Zer gertatzen da azetona eta poliestirenoa nahastean?

Ikerketa galdera:
Zer gertatzen da azetona eta poliestirenoa nahastean?

Hipotesia:
Nire ustez, azetona eta poliestirenoa nahastean ez da ezer berezirik gertatuko.

Materiala:
- Azetona.
- Poliestireno hedatua.
- Edalontzi garden bat.

Prozedura:
- Edalontzi garden bat erdiraino azetonaz bete.
- Kontu handiarekin, poliestireno hedatu zatiak azetonaz betetako edalontzira sartu.
- Gertatzen dena arretaz behatu!

Datuak:


Ondorioa:
Gertatu dena ez da erreakzio kimiko bat izan, disoluzio bat baizik.
Poliestireno hedatuak duen gas kopuruaren ondorioz, oso bolumen handia eta pisu txikia du, eta azetonarekin nahasten dugunean, gas hori askatu egiten da, horrela, geratzen zaigun “masa”, hedatu gabeko poliestirenoa delarik.














Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula