Nur eta irlandar gnomoa

Izenburua: Nur eta irlandar gnomoanur eta irlandar gnomoa bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Juan Luis Landa


Liburu honetako protagonista, Nur deitzen den neskatila bat da. Nurrek hamabi urte ditu eta bere gurasoekin Larrabetzun bizi da, baina udan, aitona eta amonaren etxean igarotzen du denbora asko.

Goiz batean, Nur bere etxean esnatuko da eta aitonak deituko dio, bere etxeko zaborrontzian irlandar gnomo bat dagoela esanez, eta Nur berehala, etxetik irtengo da. Aitona eta amonaren etxera heltzean sukaldera sartuko da jarraian eta zaborrontziko tapa zabaltzean gnomoa ikusiko du baina pare bat galdera etorriko zaizkio burura.
Nor da gnomo hori? Zer egiten du aitona-amonen etxean?

Niri liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria delako, gainera Nurren liburuak oso gustuko ditut, hala ere, uste dut liburu hauek jende gazteagoentzat eginda daudela, 10-12 urte dituzten gazteentzat. Horregatik, adin hori duten gazteei asko gomendatzen diet liburu hau, liburu dibertigarriak izan arren oso arin irakurtzen direlako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula