Faktura elektrikoaren azterketa

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua



Liburuaren izenburua: Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua.

Liburuaren idazlea: Nojud Ali (Delphine Minoui-ren laguntzarekin).

Argitaletxea: Erein.

Argitalpen-urtea: 2018.



       Zer egin edo esango zenuke, 10 urte bete eta gurasoek, zure ezkontza prestatzen hasiko balira? Horrelako egoera batean pentsatzea soilik, itzelezko beldurra ematen du, baina zoritxarrez, egoera hauek behin eta berriz errepikatzen dira eta adibide hobezina bezala, Nojud izeneko neskatilaren bizitza dugu.


       Nojud, Kharji-n bizi den neskatila da. Bere etxeko gazteena eta xelebreena da, amari galdera   zaparradak eginez, hainbat eta hainbat arratsalde igarotzen ditu. Lagunekin jolastea ere gustuko du, baina Tom eta Jerry marrazki biziak ikustea ere, bere denbora-pasa gustukoenetariko bat da.


      10 urte betetzerakoan, ordea, haurtzaroari agurra emateko momentua helduko zaio, izan ere, gurasoak, bera baino hiru aldiz zaharragoa den gizon batekin ezkontzeko beharra duela esango diote. Ezkondu ostean, bere bizitza 180º-ko bira eman eta infernu bat bihurtuko da. Egoera horren aurrean, Nojud-ek ausardiaz bete eta laguntza lortu nahian bere herritik ihes egingo du. 10 urteko neskatila bati laguntzeko prest dagoen norbait aurkituko du? edo bere herrira itzuli eta infernu hori jasaten jarraitu beharko du?.

      Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio guztian zehar, protagonistak egoera horretatik ateratzeko egoera gogor horiek guztiak nola gainditzen dituen erakusten du eta baldintza berean dauden emakumeei laguntzeko oso aproposa dela iruditzen zait. Beraz, liburua irakurtzea asko gomendatzen dut.









Bertha Fernandez 2019/10/24

Zer gertatzen da pila bat aluminiozko paperean biltzen badugu?

Ikerketa galdera:
Zer gertatzen da pila bat aluminiozko paperean biltzen badugu?

Hipotesia:
Nire ustez aluminiozko papera ebatzerakoan kalanbrea emango digu.

Materiala:
- Pila bat
- Aluminiozko papera

Prozedura:
- Pila bat hartu
- Aluminiozko paperan bildu
- Momentu bat itxaron
- Aluminiozko papera ukitu

Frogak:
Gelan egingo dut.












Ondorioa:
Aluminiozko papera (Aluminiozko papera oso mehea den aluminiozko xafla bat da, 0,2 mm baino txikiagoko lodiera duena. Aluminioa elementu kimiko bat da, Al ikurra eta 13 zenbaki atomikoa dituena.)   eroale ona da, eroaleak, energia garraiatzeko erreztasuna duten materialak dira, adibidez, aluminioa, kobrea, edo burdina. Baina ukitzerakoan ez du kalanbrerik ematen, kalanbrea deskarga elektriko bat da, non, objektuaren elektroiak gorputzera mugitzen dira. Hori gertatu beharrean, berotu dela ikusi dezakegu. Hau gertatzen da eroale bakar batek bi poloak ukitzen dituelako, eta horrela, ez da zirkuitutik zehar energiarik igarotzen, gainera, zirkuitu elektrikoak ez du hartzailerik,  beraz zirkuitutik zehar garraiatzen ari den energia ez da gorputzera garraiatzen, baina pila martxan jarraitzen du, beraz, pila berotzen da.

Gehiago jakiteko:
Pilaren funtzionamenduari buruz gehiago jakiteko: http://www.profesormolina.com.ar/tecnologia/pila.htm


Informazio-iturria:

Bisera gorria

Izenburua: Bisera gorria
Idazlea: Antton Kazabon
Bisera gorriaArgitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2018-10-24

Liburu honetako protagonista 12 urteko gazte bat da, Eneko, eta lehenengo pertsonan kontatzen du uda hartan gertatu zena. Uztailaren 29an, arratsaldeko zazpietan desagertuko da Martina, Enekoren lagun mina. Egun hartan, Enekok mutil ezezagun bat ikusiko du parkean, arropa beltz eta zaharrekin jantzia, baina ez dio garrantzia handirik emango.

Hilabete oso bat igaro eta Martinak desagertuta jarraituko du, baina herritarrek ez dute etsiko, eta goizero boluntario talde bat arituko da txoko guztiak goitik behera miatzen. Egun batean, Martinaren aita Otsamendi kobazuloan sartuko da, eta kainabera zahar bat esku artean duelarik aterako da kobazulotik. Kainabera hori 12 urte lehenago desagertu zen Erramunena izango da. Ondorioz, gazte desagertuen bi familiak elkartu egingo dira eta beraien seme-alaben bila jarraituko dute, baina asteak igaro ahala, bilatzeari utziko diote.

Egun batzuk beranduago, herritar batzuek, giza itxurako fantasma ikusiko dute herrian, Enekok Martina desagertu zen egunean ikusi zuenaren antzerakoa, baina gehienek gezurra dela esango dute. Hala ere, udazkeneko egun euritsu batean, gure protagonistak, fantasma itxurako bulto beltz bat ikusi ostean, Martinaren bisera gorria aurkituko du, eta horrek esperantza bueltatuko die herritarrei. Aurkituko ote dute Martina? Fantasma itxurako gizona izango ote da bahitzailea?


Nire ustez liburu hau oso entretenigarria da, eta une batzuetan beldurgarria izatera iritsi daiteke! Oso erraz irakurtzen da, ez baita oso luzea. 13-16 urte bitarteko gazteei gomendatuko nieke eta liburua asko gustatuko zaiela uste dut.


Maria Cobos Pereira

Gezurren Basoa




Liburuaren Izenburua: Gezurren Basoa.
Liburuaren Idazlea: Alberto Ladron Arana.
Argitaletxea: Elkar.
Marrazkilaria: Liburuak ez dauka marrazkirik baina portada Alex Ladronek egin zuen.
Argitalpen Data: 2016.

Nafarroako herri txiki batean, goizeko zortziak aldera, Harkaitz Artundo desagertu da, 5 urteko haur bat. Nola? Zein ordutan? Nor zegoen berarekin? Hori da Asiain inspektoreak ikertu beharko duena, baina nahiz eta hasieran bahiketa normal bat iruditu, ikerketa aurreratu ahala konturatuko da, Artundo familiak sekretu ilunak dituela, droga, sekta, eta erritual desberdinekin.


Hau da, bahiketa txiki batetik, urte askoan ikertu gabeko hilketa bat ikertzera pasako da Asiain inspektorea, pistaz betetako psikopata baten jokoa jarraituz, eta bidean Artundo familiaren sekretu desberdinak iratzarriz.


Liburu hau benetan zoragarria iruditu zait, inoiz ez nuen euskarazko liburu bat horren gustura irakurri, benetan. Uste dut, liburu osoan jakin min jolasa sortzen duela liburuak. Gainera, oso ondo idatzita dago, eta niri pertsonalki gai hauek asko gustatzen zaizkidanez, benetan gozatu dut liburua. Halere ez dut uste, edozein urtetarako denik, ukitzen dituen gai batzuk latzak direlako, pedofilia adibidez.
Resultado de imagen de basajaunen misterioa


Basajaunen misterioa




Idazlea: Goio Ramos Villanueva

Argitaletxea: Baporea

Argitalpen data: 2004ko iraila

Ilustratzailea: Asun Balzola



Olatz eta Aitziber amama Felisaren herritxoan daude oporretan, baina, egia esan, ez dira batere dibertitzen, gainera, herriko mutilek ez diete haiekin futbolean jolasten, horren ondorioz haserretu egiten dira, eta ahaleginak egiten dituzte jolasten uzteko, baina alferrik. Dena den, Jokin ezagutuko dute, beraien laguna den mutil bakarra, oso jatorra. Mutil hau ez dator bat besteekin, neskek eta mutilek futbolean jolasteko aukera berdinak dituztela uste du, eta horregatik egingo dira lagunak; pentsatzeko eragatik. Egun baten berekin batera joango dira mendira. Osteratxo honetan, mendian doazela, Basajaunekin egingo dute topo, eta berekin batera abentura zirraragarri bezain arriskutsuak biziko dituzte abentura honetan. Abentura honetako abenturak bizitzeko prest al zaude?




Niri liburu hau asko gustatu zait, abenturazko liburuak gustatzen zaizkidalako. Liburu hau abenturazko liburu oso ona da, eta beti akzioz betea dago. Horrez gain gai originala da, eta irakurtzeko oso erraza da. Baina gehien harritu ninduena, liburuak daukan hizkuntza da, sarritan gidoiak bizkaieraz baitira.

Nahid nire ahizpa afganiarra


Liburuaren izenburua: Nahid nire ahizpa afganiarra
Idazlea: Anna Tortajada
Itzultzailea: Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret
Marrazkilaria: Jonatan Arias
Argitaletxea: La mar de fácil
Urtea: 2019


Liburu honetan Nahid-en bizitza kontatzen da, afganiar neska bat. Ariadna Kazetari izateko ikasten ari da, oso pertsona esku- zabala da eta herrialde aberatsen interes ekonomikoengatik herrialde behartsuek jasaten dituzten bidegabekeriak salatzen dituzten mugimenduei laguntzen die. Egun batean fakultateko lan baterako informazioa bilaka ari dela, ahaztutako gatazka bati buruz idatzi beharko du. Bat-batean afganiar erakunde baten web orri bat aurkituko du. Horrela Nahid-ekin hitz egiten hasiko da. Nahid Kabulen jaio da, baina Pakistanen errefuxiatu bizi da. Bere herrialdearen egoerari buruz hitz egingo dute, beste hainbat egoeren artean. Nola uste duzu bizitzen dela? Nola dela uste duzu bere bizitza emakume bezala horrelako kultura batean? Zer kontatuko dio Ariadnari?

Nire ustez liburu hau irakurri dudan libururik hoberenetarikoa da, oso hunkigarria da eta oso errez enpatizatzen duzu Nahid-en egoerarekin. Oso ondo azalduta dago, gainera oso errez irakurtzen da, eta formatu bitxia du. Irudi oso adierazgarriak ditu. Bestalde liburuaren amaieran liburuan agertzen diren gaiei buruz hainbat galdera daude.

Kilimanjareko diamantea


Kilimanjaroko diamantea bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2013



Liburu honetako protagonista, Berain izeneko gazte bat da. Honen gurasoak banatuta daude, eta horren ondorioz, bere aitarekin duen erlazioa ez da oso ona. Hala ere bere aitak, Afrikara joatera gonbidatuko du, izan ere aitari asko gustatzen zaio. Han udaleku batera joango dira, eta beste leku batzuetako gazteekin elkartuko da gure protagonista. Gazte horien artean, Emmy deituriko neska bat dago, eta Beraini asko gustatuko zaio. Udaleku honetako arduraduna, Kilimanjaroko diamantearen atzetik dabil, eta gazteek bilatzen lagunduko diote. Diamantea bilatzen ari diren bitartean, abentura arriskutsu eta ikaragarriak edukiko dituzte, eta Afrikako kultura eta animaliak ezagutzen joango dira. Zelako abenturak igaroko dituzte? Aurkituko al dute diamantea?

Niri liburu hau asko gustatu zait, eta oso atsegina egin zait irakurtzea. Liburuaren bi zatiak gustatu zaizkit, alde batetik, liburuak kontatzen duen historia eta barruan igarotzen diren abenturak oso interesgarria iruditu zait, eta bestetik, Afrikako kultura eta ohiturak nabarmentzen dira. Horrez gain, gazteen arteko maitasun kontuak agertzen dira, eta gai hauek guztiak zelan erlazionatu dituen asko gustatu zait.

Gaur zortzi

CARMEN GISASOLA: Gaur zortzi, Alberdania, 2012. 

Gaur zortzi liburuaren protagonista Andoni izango da; bera Andoni Kordobako espetxe batean dago. Ostiraletan afaltzeko orduan preso bakoitzak beraientzako bidalitako gutunak jasotzen ditu, eta ostiral horretan Andoniri beste batzuetan baino pakete handiagoa emango diote. Beste danak ez bezala, berak afaldu ostean irakurriko ditu, intimitatean. Eta hogeita hamasei orrialdeko gutun anonimo batekin aurkituko da, beraz, gutuna irakurtzen hasiko da.

Gutuna ama batena izango da, hark bere alabaren inguruan hitz egingo dio. Bere alabak duela aste bat gutuntxo bat utzi zion badoala esanez, eta egun horretatik ez du bere alabaren inolako berririk izan. Ama etsita dagoenez ausaz espetxeko pertsona bati idaztea pentsatzen du bere penak arintzeko. Gutun horretan alabaren inguruan mila gauza kontatuko dizkio: nolakoa den, zer egiten zuten batera, alabaren ikasketak, denbora pasa, harremana, anekdotak… Eta orain nola sentitzen den ere azalduko dio. Irakurtzen jarraituz, protagonistari burura hainbat oroitzapen etorriko zaizkio. Zer kontatuko dio? Ezagutuko dira? Andonik gutuna partekatuko du? Nolakoa da benetan alaba galdu duen ama baten bizitza? Eta espetxe batean bizi den batena?


Niri liburu hau espero baino gehiago gustatu zait. Hasiera batean, detaile asko kontatzen dituen liburua denez motel xamarra iruditu zait, baina irakurtzen jarraituz gero erritmoa hartzen hasten zara eta arin bukatzen duzu. Gainera, interesgarria da, ama batek sentitzen duena oso ondo deskribatzen baitu. Kontzientziatzeko ere balio du eta denetarik kontatzen du inolako taburik gabe. Beraz, liburua gomendatzen dut.

Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita)


Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita)

Jeff, K,: Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita), Alberdania, 2016


Greg 12 urte dituen ume bat da. Bere bizitzako egunetan gauza txar bat edo beste gauza txar bat gertatzen zaio, baina beti du zerbait kexatzeko, ez da gutxirako. Egun batean, ikastolatik irten eta eskolako bidean, etxe baten kanpoaldean, txakur baten buztana ikusi ahal da, baina Greg beste alde batera begiratzen dagoenez, konturatu barik, txakurraren buztana zapaldu eta txakurrak koska egin dio.

etxean itxita gizajo baten egunkaria bilaketarekin bat datozen irudiak Oraingo honetan, Greg ikastolan dagoela, matematikako klase batean, bat-batean, zuzendaria haserre batean gelara sartu eta norbaitek, bere autoaren kristalak arroka batekin apurtu duela adieraziko du. Ikasle guztiek elkarri begira daude zeinek egin duen jakin-minean. Guztiek, Greg izango dela ondorioztatuko dute, beraien arrazoia, txantxa asko egiten dituen pertsona dela da. Eta bigarren zatia egia bada ere, oraingo honetan ez da izango Greg, azken honek ahalko duen guztia egingo du, hori demostratzeko. Horretarako, eskola amaitu eta ziztu bizian, etxera joango da bere amaren bila, izan ere, autoaren kristalak apurtu duten momentuan, Greg, bere amarekin paseo bat ematen baitzegoen. Zer gertatuko da Greg-erekin? Bera erruduna ez dela izan demostratzea lortuko du? Zein izango ote da zuzendariaren autoaren kristalak apurtu duen pertsona?

Niri liburu hau, asko gustatu zait, izan ere bertan agertzen diren irudiak eta marrazkiak asko gustatu zaizkit. Horrez gain, kontatzen duen istorioa, beste liburuekin konparatuz, desberdina dela uste dut, hori ere, gustatzen zait.

Manex Reguillaga, 2019-10-27                                                             

Atzerrian


Nerea Balda, Atzerrian, Pamiela, 2018

Kontakizun honetako protagonista Londonen bizi den emakume euskaldun gazte bat da. Bertan bere Londoneko bizitza kontatuko da eta bere pisu-kide berriarekin izango duen adiskidetasuna. Maitasuna, adiskidetasuna, amorrua... izango dira liburu honen jabeak. Horrez gain, bere lankide berriarekiko zerbait berezia sentituko du eta bere itzultzaile lanak gero eta gora-behera gehiago izango ditu. Zer gertatuko da bere lankide berriarekin? Faltan sumatuko ote ditu bere familiakoak?

Liburu arina da hau, 114 orrialde baino ez ditu, kapitulu oso laburrekin. Istorio hau hiru ikuspuntu desberdinetatik idatzita dago, protagonista, bere ama eta irakaslearena. Eta bakoitzak sentimendu edota iritzi desberdinak adieraziko ditu gertaera berdinaren inguruan. Nerea Baldak, bere lehen eleberri honetan oso ondo adierazi ditu pertsonaien pentsamenduak eta iritziak. Liburu laburrak baina sakonak maite dituenarentzat, liburu perfektua da hau. Anima zaitez, eta irakur ezazu.

Irati Gaubeka 2019-10-27

Sexi-menduz


Liburua: Sexi-menduz
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2007

seximenduz bilaketarekin bat datozen irudiakAitor eta Unai, adin bereko bi lagun dira. 16 urte dituzte. Aitorrek, neska ezagun nahikotxo ditu, beno, ezagunak edo dena delakoa. Baina Unai, berriz, inoiz ez da ausartu neska batekin hitz egitera, mozkor dagoenean soilik, baina horrela ezin izan du ezer dezentea esan. Orduan, Aitorrengana hurbilduko da laguntza eskatuz. Unaiek, Amagoia gustatzen zaiola esaten dio, baina ez da neskari ezer esatera ausartuko. Beraz, Aitorrek 15 urterekin idatzitako “ligatzeko teknikak” emango dio, baina Unaiek ez du lortuko Amagoiarekin hitz egitea. Egun baten, Aitorrek Osane aurkeztuko dio, lagun bat eta Unai, berarekin hitz egiteko geldituko da. Baina Amagoia ere bitartean dago. Norekin geratuko ote da Aitor?

Nire ustez, Sexi-menduz liburua oso ondo dago, izan ere, ez da sexu fisikoari buruzko liburu bat, sentimentala baizik. Adin honekin sexuaz eta sentimenduen inguruan hitz egitea asko kostatzen zaigu. Gainera esaten dute Euskal Herrikoak, sentimenduen gaian nahiko lotsatiak garela, edo horretaz hitz egitea gehiago kostatzen zaigula. Eta liburu honekin ikusten da, hori ez dela horrela.

Nola aritu euskaraz muga dutenekin


Bikote bat, Iruñean, artxiboko irudi batean.
Erdararako inertzia haustea du helburu nagusia Euskaraldiak: dakitenek euskaraz egitea. Zailtasun handienetako bat euskaldun hartzaileekin izan ohi da, euskara ulertu bai baina hitz egiteko zailtasunak dituztenekin. Zabaldua dago horrelako egoeretan erdaraz jardutea. Euskaraz nola aritu, metodologia bat prestatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak: Ulerrizketa.

Aramotz


Liburuaren izenburua: Aramotz
Idazlea: Iñaki Irasazabal
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2018

Resultado de imagen de aramotz iñaki irasizabal
Aramotzek hiru pertsonaia izango ditu protagonista: Lander, Edy eta Saioa, protagonista. Saioak 16 urte besterik izango ez dituenean, Bilboko festetan bortxatu egingo dute. Hortik aurrera trauma bat geratuko zaio, eta horren eraginez, traumatologo batera joatea bultzatuko dute etxean. Bertakoek pilulak emango dizkiote, baina une jakin batean pilulak berriro ez errezetatzea erabakiko dute.

Hortik aurrera, Saioa drogetan sartuko da. Amaitzeko gutxi duenean, merkatura joatea erabakiko du. Bertan, Edy izeneko neska bat ezagutuko du. Horietako batek saltzailea hilko du. Orduan, Saioa Landerrengana itzuliko da, psikiatrikoan ezagutu zuen gaztea. Landerrek Aramotz mendialdera eramango ditu, Durangotik kilometro gutxira dagoen galdutako txabola ezkutu batera. Han aterpea eskainiko die, gauzak baretu arte. Baina momentu jakin batean Edy Ander mesfidatzen hasiko da.

Beraz, zer gertatuko da? Saioa eta Edy atxilotuko dituzte edo Landerrekin gauzak konpondu eta bertan geratuko dira?


Liburu hau asko gustatu zait, thriller antzerako nobela bat baita. Entretenigarria da; gainera liburu motza da, oso azkar irakurtzen da, 112 orri ditu soilik. Gure adinerako liburu egokia da. Gainera, hurrengo kapituluan zer gertatuko den gogo biziz geratzen zara, niri gertatu izan zait, kapitulu bat hasi eta bukatu ez dudanean amorruarekin geratu naiz. Beraz, Aramotz eleberria irakurtzea gomendatzen dizut, asko gustatuko zaizu eta.

Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen



KATTALIN MINER:Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen, Elkar, 2019


"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Horrela hasten du Kattalin Miner-ek liburua. Autorea hamar urte lehenago hil zen lagunaz hitz egiten ari da, Aimar Elosegi Ansa edo “Moio”. Heriotza honek transexualitatea eta suizidioa elkartu zituen, gaur egun ere oraindik nahiko tabu diren gaiak.

Gertakaria eta hamar urte geroago, Kattalin Miner-ek plano publiko eta politikoan landu zen gaia ez ote den plano pertsonalera igaro galdetuko dio bere buruari. Eta, memoria ariketa bat bezala hasi zena liburu honetan bihurtuko da, Moioren heriotzaz gain, transexualitatea, suizidioa, feminismoa eta trasfeminismoaz hitz egingo du, gertakari hura bizi izan zuten pertsonekin egindako elkarrizketen bidez: Moioren koadrilako lagunekin, anaiarekin, Medeak talde feministarekin, Maialen Lujambiorekin… Liburuak jorratzen dituen gai guztiak aipa ditzaket hemen, baina benetan gai honei buruz kontzientziatzeko liburua irakurri beharko duzu, ezta?




Gehien unkitu nauen liburuetako bat da hau, suizidioa eta transexualitateari buruz horren pertsonalki hitz egiten duelako, bai autoreak eta bai elkarrizketatutako pertsonek. Egunkari formatuan izatean, irakurketa askoz ere gertukoagoa egiten da, eta zoritxarrez oraindik ere tabu diren gaiez sakontzen du, trans pertsonen eguneroko zailtasunak eta pertsona bat suizidiora zerk eramaten duen azalduz. Nire ustez, hau irakurri beharreko liburu bat da, gai hauek tabu izateaz uzteko eta hobeto ulertzeko.


Ana Mendizabal

Txopo

Txopo
Egilea: Gaizka Arostegi
Izenburua: Txopo
Argitaletxea: Gaztetxo
Argitalpen data: 2016

Ipuin honetako protagonista Jon da, mutil harrigarria, jatorra eta bihotz onekoa, 1965. urtean jaioa da.

Jonek abentura asko bizi izango ditu bere lagunekin, eta hauetako harrigarriena 1975. urtean izango da. Urte horretan, bere  lagun bat larri gaixo izango da, aspaldi ez du bere berririk izan, bere izena Hugo da. Hugori laguntzeko asmotan, bere familiarekin harremanetan jarriko da.

Hugoren ametsa, Txopo atezaina bezalakoa izatea da eta hori kontuan hartuz   bere ametsa lortzen saiatuko da, Jon eta bere lagunak. Beraiek Hugoren ametsa lortzeko hainbat abentura bizi izango dute; adib. San Mames-era joatea, Txopori gutun bat ematera, bertan Hugoren istorioa kontatuz.

Txopo ospitalera joango ote da Hugori bisita egitera? Lortuko dute bere lagunek Hugoren ametsa?  Hugo hil egingo da?

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan protagonistek abentura ugari bizi izan dituztelako. Horrez gain, ulerterraza da, abenturak zuk bizi dituzula dirudielako. 

Animatu liburua hau irakurtzera eta ikusiko duzu bizitzari buruz zenbat ikasiko duzun!

 2019/09/10
Jokin

Uda betiko balitz


Izenburua: Uda betiko balitz
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2003

UDA BETIKO BALITZ bilaketarekin bat datozen irudiak

Uda eta oporrak, plan ezin hobeak. Hori izango da liburu honetan jorratuko den gaia. Idazleak, mutiko bati udako kanpalekuetan gertatuko zaizkion gora-beherak kontatuko dizkigu. Liburua, gazte horrek senitartekoei, lagunei… idatzitako eskutitzez harilkatuko du, gutun horietan kanpalekuko egunerokoa zelakoa den kontatuz. Eta, noski, aipatutako gaztearen hitzetan, idazleak gaztetan bizi izandako esperientziak uztartzeko aprobetxatuko du. Horrela, pasarteak bi eratan kontatuko dizkigu: 1. pertsonan (gutunen bitartez) eta 3. pertsonan (narratzailearen bitartez).



Liburua hiru zatitan banatuta egongo da, hots: nerabeak 12 urte dituenean (1976. urtea), 14 urte dituenean (1978. urtea) eta 16 urterekin (1980. urtea). Bestalde, politika aldetik garai gogorrak izango dira. Halere, liburuko sentimendu ugariena poza izango da.

Niri liburu honek xarma handia duela iruditzen zait. Alde batetik, gaztearen hazte prozesua adieraztea nola lortu duen miresten dudalako, hau da: hazi ahala, mutikoaren ortografia hobetzen doa (puntuazioa, hitzak nola idazten diren, testuaren egitura…) eta apurka-apurka bere pentsatzeko era aldatuz, pertsona helduago batean bilakatzen da (politikan batez ere jarriko du arreta umekerietan beharrean). Eta, bestetik, liburua oso irakurterraza da, txukun eta argi idatzita eta istorioa bi aldiz azalduta (1. pertsonan eta 3. pertsonan) dagoelako.

Eta zuri, liburua irakurtzea gustatuko litzaizuke? Kanpalekuko gazte horien abenturak bizi eta beraien larruan sartzeko aukera izan nahiko zenuke?

Itzal Zengotitabengoa Abadiano

JUDY MOODY

JUDY MOODY

JUDY MOODY. OSO UMORE TXARREZ DAGO bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea:Megan McDonald

Ilustratzailea:Peter H. Reynolds

Argitaletxea:Gero


Umore pixka bat aldatu da Judy Moody-ren partetik! Umore ona, umore txarra, txakurraren umorea ... batez ere eskolara itzultzeko eguna. Baina Todd irakasleak klaseari bere buruari collage bat egiteko eskatzen dionean, Judyk oso une ona dauka ia umore txarra ahazten duelarik. Hilabete batez, bera nola dagoen azaltzen duen collage bat idatzi beharko du. Arazo bakarra zera da, ez dela inongo klubean. Nola lortuko du Judy Moodyk bere laguna Rockyri bat osatzen ausartzen?


Nire ustez liburu hau oso interesgarria da. Leku batzuetan barregarria da eta dibertigarria, beste batzuetan aldiz tristea da baina jeneralean niri liburu hau gustatu egin zait.

Nikolas txiki

NIKOLAS TXIKI

Liburu honen egilea: Goscinny Sempé
Marrazkiak: Goscinny Sempé
Itzultzailea: Imanol Tapia
Argitaletxea: Elkar
Argitaratzea: 1983




Nikolas eta bere lagun aldrebesak dira liburu honetako protagonistak. Madrilen bizi da bere gurasoekin etxe batean, baina anai arrebarik izan ez arren lagun asko ditu, esate baterako Eudes, Agnan, Geoffroy, Alzeste...Batzuekin ondo eramaten da, baina beste batzuekin ez hainbeste.

Liburu honetan Nikolasen istorio barregarriak ageriko dira, bere lagunekin batera biziko dituenak. Esaterako egun euritsu batean Nikolasek kalean aurkitutako txakur batekin bizitako bizipenak azalduko ditu, nola eraman zuen etxera, nola sofa erdia jan zuen eta nola bere jabea etorri zen txakurra eramatera jada lagunak zirenean. Edota behin bere gelakide guztiak etxera ekarri zituenean cowboys-etara jolastera eta lotara joan zirenean bere aita zuhaitz batera lotuta utzi zutelarik.

Liburu honetan etengabe egongo dira Nikolas eta bere lagunak trastakeriak egiten. Zer izango da hurrengo gertaera? Bizikletarekin zartakoa hartzea? Edota puru eder bat erretzea bere lagunekin batera?

Nire iritzia:

Liburu hau irakurtzea asko gustatu zait, istorio oso entretenigarriak ditu liburua zaharra izan arren. Gainera kapitulu bakoitzean bere lagunak berriro ere erakusten ditu ahaztu ez ditzazun. Horretaz aparte istorioak kontatzeko modu oso xelebrea du idazleak eta marrazki sinpleak baina politak sortzen ditu.

Laranja Bat Zaborretan


Idazlea: Patxi Zubizarreta
Izenburua: Laranja Bat Zaborretan
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2015




Karabino izena duen mutila, Zaborraren Hirian esaten dioten Mokattam auzunean bizi da. Bere arreba Doaia, osasunetik ondoezik dago, gaixorik, eta diru gutxikoak direnez, ez daukate aukerarik erizain bat bertara eramateko. Kristau koptoa da bera, nahiz eta ingurukoak musulmanak izan. Kristau koptoa izan arren, ameslaria eta zabor biltzailea ere bada. Nagib itsua, Al-Qaraban bizi da. Nagib ez da kristau koptoa, musulmana baizik, baina horrez gain, ipun kontalari aparta da eta bere istorioek liluratu egingo dute Karabino. Nagib zein Karabino, Kairo hiri jendetsuan bizi dira. Hiriak badu garbi eta aberatsak dauden lekuak ere. Bertan, hainbat esperientzia eta jende berri ezagutuko ditu. Zer gertatuko da arrebarekin? Nor ezagutuko du Kairo hirian?


Irakurritako liburu honek, hiztegi landua eta aproposa du. Eta beste ipuinengandik berezia dela ere esango nuke. Honen guztiaren ondoren, liburu hau, Karabino moduko ameslariak direnentzat irakurtzera gomendatuko nuke.

Ane P.K.

Pritze txikia

Pritze txikia

Izenburua: Printze txikia. 
printze txikia bilaketarekin bat datozen irudiak
Idazlea: Antonie de Saint-Exupéry. 
marrazkilaria: Antonie de Saint-Exupéry.
Argitaletxea: Elkar.
Argital eguna: 1943, Frantzia.
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta.




Liburu hau umeen liburu bat bezala har daiteke, idatzita dagoen modua dela eta, baina, nagusitasuna, bakardadea, laguntasuna, maitasuna eta adiskidetza kritikatzen duen liburu filosofikoa da. Liburu honetan, bi protagonista daude, idazlea, Saharako desertuan hegazkin istripua izan duen pilotua eta bertan aurkitutako printze txikia. Printze txikia, beste planeta batetik dator B-612 asteroidetik dator, eta Lur planetara heldu arte izandako bizipenak kontatzen dizkio pilotuari. Bisitatutako sei planeta bakoitzean buru txikiko nagusi batekin egin du topo. Adibidez: Herri gabeko errege bat, edo mozkorra izatearen lotsa ahazteko edaten duen mozkorra. Liburuan zehar, nagusia izatea zer den galdearazten gaitu istorioak.


Bueltatu ahal izango da printze txikia bere planetara?





Nire ustez, oso merezia dauka liburuak XX.mendeko liburu hoberenetakoen saria, izan ere, lehen esan dudan bezala gure buruari galdera asko egitera bultzatzen gaituen liburu bat da, eta haurrentzako modu batean idatzita dagoenez oso txikitatik gure buruari gauzak galdetzera bultzatzen gaitu. Horretaz gain, istorio entretenigarria, dibertigarria, baina aldi berean, dramatikoa dela iruditu zait. Pertsonaia abenturazalez osatutako liburua da. Benetan uste dut denok irakurri behar izango genukeela, gure buruari nor garen galdetzeko.

Harry Potter eta Azkabango presoa





Izenburua: Harry Potter eta Azkabango presoa

Idazlea: J.K Rowling

Argitaletxea: Elkarlanean S.L argitaletxea

Argitalpen data: 2001



Resultado de imagen de harry potter eta azkabango presoaLiburu honetan, bi pertsona mota egongo dira, Magelak, magia erabiltzen ez zutenak jakingo eta magia erabiltzen jakingo dutenak. Protagonista Harry Potter deituriko mutiko bat izango da. Berak, irrikaz, Howardseko hirugarren ikasturtea itxarongo du. Baina horretarako, Harryren adopziozko familiari, gauza larri bat egingo die, berari tratu txarra ematen diotelako, horregatik, Harryk ihes egingo du.



Bitartean, Azkaban kartzelatik magia erabiltzen duen preso batek gauza ezinezko bat egingo du; gainera, preso hori Harry Potterren etsaiaren laguntzailea izango da. Hori gutxi balitz, Harry Potterek borrokatu beharko du, mamu bezalako batzuekin. Baina, ez dakitena da, Harryk, ikastetxean hainbat gauza egingo ditu eta beraren lagunekin doa.

Nor da Azkabango presoa, eta zer egingo du? Zer gertatuko zaie, Harry Potterren adopziozko familiari? Harryk zer egin du, ikastetxean? Hori jakiteko Harry Potter eta Azkabango presoa liburua irakurri beharko duzue.




IRITZIA


Nik liburu hau, guztiei gomendatuko diet, izan ere, oso entretenigarria da, horregatik irakurtzeko erreza da. Gainera, nire ustez, pertsonaiak, karisma asko dute, baita ere, ikusi dudanez, pertsonaiak, nahiko errealak dira, hau da, eurak sentimenduak dituzte. Horrez gain, liburu honek hainbat gertakari dibertigarri ditu, intriga eta fantasia asko du eta uste dut konbinazio oso ona dela. Hori dela eta asko gustatu zait liburu hau.

#botaba, euskal esamoldeekin jolasteko lehiaketa

Euskarazko esamoldeak landu eta hizkuntzarekin jolasean aritzeko lehiaketa da #botaba. Esamoldeak hartu, horien inguruko bideo dibertigarriak grabatu eta Instagramen #botaba traolara igotzean datza lehiaketa eta azaroaren 4tik 25era igo ahal izango dituzte lehiakideek proposamenak. Aurtengo edizioa hirugarrena izango da.
-ren irudia #botaba, euskal esamoldeekin jolasteko lehiaketa



informazio iturria:   https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/hizkuntzaberdintasuna/-/-botaba-euskal-esamoldeekin-jolasean





Jessicaren itzala

jessicaren itzala bilaketarekin bat datozen irudiak




Izenburua: Jessicaren itzala
Idazlea: Andrew Norriss
Argitaletxea: Desclée
Argitaratutako urtea: 2018 Urria

Francis mutil lasai eta bakarti bat izango da, gela orduetan mutil oso argia eta parte hartzailea izango da., jolastokian beste gelakideekin egoteko eta jolasterako orduan berriz, askotan, beti ez esateko, jolastokitik baztertuta dago mahai batean jesarrita. Beste egun normal bat izango da, baina bat-batean neskatxa bat hurbiltzen zaiola ikusi du, neskatxa horren izena Jessica zen eta bien artean hitz egin ostean eta gauza oso arraroak pasa ostean Jessica benetako mamu bat zela ondorioztatuko du, izan ere jesarrita dagoen mahaia zeharkatu dezakeela ikusiko du. Jessica mamu bat izango dela ikustean, nola ikus dezakeen galdetuko dio eta Jessicak hilda ikusten duen lehen pertsona dela aipatuko dio. Orduan Francis bere buruari hainbat galdera egiten hasiko da baina erantzun logiko barik geratuko da.

Zer gertatuko da Jessica eta Francisen artean? 
Zer bidaia eta arazo edukiko dituzte?


Nire iritziz liburu hau oso entretenigarria da, izan ere, gertaera bat bestearen atzetik doaz eta gertaera hori luzea izatean denbora osoan hasierako intentsitate bera mantentzen du.

Kale gorrian

kale gorrian bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: Robert Swindells
Izenburua: Kale gorrian 
Argitaletxea: Elkar
Argitaratze eguna: 2005
















Link deituriko gizon batek bere bizitza kontatuko digu bertan. Link bere amarekin eta arrebarekin bizi den mutil gazte bat da eta bere amak, bere aitaz dibortziatu ondoren, beste senargai bat aurkituko du, Vince deiturikoa. Vince mozkor bat da, beti heltzen da etxera mozkortuta. Linkek egun batean eztanda egingo du ezin duelako Vince gehiago jasan eta etxetik alde egingo du.


Trena hartu eta Londres alderantz joango da. Link Londresera diru gabe joango da eta eskale izaten amaituko du kaleetatik zehar. Bi egun igaro ondoren beste lagun bat egingo du, Ginnger deiturikoa, eskalea bera ere. Linkek dirurik ez daukanez gizarte zerbitzuetara joango da ea diru laguntzaren bat emango dioten ikustera. Bertara joan ostean esango diote bere kasua aztertu behar dutela eta aste bat itxaron beharko duela erantzunak eman arte.


Zer erantzun jasoko ote du Linkek?





Niri liburu hau asko gustatu zait, bertan eskale baten bizitza nolakoa izan daitekeen ikus dezakegulako. Horrez gain familia batzuetan nolako egoeratan bizi diren azter dezakegu eta horrek asko laguntzen digu gogoeta bat egiten. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke azken batean jendea nola bizi den azaltzen duelako.


IRAKURRI ETA ARRETA IPINI!!!


Unax Etxezarraga

EFEKTU BEREZIAK

Efektu bereziak; Jordi Sierra, Elkar, 2017
Resultado de imagen de efektu bereziak
Efektu bereziak



Liburu honetako protagonista Antonio da, atletismoan oso trebea. 17 urte zituela, 1500 metro modalitatean bi marka oso garrantzitsu lortu zituen. 

Azkenaldian Antoniok ez du progresiorik izaten, ordea. Joko olinpikoetan lehiatzea izango du amets. Baina bertan lehiatzeko dena karrera batean jokoan jarriko du, eta ez du aukerarik txapelketan porrot egiteko. Berarengan progresiorik ez dutenez ikusten eta bere aurkariak azkenaldian marka oso onak egiten dituztela ikusiz entrenatzaileak dopatzeko erabiltzen den substantzia bat hartzea gomendatuko dio. Zer gertatuko da substantzia horrekin? Substantzia hartuko du txapelketa irabazteko? Edo substantzia hartu gabe txapelketa irabazteko gai izango da?

Niri liburu hau asko gustatu zait, alde batetik ez da bat ere zaila irakurtzeko, kapitulu motzak, eta oso azkar irakurtzen da. Liburu motzak irakurtzea gustuko duenari bi aldiz pentsatu gabe liburu hau gomendatuko nioke.
Liburuan zehar sentimendu nahasketa ugari aurki ditzakegu: poza, urduritasuna… Azkenik, asko gustatu zait izan ere kirol baten inguruan doa liburua eta errazago egin zait irakurtzeko. Beraz guztiz gomendatuko nukeen liburu bat da eta merezi duela uste dut.  

Borja Bernalte Canas