Bikoiztaileek ez dute film gehiagorik bikoiztuko Zinema Euskaraz programarako


'Dragoi Bola'
Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak uko egin dio Zinema Euskaraz programako haurrentzako filmak bikoizteari. Lanaren egonkortasuna eta baldintzak hobetzea eskatzen dio elkarteak Jaurlaritzari, “euskarazko bikoizketa profesionala desagertzera doalako bestela”. Kultura Sailetik onartu dute arazo bat badagoela, baina konponbide zaila ikusten diote auziari, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Estreinatuko da Dragoi Bola filma, Lego 2 iritsiko da gero aretoetara, eta hori izango da Zinema Euskaraz programaren barruan euskaraz bikoiztuta estreinatuko den haurrentzako azken filma. Hortik aurrera, ez dago jakiterik Zinema Euskaraz programari eutsiko ote zaion, Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak, Bieusek, planto egin duelako.


Informazio-iturria: www.eitb.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula