako bestela”. Kultura Sailetik onartu dute arazo bat badagoela, baina konponbide zaila ikusten diote auziari, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Estreinatuko da Dragoi Bola filma, Lego 2 iritsiko da gero aretoetara, eta hori izango da Zinema Euskaraz programaren barruan euskaraz bikoiztuta estreinatuko den haurrentzako azken filma. Hortik aurrera, ez dago jakiterik Zinema Euskaraz programari eutsiko ote zaion, Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak, Bieusek, planto egin duelako. Informazio-iturria: www.eitb.eus

Sarrionandia musikatua

Irudia
         Olerkitik musikara. Belaunaldi ezberdinetan, Euskal Herriko musikari ezberdinek, Joseba Sarrionandiaren 145 poema baino gehiago musikatu dituzte.  Musikari ezberdinen lanak baliatuz «Gure oroitzapenak, poema musikatuak» disko-liburua osatu dute. Sarrionandiak berak pieza bakoitzari iruzkina idatzi dio eta Maite Mutuberria ilustratzaileak irudiz jantzi ditu.           Josebaren poemak musikatu zituen lehen musikaria Ruper Ordorika izan zen eta geroago beste musikari batzuek ere abestu dituzte, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Joseba Irazoki, Anari, Audience, Mursego, Zea Mays, Berri Txarrak, Amorante, Ken Zazpi, Izaki Gardenak, Libe, Mice, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Igor Arzuaga, Gose, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxea.... Adibidez Berri Txarrakek musikatutako letra Informazio iturria: www.naiz.eus

KONTXAKO HAUR GALDUAK

KONTXAKO HAUR GALDUAK Kontxako haur galduak; Seve Calleja, Erein, 2016 Liburu honetako protagonistak Urko, Ainhoa, Malen, Denis eta Felix dira. Denis eta Felix frantsesak dira eta Urko, Ainhoa eta Malen Donostiarrak. Kontakizun hau jai batzuetan gertatzen da, Donostiako jaietan hain zuzen. Bost neska-mutil hauek abenturazko momentu bat bizitzera joango dira, izan ere jaiak beste modu batera bizi nahi zituzten. Piraten abordaiaren jaia bizi nahi dute. Santa Klaran amaitzen dute, uharte bat da altxorrez, abenturaz eta misterioz betea. Hasieran bihurrikeria ematen zuena beldurraren aurkako desafio bat sortuko da. Baina gure protagonistak elkartu egingo dira eta uharteko tontorretik gauza batez bermatuko dira, behintzat, marinel onek, gauza txarrak gertatzean maniobrak egin ditzaketela, timoia bide onetik eraman dezakete. Baina historian zehar zer gertatuko zaie uhartean? Nire iritziz, arina da irakurtzeko, horrela definituko nuke liburu hau “arina”. Kapitulu motzak dira.

Zer gertatuko da orrazia iletik pasatu ostean txorrotara hurbiltzen badugu?

Ikerketa galdera: Zer gertatuko da orrazia iletik pasatu ostean txorrotara hurbiltzen badugu? Hipotesia: Nire ustez, iletik pasatutako orrazia txorrotara hurbiltzen badugu ez da ezer gertatuko. Materiala: Plastikozko orrazia Komuneko edo sukaldeko txorrota Zure ilea Prozedura: Orrazia iletik pasatu 10 bat aldiz. Txorrota oso gutxi ireki  Orrazia txorrotara hurbildu Datuak: Ondorioa: Orrazia iletik pasatzerakoan, elektroi batzuk orrazian geratzen dira, hau negatiboki kargatuz. Eta ura positiboki kargatuta dagoenez, orraziak ura erakartzen du.

Nur eta irlandar gnomoa

Irudia
Izenburua : Nur eta irlandar gnomoa Egilea : Toti Martínez de Lezea Argitaletxea : Erein Ilustratzailea : Juan Luis Landa Liburu honetako protagonista, Nur deitzen den neskatila bat da. Nurrek hamabi urte ditu eta bere gurasoekin Larrabetzun bizi da, baina udan, aitona eta amonaren etxean igarotzen du denbora asko. Goiz batean, Nur bere etxean esnatuko da eta aitonak deituko dio, bere etxeko zaborrontzian irlandar gnomo bat dagoela esanez, eta Nur berehala, etxetik irtengo da. Aitona eta amonaren etxera heltzean sukaldera sartuko da jarraian eta zaborrontziko tapa zabaltzean gnomoa ikusiko du baina pare bat galdera etorriko zaizkio burura. Nor da gnomo hori? Zer egiten du aitona-amonen etxean? Niri liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria delako, gainera Nurren liburuak oso gustuko ditut, hala ere, uste dut liburu hauek jende gazteagoentzat eginda daudela, 10-12 urte dituzten gazteentzat. Horregatik, adin hori duten gazteei asko gomendatzen diet liburu hau,

Nire izenaren gorabeherak

Irudia
Idazlea: Alice Viera Argitalpen data: 2003 Argitaletxea: EDICIONES SM Liburu honetan, emakume bat da hasierako protagonista, emakumea haurdun dago. Oraindik ez dakite zer izen jarri semeari, liburu bat irakurtzen dagoenez liburu horretako protagonistaren izena jartzea erabakiko du, Anelise, baina aitonari eta amonari ez zaie gustatzen. Beste liburu bat irakurtzen hasten denean erabakia aldatuko du, eta Silvia deitzea erabakiko du. Azkenean Silvia izenarekin geratu behar direla ematen duenean umea jaio eta mutila atera da eta Abilio deituko diote semeari. Semea jaio eta urte batzuetara, Abiliok, bere izena zergatik jarri zioten jakin nahiko du, baina inork ez dio ezer esaten. Zergatik deituko da Abilio? Zer gertatu zen gau hartan? Nork aukeratu zuen? Niri liburu hau asko gustatu zait, gure adineko mutil baten inguruan hitz egin arren beste garai batekoa da eta horri esker garai hartako gauza gehiago ulertu ditut. Gainera oso dibertigarria da eta gure

Berri Txarrak-en taula periodikoa

Irudia

Piezak elkartuz, taula periodikoa osatu!

Irudia
Aurten, taula periodikoaren urtea dela eta DBH3ko ikasleak ekintza ezberdinak egiten ari gara. Oraingo honetan puzzle bat osatzea eskatu digute. Gustoko izango duzuelakoan, nik egindakoaren esteka hemen uzten dizuet: 48 My Chemical Elements Ea zuek ere burutzeko gai zareten!

2019: Taula periodikoaren urtea !!

Irudia
Taula periodikoa, asmakizun oso garrantzitsua izan da eta aurten bere urtea da. Horregatik, taula periodikoaren puzzlea egin dugu. Ariketa oso polita izan da eta zuek ere egiteko aukera izateko hemen uzten dizuet puzzlearen link-a. 48 My Chemical Elements

Aurtengoa taula periodikoaren urtea da!

Irudia
Unesco-k 2019. urtea taula periodikoaren urtea izandatu du. Eta hau ospatzeko, hemen daukazue taula periodikoaren puzzle bat: 48 My Chemical Elements

Taula periodikoaren urtea!

Irudia
Aurten taula periodikoaren urtea da, eta hori ospatzeko, taula periodikoaren inguruko hainbat ariketa egiten gabiltza. Oraingo honetan, taula periodikoaren puzzle bat egitea egokitu zaigu. Beraz, behekaldean nire puzzlea uzten dizuet. Nahi baldin baduzue, egiten zaila zaitezte, animo! 48 My Chemical Elements

2019a Taula Periodikoaren Urtea!

Irudia
Urte berezia izango da aurtengoa, izan ere taula periodikoaren urteurrena da eta taula periodikoaren urte ospatzeko hainbat ariketa egingo ditugu. Oraingo honetan taula periodikoaren puzzlea egin dugu eta zuei erakustea ondo legokeela uste dugu.   48 My Chemical Elements

2019a Taula Periodikoaren Urtea!!

Irudia
Urte hau berezia izango da, Taula Periodikoaren urtea ospatzen baitugu. Horregatik urtean zehar, hainbat ariketa egiten joango gara, eta oraingo honetan puzzle polit bat egin dugu. Puzzlea azpian utziko dut ikus dezazuen nolakoa den eta ariketa honetaz denok gozatzeko, link-a ere bertan utziko dut. Gora Taula Periodikoa! 48 My Chemical Elements
Irudia
2019  urte honetan, taula periodikoaren urtea izango dela erabaki dute. Eta horregatik guk, DBH3-ko ikasleok, horren inguruko hainbat ariketa egingo ditugu. Oraingo honetan puzzle bat egitea egokitu zaigu eta zuk ikus eta proba dezazuen hemen usten dizuet: My Chemical Elements

Taula Periodikoaren urteurrena!

Irudia
Taula periodikoaren urteurrena dela jakinda, puzzleak egiten aritu gara eta gonbidatzen zaituet nire 104 piezako puzzlea ikustera.

Taula Periodikoaren Puzzlea!

Irudia
Taula periodikoko urteurrena dela eta, horren inguruko ariketen artean puzzle bat egitea horietako bat izan da. Beraz, hemen partekatzen dizuet nik egindako 63 pezako puzzlea. Eta zuei ere zaiatzera gonbidatzen zaituet! 48 My Chemical Elements

Taula periodikoaren urteurrena

Irudia
Aurten, urte berezia da. 2019. urtea, taula periodikoaren urtea izango dela erabaki dute munduko zientzialariek. Eta guk, hainbat ariketa egin ditugu hori lantzeko. Beraz, puzzle hau zuei erakustea polita izango zela pentsatu dugu. 

Gazteak euskeraz "Gif" batzuk estreinatu ditu

Irudia
Gazteak, euskeraz "gif " batzuk estreinatu ditu dohainik. Proiektu honen helburua interneten euskal gazteen euskerazko erabilera sustatzea da. "Gif" hauek Instagramen, Whatsappen, Facebooken eta Twitteren atera dituzte, eta bilaketzailean "Gaztea" hitza bilatuz lortu daitezke. "Gif" horietan, Gaztean agertzen diren kolaboratzaile guztiak ikusi ditzakegu, eta horien azpian esaldi desberdinak agertuko dira, adibidez " Gaur parranda tokatzen da... eta badakizu", badaude beste batzuk ez daukatela esaldirik, baina oso barrigarriak direnak, honako hau, adibidez: Informazio-iturria: eitb.eus

Zer gertatzen da azetona eta poliestirenoa nahastean?

Ikerketa galdera: Zer gertatzen da azetona eta poliestirenoa nahastean? Hipotesia: Nire ustez, azetona eta poliestirenoa nahastean ez da ezer berezirik gertatuko. Materiala: - Azetona. - Poliestireno hedatua. - Edalontzi garden bat. Prozedura: - Edalontzi garden bat erdiraino azetonaz bete. - Kontu handiarekin, poliestireno hedatu zatiak azetonaz betetako edalontzira sartu. - Gertatzen dena arretaz behatu! Datuak: Ondorioa: Gertatu dena ez da erreakzio kimiko bat izan, disoluzio bat baizik. Poliestireno hedatuak duen gas kopuruaren ondorioz, oso bolumen handia eta pisu txikia du, eta azetonarekin nahasten dugunean, gas hori askatu egiten da, horrela, geratzen zaigun “masa”, hedatu gabeko poliestirenoa delarik.

Kandela, likidoa eta edalontziaren esperimentua

Irudia
Ikerketa galdera: Zer gertatzen da, ura duen plater batean kandel bat jartzen baduzu, eta ondoren edalontzi batekin estaltzen baduzu? Hipotesia: Nire ustez, kandela edalontziarekin estaltzerakoan, jarraian amatatuko da. Izan ere, errekuntza batean oxigenoa beharrezkoa da, eta edalontziarekin estaltzen dugunean, ez du oxigenoa hartzeko biderik izango, beraz, oxigenoa askar amaituko da eta kandela amatatuko da Materiala: - Likido bat - Platerra - Kandela - Edalontzia Prozedura: Ondorioa: Hemen gertatzen dana honako hau da: Kandelak, errekuntza egiteko oxigenoa behar du, errekuntza horretan, karbono dioxidoa botatzen du, orduan, momentu bat helduko da non, edalontzia, karbono dioxidoz beteko da eta oxigenorik ez da egongo, beraz, edalontzi barruan presioa sortzen da, beraz, gasak ihes egiten saiatzen da eta uraren bitartez egiten du, ura edalontzira sartzen da, eta gasa edalontzitik irten egiten da.

2019a, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea

Irudia
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen 2017ko abenduaren 20an, eta ospakizun horren bitartez, kimika eta fisikaren nahitaezko eginkizuna aldarrikatu nahi da, Europar Batasunak garapen iraunkorraren arloan gainditu beharreko erronken inguruko soluzioen garapenean. Gainera, Nazioarteko Urte honetan, Dmitri Ivanovitx Mendeleiev zientzialari errusiarrak elementu kimikoen taula periodikoa sortu izanaren 150. urteurrena ere ospatuko da. Kimika modernoaren sortzaileetako bat izan zen kimikari ospetsuak 1869an argitaratu zuen planetan dauden konposatuen sailkapen ezagunaren lehenengo bertsioa, zientziaren historiako mugarririk garrantzitsuenetakoa, adituen esanetan. IYPT-Prospectus_20172019.pdf Informazio iturriak: Zientzia Kaiera , Iupac

Azkueren 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak

Irudia
Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkuek 64 urtetan argitaraturiko 922 idazlanak katalogatu eta digitalizatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Jakin Fundazioaren laguntzarekin. Azkue lehen euskaltzainburuaren izena eta izana birgogoraraztea da helburua, haren lanak atondu eta teknologia berrien bitartez gizarte osoaren eskura jarriz. Aurrerantzean, haren lan argitaratuak Sarean izango dira eta horretarako ezinbestekoa izan da Jakin Fundazioaren laguntza, berak egin baitu digitalizazio lana eta atonketa".

Oxigenoaren eredu atomikoa

Irudia
Oxigeno atomoak 8 neutroi, 8 elektroi eta 8 protoi ditu.